{"id":52,"date":"2013-06-12T18:49:45","date_gmt":"2013-06-12T17:49:45","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=52"},"modified":"2013-06-12T18:49:45","modified_gmt":"2013-06-12T17:49:45","slug":"laurogei","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/06\/12\/laurogei\/","title":{"rendered":"LAUROGEI"},"content":{"rendered":"<p>Laurogei urte gainean ditut, nago potrotako minez\u2026 Aspaldi agindua nion nire buruari negarrik hemen ez egitea. Baina negargura etorri zait berriro. Aspalditxotik galarazia nion nire idazlumari euskararen egoeraren tristearen tristurari lerrorik ematea. Baina begien bistan egunero dudana ikusirik, ezin eutsi diot negar-zotinari. Arrotz sentitzen bainaiz, ezen ez harro, etxeko ataritik harago.<\/p>\n<p>Laurogei mila urtean euskara jendea izan da hemen. Oiasso, Ponpelon, Lapurdum\u2026 Ez bide da galdu oraindik euskara, zaharretan zaharrena, o! Bidea galdu du, ordea, gaurgero. Euskara ez dabil ez kalean, ez arrantzan, ez bulegoan, ez ikastolan\u2026 Euskalduna, euskara duena, arrotz eta estrainio da non-nahi. Non ez <em>nones<\/em>? Nire inguruan, bederen; eta ingurua zabaltzen ari da, zaabaaltzeen\u2026 Hizkuntza oro errepika da eta gurean errepikatzen den bakarra <em>agur<\/em> da: agur-agur, vascoa segur. Hutsa eta putza. Inguru hizkuntzen bonbardaketa medio, nor mintzo zaio dagoeneko euskaraz bere buruari? Erdaren zaparradaren aurrean, euskal etxean zenbat oilo busti?<\/p>\n<p>Duela laurogei urte doi, 1933an, hara Manezaundik zer idatzi zuen Iruinen iruinsemeez: \u00abOraiko gazteek zahartu baino lehen ikhusiko dute ephe horren barne Nafarroako hiri nagusiak nola galduko dituen eskualdungo erro guziak, gure arbasoekin ditugun lokharriak urraturik (\u2026). Eta abiadura lerrakor hortan yarraikirik, azkenian arrotza arrunt nausituko da gutaz. Horra gure etorkizun hitsa. Gure Nafarroa dohakabean ikhusiko ez denik ez da\u00bb. Ikusiko ez denik ez da Iparrean zein Hegoan, nahiaren eta ezinaren gure lurrik maitatuenean. Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtean?<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-06-12<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laurogei urte gainean ditut, nago potrotako minez\u2026 Aspaldi agindua nion nire buruari negarrik hemen ez egitea. Baina negargura etorri zait berriro. Aspalditxotik galarazia nion nire idazlumari euskararen egoeraren tristearen tristurari lerrorik ematea. Baina begien bistan egunero dudana ikusirik, ezin eutsi diot negar-zotinari. Arrotz sentitzen bainaiz, ezen ez harro, etxeko ataritik harago. Laurogei mila urtean euskara [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=52"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=52"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=52"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=52"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}