{"id":518,"date":"2018-05-09T08:46:04","date_gmt":"2018-05-09T07:46:04","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=518"},"modified":"2018-05-14T08:33:27","modified_gmt":"2018-05-14T07:33:27","slug":"atzoko-mundua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/05\/09\/atzoko-mundua\/","title":{"rendered":"ATZOKO MUNDUA"},"content":{"rendered":"<p>Sigmund Freud Austriako Pribor hirian jaio zen 1856ko maiatzaren 6an, eta Londresen hil, 1939ko irailaren 23an. Stefan Sweig idazlea, berriz, Vienan jaio zen 1881eko azaroaren 28an, eta Brasilgo Petropolisen hil, 1942ko otsailaren 22an. Biak ziren austriarrak, hortaz; biak juduak; eta, biak hala biak, erbestean hil ziren halabeharrean, halakoxeak izaki garai hartako zorigaitzak\u2026<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">****<\/p>\n<p>\u00abAdore morala (biktimarik eskatzen ez duen heroismo bakarra) izan duen inor bilatzen dudanean, Freuden aurpegia ikusten dut aldiro, begirada hotz barez. Bere aberritik ihesi (zeinaren ospea handitu baitzuen mundu guztian betirako), aberritik ihesi, Londresen babes hartu behar izan zuen, adindua ordurako eta gaixorik. Ez zegoen, ordea, akiturik, ez higaturik. Beldur nintzen ni mingosturik topatuko ote nuen Vienan pasatutako ordu larri latz anitzen ondoren; baina libreago aurkitu nuen, sekula baino ere zoriontsuago.<\/p>\n<p>\u00abAldirietako bere etxeko lorategira eraman ninduen. \u201cOstatu onean ez al nago?\u201d, galdetu zidan irribarretsu, ezpain ia beti zorrotz haiekin. Maria Bonapartek harentzat onik atera zituen estatuatxo egiptoar kuttunak erakutsi zizkidan. \u201cBerriz ere etxean ez al nago?\u201d. Langelako mahaian, egunero, laurogeita hiru urterekin!, egunero idazten zituen eskuizkribu orriak zeuden, letra zehatz biribilez, haren egunik onenetan bezain arima argiz. Gaixotasunari, adinari eta erbesteratzeari gaina hartua zien haren borondateak; eta behingoz, lehenbiziko aldiz, hainbeste urtetako borrokaren ondoren, bere jite, izaera ona libreki jariatzen zitzaion. Adinak bihozberago eta toleranteago bilakatu zuen. Lehenago sekula ezagutu ez nizkion samurtasun keinuak erakusten zituen. Nire lepagainetik pasatzen zuen besoa eta, betaurreetako kristalen atzetik, haren begiek adeitsuago begiratzen zuten.<\/p>\n<p>\u00abFreud oso gaixorik zen ordurako. Bere aho-sabai artifizialarekin, nekez ulertzen zitzaion; ahoskatzen zigun hitz bakoitzeko, lotsatzen gintuen, ahalegin handiak egin behar zituen eta. Azken egunetara arte idatzi zuen; eta, oinazetan gauez lorik hartu ezin zuenetan ere, lo-eragileak eta injekzio drogatsuak hartzeari uko egiten zion. Ez zuen zorabia zezaten nahi lasaigarriek.<\/p>\n<p>\u00abBehin, azkenetako bisita batean, Salvador Dal\u00ed eraman nuen, belaunaldi berriko pintorerik dohatuenak miresmen handia zion eta. Nik nire lagunarekin hitz egiten nuen bitartean, pintoreak, diskretuki, jakintsuaren zirriborro bat egin zuen (Freudi behin ere erakutsi ez niona), Dalik bere bistaz herio antzeman baitzion. Azkenerako, idatzi ere ezin zuenean, Freudek baimena eman zion medikuari bere kalbarioari azken fin eman ziezaion. Azken sublimea izan zuen, bizitza sublime batena\u2026 Eta guk, haren lagunok, hilkutxan ehortzi genuenean, bagenekien lur ingelesari gure aberrikorik onena ematen ari ginela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">****<\/p>\n<p>Sweig idazle handiaren \u201cLe monde d\u00b4hier\u201d (Atzoko mundua) liburutik M. Josefa Setien eta biok itzulia duzu, irakurle, honako pasarte hau. Geure entretenigarri hutsean itzulia; idazlearen lanak gustatzen zaizkigulako, baita S. Freud jaio zela ehun eta hirurogeita bi urte egunotan bete direlako ere\u2026 Liburu hau idatzi eta handik oso gutxira, Sweigek eta haren bigarren emazteak (Charlotte Altmann, \u201cLotte\u201d, idazlea baino hogeita bost urte gazteagoak), biek batera, bere buruaz beste egin zuten Brasilen; erbestean, noski, haiek ere.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-05-09<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sigmund Freud Austriako Pribor hirian jaio zen 1856ko maiatzaren 6an, eta Londresen hil, 1939ko irailaren 23an. Stefan Sweig idazlea, berriz, Vienan jaio zen 1881eko azaroaren 28an, eta Brasilgo Petropolisen hil, 1942ko otsailaren 22an. Biak ziren austriarrak, hortaz; biak juduak; eta, biak hala biak, erbestean hil ziren halabeharrean, halakoxeak izaki garai hartako zorigaitzak\u2026 **** \u00abAdore morala [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/518"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=518"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/518\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":522,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/518\/revisions\/522"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=518"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=518"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=518"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}