{"id":545,"date":"2018-06-27T07:02:15","date_gmt":"2018-06-27T06:02:15","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=545"},"modified":"2018-07-03T17:21:31","modified_gmt":"2018-07-03T16:21:31","slug":"patriarkak-eta-manifestazioak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/06\/27\/patriarkak-eta-manifestazioak\/","title":{"rendered":"PATRIARKAK ETA MANIFESTAZIOAK"},"content":{"rendered":"<p>Mende luzeetan zehar, antzinako historia eta berriagoetan, patriarkak agertzen zaizkigu agintari eta haginkari. Gizasemeak (ia) beti. Lege zaharreko patriarkok, \u201cleinu edo familia handi bateko buruok\u201d (sic), \u201cberen adin eta jakinduriagatik (sic, sic) familia edota kolektibitate batean autoritate direnak\u201d, patriarkok, ez dute behin ere hutsik egiten; ezin dutelako, hutsezinak direlako: berek ezarritako lege-arauen epaile eztabaidaezin jarriak daudelako\u2026 Epaile txarrik ez daiteke, hortaz; ez dago, beraz. Eta hori igual-igual \u201cfortunatzen\u201d da hala diktadura batean nola demokrazia bestean ere. Diferentzia bakarra dago, diktaduran otapurrak (ogi apurrak) ematen dizkigutela menpekooi jateko, eta demokrazian, berriz, boto-eskubidea, arestiko patriarken atzetik ipur-miazka eskean joateko. Hau da: otapurrak hartu eta botoa eman, bai; baina gero, ixo!! Gauzak horrela, legezkoak izan arren, bidezkoak ez dira manifestazioak; alfer-alferrik daude populuaren mugimenduak. Patriarkek dute azken hitza eta kito.<\/p>\n<p>Eta hau guzti hau <em>La Manada<\/em>malapartatuaren zorigaiztoko kasua dela-eta datorkigu. Duela bi urte, bost gizanarru makurrek neska gazte bat Iru\u00f1eko eskailerape estu batean bortxatu zuten bezala bortxatu eta epaile nagusiak, adineko jakintsuak, dio hura \u201cjolasa eta festa\u201d izan omen zela. Beste batek dio, bestalde, \u201cneskarena berarena izan omen zela erru guztia\u201d. Etab., etab. Manifestazio jendetsuak egin dira haserre han eta hemen, hiri handi eta txiki gehienetan, eta patriarka batzuek diote hori ez dela bidea, epaileen esanari men egin behar omen zaiola beti. Amen. Ixo. Baina hau guzti hau badakigu. Baita Stalinen anekdota hura ere, seguru asko.<\/p>\n<p>Stalin diktadoreak behin, bere bileretako batean, oilo bat ekarrarazi zuen (izan zitekeen oilar edo oilasko edo oilanda ere). Lepotik estu heldu esku batekin eta, bestearekin, lumak kentzen hasi zitzaion, banaka-banaka. Oiloak, minez txikitzen noski, ihes egin nahi izan zuen, baina ezin. Hala, behintzat, lumatu zuen ia erabat oilo errukarria. Inork salan ez zuen txintik ere atera patriarkaren aurrean; inork ez zuen kontrakorik manifestatu; denak ixo\u2026<\/p>\n<p>Orduan, hala esanik izango zien bere mirabe mutuei: \u00abBegira orain zer gertatuko den\u2026\u00bb. Oiloari jare egin zion zoruan, eta ogia apur-apurka eta garia ale-aleka botaka, sala zabalean batetik bestera hasi zen Stalin jauna tipi-tapa. Bertakoen harridurarako, atzetik segi eta segi egiten zion oilo gaixo goseak. Eta Stalinek: \u00abHonelaxe bezain aise gobernatzen dira mari-tuntunak eta potro-ergelak. Oiloa ikusi duzue, eginak egin eta minak min, nire ondotik isilik etortzen? Antzekoak dira herri gehienak: zernahi egiten dutela ere gobernariek (politikariek, legelariek, epaileek), isilik eta amenka segitzen diete ondotik beti, gezurrezko lausengu huts faltsuen atzetik\u00bb.<\/p>\n<p>Aspaldiko partez, jaun eta andre jubilatu populua manifestatzen ari da astero nonahi, pentsio duina eskatuz, exijituz. Orain, La Manadako bost mutil zakilak, behin betiko epaiaren zain daudela, libre utzi dituztelako, emakumeak (batik bat) trumilka atera dira kalera justizia eske. Hori dela bidea uste dugu, ez isiltzearena. Emakumeak \u201cpatriarken, epaileen eta deabruaren gatibu daudenak, gaudenok, libratzera atera zarete\u201d. Bejondeizuela. Segi hortan. Aurki Altsasuko kasua gerta dakiguke hortik honakoa! Justiziak anpara gaitzala. Ea behingoz manifestazio bat fortunatzen zaigun \u201cmani\u201d baino areago \u201cfestazio\u201d.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-06-27<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mende luzeetan zehar, antzinako historia eta berriagoetan, patriarkak agertzen zaizkigu agintari eta haginkari. Gizasemeak (ia) beti. Lege zaharreko patriarkok, \u201cleinu edo familia handi bateko buruok\u201d (sic), \u201cberen adin eta jakinduriagatik (sic, sic) familia edota kolektibitate batean autoritate direnak\u201d, patriarkok, ez dute behin ere hutsik egiten; ezin dutelako, hutsezinak direlako: berek ezarritako lege-arauen epaile eztabaidaezin jarriak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/545"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=545"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/545\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":549,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/545\/revisions\/549"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=545"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=545"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=545"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}