{"id":509,"date":"2018-04-18T08:29:08","date_gmt":"2018-04-18T07:29:08","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=509"},"modified":"2018-04-18T08:29:08","modified_gmt":"2018-04-18T07:29:08","slug":"gezurrarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/04\/18\/gezurrarena\/","title":{"rendered":"GEZURRARENA"},"content":{"rendered":"<p>Azken bolada luzean badabil istilua franko hedabideetan politikarien edota agintarien gezurren harira. Gezurtero zebilen jakinaren gainean errege Junkarlos I.a Justizia iguala omen dela denentzat zionean, palazioan. PPko Cristina Cifuentes andrea eta Pablo Casado jauna gezurretan ari dira beren master eta titulu eta ikastaroen kontura, Madrilen; baita PSOEko Gri\u00f1an eta Chaves jaunak ERE diru publikoen partiketen auzian, Andaluzian\u2026 Zakilixutek ere antzeman die, eta egiaren ordez egiantza saldu nahi digutela esan berri digu, BERRIAn.<\/p>\n<p>Ez dago, ordea, hain urrutira joan beharrik itxurak eta azal-apainak egiten dabilen jendea bilatzeko. Han bezalatsu ari du hemen ere gezurra; gezurra ari duenez hemen ere. Gezurra han eta gezurra hemen; gezurra legebiltzar handitsuan, gezurra taberna bazterrean, gezurra etxe zuloan\u2026 Egin ezazu zeuk ere arima-azterketa eta atera kontuak zenbat gezur esan izan duzun\u2026 Ez da hau gaurko kontua; beti hala izan da, eta izango ere. Badirudi pertsonok behartuak gaudela noiz edo noiz, estualdian, gezurretara jotzera.<\/p>\n<p>Eta ez da hala. Gezurrik esan beharrik ez dago. Behin ere. Gezurrak adarrak laburrak ditu. Aski da aldian aldiko estualdian hitz aproposak hautatu eta erabiltzearekin. Apaiz hark egin zuen bezala. Ikusi eta ikasi\u2026<\/p>\n<p>Dama dotore batek, hegazkinean Miamitik Venezuelara zihoala, apaiz bat zeraman alboan eseria. Eta laguntza eskatu zion:<\/p>\n<p>\u2014Barka beza, Aita. Faboretxo bat egingo al lidake berorrek, mesedez.<\/p>\n<p>\u2014Nola ez, ba, emakumea. Zer egin dezaket zure mesedetan?<\/p>\n<p>\u2014Miamin erosita, besteak beste, ile lehorgailu sofistikatua daramat nirekin, miragarrizkoa eta oso garestia. Deklaratu ahal diren produktuen muga gainditua dut, seguru, eta aduanan kenduko ote didaten beldur naiz. Berorrek nahi balu, onez onean, sotanapean gordea eraman lezake. Bai\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Nik nahi, nahi bai. Baina, jakin behar zenuke nik ezin dudala gezurrik esan. Apaizok ezin dugu gezurretan ibili, ene damatxoa. Ez, alajainkoa.<\/p>\n<p>\u2014Lasai, Aita, lasai. Bego berori trankil. Berorrek daukan zintzo aurpegi horrekin seguru nago ez diotela galderarik batere egingo\u2026<\/p>\n<p>Eta ile lehorgailua esku-zakutotik atera eta apaizari entregatu zion. Denbora asko baino lehen, hegazkinak lur hartu zuen Maiquet\u00eda Sim\u00f3n Bol\u00edvar aireportuan, Caracas-etik hogeita hamar bat kilometrora. Bidaiariak eskailera motzetan jaitsi eta ilaran abiatu ziren aduanetara. Apaizari, txanda etorri zitzaionean, fiskal lanetan ziharduen polizia gizaseme lerdenak:<\/p>\n<p>\u2014Zer, Aita, ezer deklaratzekorik bai\u2026? \u2013galdetu zion.<\/p>\n<p>Eta apaizak agudo asko:<\/p>\n<p>\u2014Nire kopeta gainetik gerrirainoko guztian, deus ez dut deklaratzeko.<\/p>\n<p>Erantzun bitxia iruditurik izango zitzaion mutilari, noski, eta:<\/p>\n<p>\u2014Gerritik behera zer darama, ba, berorrek\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Tresneria miragarrizkoa daramat, etxean erabiltzekoa, andreentzat bereziki; baina sekula santan oraindik erabili gabekoa.<\/p>\n<p>Barreari eutsi ezinda, apaizari begi bat maliziatsu kliskatzen ziola:<\/p>\n<p>\u2014Aurrera, Aita, aurrera\u2026! -esan zion polizia mutilak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-04-18<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azken bolada luzean badabil istilua franko hedabideetan politikarien edota agintarien gezurren harira. Gezurtero zebilen jakinaren gainean errege Junkarlos I.a Justizia iguala omen dela denentzat zionean, palazioan. PPko Cristina Cifuentes andrea eta Pablo Casado jauna gezurretan ari dira beren master eta titulu eta ikastaroen kontura, Madrilen; baita PSOEko Gri\u00f1an eta Chaves jaunak ERE diru publikoen partiketen [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/509"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=509"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/509\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":510,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/509\/revisions\/510"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=509"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=509"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=509"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}