{"id":493,"date":"2018-03-28T07:07:21","date_gmt":"2018-03-28T06:07:21","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=493"},"modified":"2018-03-28T07:07:21","modified_gmt":"2018-03-28T06:07:21","slug":"nahi-duenak-ahal-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/03\/28\/nahi-duenak-ahal-du\/","title":{"rendered":"NAHI DUENAK AHAL DU"},"content":{"rendered":"<p>Nik ez nekien, baina, badirudi, adituen esanean, geure buruak burmuin edo garunaren berezko trebetasuna mugatzen eta murrizten omen duela. Garunak onartzen omen ditu murrizketak, eta programatua geratzen omen da buruak ezarri dizkion mugetara\u2026 Hori hala ez balitz, nahi beste ahalmen ba omen dugu geure baitan; zernahitarako gauza omen gara; nahi duenak ahal omen du; gure gai onak erabat erabili gabe etorri eta joaten omen gara mundu honetatik\u2026 Hala gizasemea nola andrealaba kainenak pasatzera kondenatua omen dago, jainkoak behin betiko madarikatu baitzuen munduan ero moduan iheska ibiltzera\u2026 Bi kasu dakartzat adibidetzat: zelebrea bata, xelebrea bestea.<\/p>\n<p>Zelebrea. \u00abHaran batean oinez zihoala, oinak uretan zituela ohartu zen bat-batean Keuner jauna. Bere haran hura itsasadar bat zela igarri zion hartara, eta aurki itsasgora zela. Hantxe bertan geratu zen geldi, bistaz ontziren bat bilatzen zuelarik inguruan. Ontziren bat aurkitzeko esperantzak iraun zion bitarte guztian egon zen han geldi. Begien bistan ontzirik ageri ez zenez, ordea, esperantza hori bazterrera utzi eta urak gorago egingo ez zuen esperantzari heldu zion. Ura okotzeraino iritsi zitzaionean jarein zion esperantza horri ere; eta igerian hasi zen. Orduan konturatu zen ontzia bera zela\u00bb. (\u201cKeuner jaunaren kondairak\u201d, Bertolt Brecht. Alberdania 1999, Joxerra Gartzia).<\/p>\n<p>Xelebrea. Dama aberats okitu batek festara gonbidatu zuen jendea bere etxe handietako batera. Hango oturuntza eta zurruta eta dantza! Halako batean, musika isilarazi eta, krokodilo australiarrak hazten zituen piszinara begira, esaten die denei:<\/p>\n<p>\u2014Entzun! Hemengo inor trebe bada piszinara saltatu, alderik alde igaro eta bizirik ateratzeko, nire auto, hegazkin eta etxandi guztien jabe izango da.<\/p>\n<p>Une horretantxe, gonbidatuetako batek, rau eta plaust, uretara salto\u2026 Ikaragarria izan behar zuen egoerak. Hango zalaparta, borroka, zipriztina eta herioa! Narrastietako bati buztanetik heltzen zion albait gizasemeak; hurrena, beste baten bizkarrera saiatzen zen igotzen; hurrenago, beste bati ahoa itxirik eusten zion, gorputz eta arima besarkaturik\u2026 Halakorik ezta Krokodilo Dundee-ren pelikuletan ere. Segundo bakoitza luuuze zen han\u2026 Nolanahi ere, jo eta su, izu eta larri, bizirik atera zen gizon ausarta lehorrera, ia larrugorritan, harramazkaz josia. Nahi duenak ahal du.<\/p>\n<p>Berehala inguratu zitzaion dama aberatsa gizajoari eta:<\/p>\n<p>\u2014Bejondeizula, gizon \u2013esan zion\u2013. Mirestekoa izan da zure balentria. Emandako hitza zor, non noiz nahi duzu autoak, abioiak, etxeak entregatzea?<\/p>\n<p>Gizon zauriz beteak orduan:<\/p>\n<p>\u2014Ez dut nik zure ezeren beharrik, emakumea \u2013erantzun zion, gonbidatu jende mordo pilatuari begira-begira\u2013. Badut neuk ere etxe eder askoa lehendik, baita auto polita ere. Abioia, berriz, zertarako\u2026?<\/p>\n<p>Halakoxe bat eginik izango zion damari ateraldiak eta, zeharo harrituta:<\/p>\n<p>\u2014Baina\u2026 \u2013esan zion bueltan\u2013, nik agindutako ezer nahi ez baduzu, zer dela-eta sartu zara halako lan latzetan? Zer demontre nahi duzu, hortaz\u2026!?<\/p>\n<p>Eta:<\/p>\n<p>\u2014Nik zer nahi dudan\u2026? \u2013gizonak haserre sutan\u2013. Gustura jakingo nuke zein izan den putzura bultzaka bota nauen putakumea. Akabatuko dut\u2026!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-03-28<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nik ez nekien, baina, badirudi, adituen esanean, geure buruak burmuin edo garunaren berezko trebetasuna mugatzen eta murrizten omen duela. Garunak onartzen omen ditu murrizketak, eta programatua geratzen omen da buruak ezarri dizkion mugetara\u2026 Hori hala ez balitz, nahi beste ahalmen ba omen dugu geure baitan; zernahitarako gauza omen gara; nahi duenak ahal omen du; gure [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/493"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=493"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/493\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":494,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/493\/revisions\/494"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=493"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=493"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=493"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}