{"id":550,"date":"2018-07-04T07:23:49","date_gmt":"2018-07-04T06:23:49","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=550"},"modified":"2018-07-04T07:23:49","modified_gmt":"2018-07-04T06:23:49","slug":"oilar-zaharrarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/07\/04\/oilar-zaharrarena\/","title":{"rendered":"OILAR ZAHARRARENA"},"content":{"rendered":"<p>Gaur, asteazkena izaki, joan deneko aspaldi zaharrean bezala, azoka jendetsua da Ordizian. Gu ume ginenean, \u201cperie\u201d zen, Billafrankako perie. Ingurumarietako herrietatik, gaur egun bezala orduan ere, jendea erruz bertaratzen zen, asteazkenero-asteazkenero. Gutxi batzuk ikusmira hutsean (jubilatuak obretara bezala); gehien-gehienak, ordea, zerbait saltzera (kapoi, barazki, untxi, sagar\u2026); eta, irabazitakoen trukean, beste zerbait erostera (oinetako, olio, pastel, lan tresna\u2026), etxerako premiazko edota nahikari.<\/p>\n<p>Gogoan dut amak nola kontatu zidan (ala amonak kontatua da?; oraintxe duda), oilar gazte harena. Gure ama zena ia astero joan ohi zen Ordiziako feriara, gazte-gaztetan Zaldibiko Arru jaiotetxetik oinez, eta gerora, ezkonduta, Ormaiztegiko Telleritik, Ojarbiren autobusean. Behin, ezkondu berritan, aitaginarrebak (gure aitona Joxedomingok) oilategiko oilarra xahartu xamarrik zela koitadua eta, txitak nahi izanenean, oilar berri baten beharrean zeudela derrigor, eta dotore bat ekartzeko sin falta eskatu zion. Baita ekarri ere.<\/p>\n<p>Oilar guapo gazte berria, etxe-ordeko oilategira jaregin orduko, oilar zaharraren bila abiatu omen zen zuzen-zuzen, lepoa luze-luze, lainezaz:<\/p>\n<p>\u2014Aizak, hi\u2026 Erretiratzeko garaia iritsi zaik. Alde hemendik. Ospa!<\/p>\n<p>\u2014Erretiratzeko ni\u2026? \u2013zaharrak, laratza baino mutur beltzagoarekin\u2013. Ez haiz, ez, aurrenekoa\u2026 Tira, motel. Ez didak, ba, esango hemengo oilo guztiekin heuk bakarrik ahal izango duanik? Tira, tira\u2026! Ikusi besterik ez daukak zein baldaturik utzi nauten ni\u2026 Sikiera, hangoxe bazterreko bi oilo xahar haiek utziko dizkidak, ala\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Txupaiek hanka azpia eta hoa antzarak ferratzera! Hireak egin dik. Ni egingo nauk hemen aurrerantzean oilo guzti-guztien kargu. Eta kito.<\/p>\n<p>\u2014Ez hator makala, gazte, makala ez hatorrenez, arraioa! Gauza bat egingo diagu, hara: oilategiaren jiran karrera egingo diagu biok; eta karrera irabazten duena izan dadila bertako jaun eta jabe bakarra. Konforme\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Ai, xaharra, xaharra\u2026 \u2013gaztea gandorra tente, buztana zut, barrezka\u2013. Ondotxo badakik galduko duana\u2026 Nahi baduk, ordea, aldeak parekatze aldera, bentaja emango diat: irten hadi hi nahi duanean aurretik.<\/p>\n<p>Oilar zaharra hasten da korrika abioan\u2026 Gaztea, kieto. Hamar bat segundo geroago abiatzen da ziztu bizian bera ere\u2026 Oilategian zehar, bata bestaren atzetik arineketan, badoaz biak. Beste muturrean buelta hartzerakoan, sei-zazpi metrora du gaztea atzetik zaharrak; geroz eta hurbilago; ia gainean du\u2026 Hartan, gure ama zena eta amona Anajoxepa, biak, begira-begira omen zeuden baserriko sukaldeko leihotik, ea zer demontre gertatuko ba\u2026 Eta oilategiko zera hura guztia ikustean, hots egin die aitona Joxedomingori:<\/p>\n<p>\u2014Aizu, aizu\u2026! Zatoz agudo! Oilar gaztea atzetik amorraturik segi-segika du gure oilar zaharrak!<\/p>\n<p>Aitonak ez omen zuen begiratzeko ere gogorik erakutsi: eskupeta hartu, kartutxoz kargatu eta, leihora orduko, pummm! Bete-betean jo eta seko akabatu omen zuen bertan oilar gazte dotore errukarria, ezeren errurik gabea, esanez:<\/p>\n<p>\u2014Hau ezinezkoa da, horratio. Kauen sanpototo! Hiru azken asteotan hirugarren aldiz oilar maritxua tokatu ez zaigu, ba! Gallus-sexuala hiru aldiz!!! Egundaino halakorik! Hamaika ikusteko jaioak gara\u2026<\/p>\n<p>(Oilar zaharrak begia baino nahiago habia. Erne hari handik ezer ken).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-07-04<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur, asteazkena izaki, joan deneko aspaldi zaharrean bezala, azoka jendetsua da Ordizian. Gu ume ginenean, \u201cperie\u201d zen, Billafrankako perie. Ingurumarietako herrietatik, gaur egun bezala orduan ere, jendea erruz bertaratzen zen, asteazkenero-asteazkenero. Gutxi batzuk ikusmira hutsean (jubilatuak obretara bezala); gehien-gehienak, ordea, zerbait saltzera (kapoi, barazki, untxi, sagar\u2026); eta, irabazitakoen trukean, beste zerbait erostera (oinetako, olio, pastel, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/550"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=550"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/550\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":551,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/550\/revisions\/551"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=550"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=550"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=550"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}