{"id":532,"date":"2018-05-30T07:49:18","date_gmt":"2018-05-30T06:49:18","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=532"},"modified":"2018-05-30T07:49:18","modified_gmt":"2018-05-30T06:49:18","slug":"lehoikeria-ikaragarria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/05\/30\/lehoikeria-ikaragarria\/","title":{"rendered":"LEHOIKERIA IKARAGARRIA"},"content":{"rendered":"<p>Egunotan, herenegundik etzidamura, Euskal Herriko Bilbo Ziri-Buruan, Makina-Erremintaren 30. Biurtekoa Ospatzen ari dira, Barakaldoko Bilbao Exhibitio Centre mundu osoa biltzeko prest ipinita. Amerikarren Trump-ek, berriz, etzi mugako zergen gerra pitz lezake. Hura bezain buru-zahagi badela demostratzeko eta, bide batez, aldizka turistak handizka konkistatzeko, zer otuko Aburto Alkate Jaunari?, eta bururatu zaio lehoikeria ikaragarria.<\/p>\n<p>Bilarazi ditu udaletxeko funtzionarioak, udaltzain nagusiak eta Athletic Clubeko zale bero buru hautatuak. Hitz egin die eta, aho batez, erabaki dute, berehalako batean, telegrama bat bidaliko dutela, nora?, eta Pekinera; nori?, eta txinatar guzti-guztiei; zertaz?, eta gerra deklaratuz! Gerra, bai\u2026 Jaso dute Pekinen ameneko batean delako telegrama amenazuzkoa, eta Xi Jinping presidente txinatarrak hitz gutxitan adierazi die bere jeneralei:<\/p>\n<p>\u2014Bilbok gerra deklaratu digu\u2026 Non arraio da Bilbo\u2026!?<\/p>\n<p>Ditxosozko herrialde gudukariaren bila-bilaka dokumentuetan lau bat ordu pasa ondoren, topatu dute hiri koxkor bat, Bilbo, euli-zirin baten parekoa mapamundian, espainiar penintsula ttikiaren ipar itsas ertzean gordea.<\/p>\n<p>Gatazka armatu halakoak ekar litzaken gorabeherak eta arriskuak doi-doi aztertu eta gero, mehatxuari baietz, eta gerrari aurre egitea erabaki dute militar-buru txinatarrek. Orduan, Xi Jinping Jaunak bere idazkariari agindu:<\/p>\n<p>\u2014Erantzun iezaiozu Bilboko herri gobernuari esanez baietz, onartzen dugula gerrarena, nahi duenerako. Aldez aurretik, ordea, eta ahal delarik, adieraz diezagutela zer-nolako potentzia militarra daukaten gaur egun.<\/p>\n<p>Jaso dute telegrama Bilbon, irakurri dute, ulertu dute. Eta Aburto Alkate Jaunak, lainezaz eta orro harroka, \u00a0esan dio udaletxeko funtzionario bati:<\/p>\n<p>\u2014Erantzungo diegu, ba, gixon horiei. Entera daitezela! Aditu zer ipini behar diezun, aditu ondo. Gure-gureak ditugula, esaiezu, 1.200 udaltzain, 800 suhiltzaile, 1.300 pistola, 10 ehize-eskopeta, 300 polizia-auto, hiru gabarra (Biba Athletic!!!) eta bi txalupa pnvmatiko, beren karelez kanpoko motor eta guzti. Gainera, bestalde, Defentsa Zibila honakook osatzen dugula: Nik Neuk, Alkate Jaun naizen honek, 11 funtzionario aukera-aukerakoek eta, endemas demasa!, zahar-etxeetako milaka jubilatuk\u2026 Bidal iezaiezu airean gutuna, kontuak ondo atera ditzatela esanez, hemen ez gagozala txin-txan-txetarako eta! Eta ea zer daukaten eurek guri aurre egiteko; ea zer\u2026<\/p>\n<p>Txinatik honela erantzun diete bilbotarrei:<\/p>\n<p>\u2014Guk geurekin dauzkagu 27 milioi soldadu, 120 mila ofizial, 24 jeneral eta 6 almirante; gainera, bestalde, 200 mila kainoi, 25 mila tanke, 36 mila abioi, 150 itsaspeko ontzi, 30 hegazkin-ontzi, 18 erregai-ontzi\u2026 Den-denak, beti ere, satelite bidez gobernatuak.<\/p>\n<p>Airean iritsi da bueltan ere erantzuna Bilbora. Alkate Jaunak, irakurri orduko, honela agindu dio udaletxean parean tokatu zaion funtzionario bati:<\/p>\n<p>\u2014 Gogoraraz iezaiozu Xi Jinping polit-urruti hari beren esaera zaharra: \u00abHik ez badidak amorio eskaintzen, nik amore eman behar\u00bb. Eta beraz eta hortaz,\u00a0 ikusiak ikusita, numeroak egiten hasita, esaiozu, deklaratua diegun gerra erretiratu, baztertu, bertan behera uzten dugula derrepentean, hemen ez daukagulako tokirik hainbeste gatibu, atxilotu eta presoentzako\u2026<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egunotan, herenegundik etzidamura, Euskal Herriko Bilbo Ziri-Buruan, Makina-Erremintaren 30. Biurtekoa Ospatzen ari dira, Barakaldoko Bilbao Exhibitio Centre mundu osoa biltzeko prest ipinita. Amerikarren Trump-ek, berriz, etzi mugako zergen gerra pitz lezake. Hura bezain buru-zahagi badela demostratzeko eta, bide batez, aldizka turistak handizka konkistatzeko, zer otuko Aburto Alkate Jaunari?, eta bururatu zaio lehoikeria ikaragarria. Bilarazi ditu [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/532"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=532"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/532\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":533,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/532\/revisions\/533"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=532"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=532"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=532"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}