{"id":495,"date":"2018-04-04T09:25:07","date_gmt":"2018-04-04T08:25:07","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=495"},"modified":"2018-04-04T09:29:06","modified_gmt":"2018-04-04T08:29:06","slug":"gure-xedea-geure-mesedea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/04\/04\/gure-xedea-geure-mesedea\/","title":{"rendered":"GURE XEDEA, GEURE MESEDEA"},"content":{"rendered":"<p>Ciudadanos-eko Albert Rivera jaunaren hurbileko erreketero, monagillo edo morroi batek kalean harrapatu ninduen lehengoan ziplo. Eskean zetorren, faborezka. Hurrengo hauteskunde-kanpainarako beren alderdi politikoaren ideien muina erabakia omen zeukatela, baita gaztelaniatik katalan eta galegora itzulia ere; baina ez vascuencera. Ea, faborez, euskaratuko ote nion, bada. Baietz, nik. Eta hona hemen gaur bertan entregatuko diodan testua, lerroka:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u00abGure alderdi politikoan, zer esan, hura egin\u00bb.<\/p>\n<p>Ergelek soilik pentsa dezakete zerako hura:<\/p>\n<p>ez garela ustelkeriaren kontra saiatuko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Izan ere, egitekoa argi eta garbi dago guretzat,<\/p>\n<p>argitasuna eta gardentasuna oinarrizkoak direla,<\/p>\n<p>gure xedea lortzearren.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Txorakeria galanta da (eta hala demostratuko dugu)<\/p>\n<p>mafiak gure gobernuaren parte izango direla,<\/p>\n<p>lehen garai batean beste batzuek ohi zuten bezala.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Duda izpirik gabe hitz ematen dugu<\/p>\n<p>justizia soziala izango dugula xede nagusi gure aginpidean;<\/p>\n<p>bai baita oraindik babalorea franko sinesten duenik<\/p>\n<p>antzinako politikaren amarruekin gobernatzen ahal dela.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Behin boterean gaudenean, ahaleginak eta bi egingo ditugu<\/p>\n<p>egoera pribilegiatuak eta influentzia trafikoak akaba daitezen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ez dugu inolako moduz utziko<\/p>\n<p>euskaldunek beren Kupoa gal dezaten,<\/p>\n<p>haur eta gazteek hezkuntza motza izan dezaten,<\/p>\n<p>aitona-amonek osasun publiko eskasa jasan dezaten\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gure asmoak zintzo fin kunplituz,<\/p>\n<p>ekonomia baliabideak agor daitezen bitartean,<\/p>\n<p>boterea erabiliko dugu-eta jo-ta-ke:<\/p>\n<p>jendeak uler beza oraintxedanik<\/p>\n<p>politika berria gu garela.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hahor Ciudadanos-etik euskaratzeko eskatu zidaten testua. Lerroak fidel mantendu ditut; ideien nondik norakoak zintzo. Ez dut lan erraza izan; ez, ala demonio! Batez ere, Albert Riveraren erreketeroak ipini zidan baldintza ezinbestekoa bete ahal izateko. Nahi zuen, alegia, testua berdin-berdin irakur ahal zedila goitik behera bezalaxe behetik gora. Hori bai, marka ortografikoak eta paragrafoak komenieran aldatuz. Eta funtzionatzen du! Goitik beherakoa da esaten digutena; behetik gorakoa, aldiz, egin nahi dutena\u2026 Zuri lana errazte aldera, ondoren neuk emango dizut behetik gorako testua ere. Tori.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Politika berria gu garela<\/p>\n<p>jendeak uler beza oraintxedanik,<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>boterea erabiliko dugu-eta jo-ta-ke<\/p>\n<p>ekonomia baliabideak agor daitezen bitartean,<\/p>\n<p>gure asmoak zintzo fin kunplituz,<\/p>\n<p>aitona-amonek osasun publiko eskasa jasan dezaten,<\/p>\n<p>haur eta gazteek hezkuntza motza izan dezaten,<\/p>\n<p>euskaldunek beren Kupoa gal dezaten\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ez dugu inolako moduz utziko<\/p>\n<p>egoera pribilegiatuak eta influentzia trafikoak akaba daitezen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Behin boterean gaudenean, ahaleginak eta bi egingo ditugu<\/p>\n<p>antzinako politikaren amarruekin gobernatzen; ahal dela.<\/p>\n<p>Bai baita oraindik babalorea franko sinesten duenik<\/p>\n<p>justizia soziala izango dugula xede nagusi gure aginpidean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Duda izpirik gabe hitz ematen dugu,<\/p>\n<p>lehen garai batean beste batzuek ohi zuten bezala,<\/p>\n<p>mafiak gure gobernuaren parte izango direla.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Txorakeria galanta da (eta hala demostratuko dugu),<\/p>\n<p>gure xedea lortzearren,<\/p>\n<p>argitasuna eta gardentasuna oinarrizkoak direla;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>izan ere, egitekoa argi eta garbi dago guretzat:<\/p>\n<p>ez\u00a0 garela ustelkeriaren kontra saiatuko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ergelek soilik pentsa dezakete zerako hura:<\/p>\n<p>\u00abgure alderdi politikoan, zer esan, hura egin\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-04-04<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ciudadanos-eko Albert Rivera jaunaren hurbileko erreketero, monagillo edo morroi batek kalean harrapatu ninduen lehengoan ziplo. Eskean zetorren, faborezka. Hurrengo hauteskunde-kanpainarako beren alderdi politikoaren ideien muina erabakia omen zeukatela, baita gaztelaniatik katalan eta galegora itzulia ere; baina ez vascuencera. Ea, faborez, euskaratuko ote nion, bada. Baietz, nik. Eta hona hemen gaur bertan entregatuko diodan testua, lerroka: [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/495"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=495"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/495\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":498,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/495\/revisions\/498"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=495"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=495"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=495"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}