{"id":51,"date":"2013-06-05T08:19:11","date_gmt":"2013-06-05T07:19:11","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=51"},"modified":"2013-06-05T08:19:11","modified_gmt":"2013-06-05T07:19:11","slug":"baboarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/06\/05\/baboarena\/","title":{"rendered":"BABOARENA"},"content":{"rendered":"<p>Etsaminak direla-eta, ez da giro izan egunotan, hasi ikastoletatik eta unibertsitateraino, ikasle eta irakasleen artean. Ez da giro izan, kuanto. Irungo institutu batean gertatu berria izan behar du, agidanez. Ari da jangelan maisu moko-txorrotx petral bat jaten; esertzen zaio aurrez aurre ikasle arrunt bat, eta: \u00abTxerria eta txoria ez dituk jatera mahai berean jartzen, motel!\u00bb, irakasleak. \u00abAirean banoa, hortaz, nora edo hara!\u00bb erantzun eta ihesi joan omen zen ikaslea aparte batera.<\/p>\n<p>Pipertu da maisua, eta, min-min eginda, bere artean: \u00abEz haiz kamutsa, mukizu arraioa. Bihar ikusiko diagu, bihar!\u00bb. Eta biharamunean, azterketa. Ikasleak, bukatutakoan, entregatu dio maisu errai estuari lana; honek aztertu du goitik behera orria, eta erantzun guzti-guztiak ondo. Zer esanik gaiztorik ez, baina probatu egin nahi, bada, mutila, eta: \u00abHi bahoa kalean eta aurkitzen dituk bi zaku. Bat jakinduriaz betea zagok; bestea, diruz. Bietako zein eramango huke hik heurekin?\u00bb. Eta ikasleak hitzetik hortzera: \u00abDirua, baldinbaitere!\u00bb. Maisuak, irri zuriz: \u00abBa, nik jakinduriaren zakua hartuko nikean\u00bb. Mutilak orduan: \u00abBakoitzak ez duenetik nahi izaten du\u00bb.<\/p>\n<p>Txinparta baino erreago, tripa-jaten, haserre gorrian (baina isilik eta zapuzturik), maisuak temati azterketa-orria hartu, azpiko aldean bere bolaluma gorriaz \u00ab<em>Babua!<\/em>\u00bb idatzi eta entregatzen dio ikasle otzanari, goitik behera begira. Eseri omen zen ikasle irundar hori lasai arraio bere tokian eta, hara!, denbora asko baino lehen, eskua jaso eta zutik jarririk, hala zuzendu omen zitzaion irakasleari: \u00abMaisu, aizu; sinatu, sinatu didazu; baina notarik ez didazu ipini\u00bb.<\/p>\n<p>Kito, honaino baboaren pasadizoa. Ikaslearen kasuan, ez dago garbi eperra baino zuhurragoa ote zen, eta erantzun bakoitzean hartara ohartuta ari izan ote zen. Izen-abizenik ez zait iritsi. Irakaslearen kasuan, aldiz, ez da sorgin handia izan behar egia jakiteko; eguzkia baino argiago dago: Anttontto Kaiku izango zen izenez; Baboa, goitizenez. Inondik ere!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-06-05<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Etsaminak direla-eta, ez da giro izan egunotan, hasi ikastoletatik eta unibertsitateraino, ikasle eta irakasleen artean. Ez da giro izan, kuanto. Irungo institutu batean gertatu berria izan behar du, agidanez. Ari da jangelan maisu moko-txorrotx petral bat jaten; esertzen zaio aurrez aurre ikasle arrunt bat, eta: \u00abTxerria eta txoria ez dituk jatera mahai berean jartzen, motel!\u00bb, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=51"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=51"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=51"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=51"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}