{"id":555,"date":"2018-07-18T07:20:37","date_gmt":"2018-07-18T06:20:37","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=555"},"modified":"2018-07-18T07:20:37","modified_gmt":"2018-07-18T06:20:37","slug":"ni-ez-naiz-txibatoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/07\/18\/ni-ez-naiz-txibatoa\/","title":{"rendered":"NI EZ NAIZ TXIBATOA"},"content":{"rendered":"<p>Aurreko batean, \u00abkonpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak: ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten, arimako eta gorputzeko ere, nola\u00bb gezur gaizto baten asmatzeak eta, egunetik egunera, isilik misilik, gezur horren zabaltzeak, indartzeak, gatzatzeak\u2026 Lau lagunzahar geunden hizketan. Eta, hitzak hizpide, lehenak garai bateko Errenteriako gatazkak aipatu zituen; bigarrenak, ETBn ikusia zuen programa; hirugarrenak, Mikel Ugaldek han adierazi omen zuena: \u00abbiktimak gora eta biktimak behera, inork ez du hemen deus ere esaten \u201ctxibato\u201d faltsuki seinalatutako zorigaitzeko biktimei buruz\u00bb\u2026 Handik aurrera, neuk hitz egin nuen luze, sentimendu gaziz, ia negarretan, barren erreak aspaldiko partez hustuz.<\/p>\n<p>70. hamarkadaren erdiz aurrera zen. Maisu karrera egin berri, Arrasaten nuen astegunetan lan egiten; Ormaiztegi jaioterrian nintzen jaiegunetan bizitzen; lehen soldatatxoarekin, hara-hona, noranahi ginen euskal herrietara iristen: Gasteiz, Lesaka, Gernika, Biarritz\u2026 Euskalgintzara abiatu nintzen gogoz, amets biziz: euskal herri aske euskalduna. Bati, ordea, bere bidean ustekabean txerrenik txarrenak tokatzen zaizkio batzuetan. Niri, behintzat, bai. Ez zen, noski, gauetik goizera gertatu. Baina, asteak eta hilabeteak aurrera egin ahala, konturatzen hasi nintzen (&#8220;ginen&#8221;, nire emaztea ere parte eta biktima latz sufritua izan baita honetan guztian), konturatu ginen, Ormaiztegin batik bat, jendeak iskin egiten zidala, zeharka begiratzen, bazter uzten\u2026<\/p>\n<p>Batean behin, herriko ostatura sartu nintzelarik, barra inguruan piloan zeudenak (dozenerdi bat, ormaiztegiarrak guztiak), nik atetik aurrera egin ahala, bi aldeetara baztertu ziren nabarmen, buruak makur eta ahoak mutur. Lehendabiziko aldia zen nabaritzen nuela jende hurbil ezaguna niregandik saiheska\u2026 Beste behin, herriko taberna batean, ni sartu orduko: \u00ab\u2019Txakurrak barrura\u2019 ez; txakurrak kanpora!\u00bb esan zuen ozenki jabeak. Beste batean, berriz, handik denbora gutxira, andrea eta biok Zaldibiara joan ginen asteburuko gau batez. Bazen herrian zerbait festa, plaza eta ingurumariak jendez lepo zeuden-eta, musika hots zaratatsuan. Jatetxe batera sartu ginen biak\u2026 Bada, gu sartu eta berehalaxe, jendea gure alboetatik apartatzen hasi zen derrepente, isilik eta serio, eta barrarainoko bidea libre topatu genuen\u2026 Zenbat halako muzin, erdeinu eta iskinkeria&#8230; Ez zen normala. Eta Juanjoxek egun batean zintzoki aitatu zidana (eta nik sinistu ez niona) bururatu zitzaidan: \u00abJende artean zurrumurrua zabaldu dek hi poliziaren txibato horietako bat ote haizen\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Harrez gero, urteetako astetan eta asteetako egunetan, ezer egin ezinaren minez eta bakardadean eraman beharreko oinaze mikatzez bizi izan naiz: jaioterriak huts-eta-putz egin, irain-eta-desohore eragin zidalako orain berrogeitaka urte. Neure herriko hiruzpalau \u201clagun\u201d gaiztoren gezur gaizto batez, ni egin ninduten laido lotsagarriaren pagaburu gainerako herritar askok eta askok, aitzakiak arrazoi eta txutxu-mutxuak egia. Ez daukat ahanzteko\u2026 Esku bateko behatzekin konta nitzake hasieratik ondoan lagun leiak on eduki nituenak, kontsolatzaile. Ez dauzkat ahanzteko, ahanzteko ez dauzkadanez: badakite. Beste gainerako gehienek, zirela ezker abertzale, zirela eskuineko nazionalista, zirela baserritar, zirela kaleko edo auzo bateko, denek ez bada gehien-gehienek etsaiki ninduten inguratu, erle aizkatu amorratuek bezala.<\/p>\n<p>\u00abZer nezesidade daukak orain hau ateratzeko? Ze nezesidade, motel!?\u00bb, esango dit baten batek. Tratu txar psikologikoak jasan nituen, isilik; biktimaren atarramendu tristea eraman nuen, isilik; behingo gezurra betiko egia bihur daiteke, isilik; isilik, mina minago bilakatzen da, minbizi\u2026 Gainera, ni bakarrik seinalatu eta markatu eta jo izan banindute txibatotzat, gaitzerdi, nonbait hor. Baina, ez. Goierrin bezala Beterrin, Txorierrin edo Bortzirin, euskal herri osoan herriro bazen salatzaile txibato juzkaturen bat; batere arrazoi sendorik gabe gehienetan, inbidiaz batzuetan, oker makurrez besteetan, doilorki ia beti\u2026 Asko izan ginen oso gaizki tratatuak geure herrietan. Beraz, berandu xamar bada ere, ikus dezala jendeak zer kalte egin duen, pentsa dezala nolako mina eragin duen; senti dezala. Zeren eta, ikusten ez duen begiak ez du minik.<\/p>\n<p>Bestalde, berriz, (eta nolabait bukatzen hasteko, honek berez ez du-eta akaberarik) arestian aipatu ditudan txerrenik txarrenek ez didate oraindik batere damurik erakutsi, ez didate arnas-laguntzarik batere eskaini. Eta barrena libratu beharra neukan, barrena behin edo behin libratu beharra neukanez\u2026! Hiruzpalau salatari traidore haien izenak eman nitzake hemen; badakite ondo. Ni ez naiz txibatoa, ordea, berak bezala. \u00abOngiaz garaitu behar da gaizkia\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-07-18<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreko batean, \u00abkonpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak: ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten, arimako eta gorputzeko ere, nola\u00bb gezur gaizto baten asmatzeak eta, egunetik egunera, isilik misilik, gezur horren zabaltzeak, indartzeak, gatzatzeak\u2026 Lau lagunzahar geunden hizketan. Eta, hitzak hizpide, lehenak garai bateko Errenteriako gatazkak aipatu zituen; bigarrenak, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/555"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=555"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/555\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":556,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/555\/revisions\/556"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=555"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=555"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=555"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}