{"id":557,"date":"2018-07-24T08:32:24","date_gmt":"2018-07-24T07:32:24","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=557"},"modified":"2018-07-24T08:32:24","modified_gmt":"2018-07-24T07:32:24","slug":"graziazko-erantzunak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/07\/24\/graziazko-erantzunak\/","title":{"rendered":"GRAZIAZKO ERANTZUNAK"},"content":{"rendered":"<p>Graziazko erantzunak, ikastolan entzunak\u2026 Irakasle urte askoan ibili garenok jaso izan ditugu, ahoz eta idatziz, makina bat erantzun graziatsu xelebre ikasleengandik. Lastima aldian aldiko apuntatu ez izana, denbora joanean ahaztu eta behin betiko galdu egiten dira-eta; den-denak ez bada ere, bai gehien-gehienak. Hona hemen mordoxka bat.<\/p>\n<p>Arrasateko ikastolan tokatu zitzaigun honako hau, Franco artean, larri baina, bizirik zela. Urtero ikuskaria bidaltzen zuten eskoletara, noiz nahi. (Orduan \u201cinspektorea\u201d esaten genion, poliziaren pareko baitzen guretzat). Bat behin zortzi-bederatzi urteko neska-mutilen gelara presentatu zen, ez mus eta ez oremus. Arbelean iberiar penintsula kleraz trazatu, mutiko bat aliritzira behatzez hautatu eta, gaztelaniaz noski, ea bera non bizi zen seinalatzeko eskatu zion\u2026 Zutitu mutikoa, leihoraino hurbildu zen eta: \u00abHortixe behera joan eta, kale barrenean, eskuinetara\u00bb erantzun zion. Guk barreari isilik eutsi genion; inspektore jaunak mutu ikasi zuen umearen lezioa.<\/p>\n<p>Handik urte gutxira, Irungo Txingudi Ikastolan, umeek bide-heziketaren minimoak bederen ikas zitzaten, udaltzain bat jartzen genuen gelan irakasle. Trafiko seinaletan bat bada lotarako mendi-denda luze tente bat, kono formakoa, irudikatzen duena. Horixe arbelean ipini eta neskatila bati galdetu zion dama udaltzainak, ea hark zer adierazi nahi ote zuen errepidean: kanping bat dagoela bertan (<em>camping<\/em>), lotara gelditzeko bertan (<em>hotel<\/em>), indioak bizi direla bertan (<em>reserva india<\/em>), edo bazter ederrak daudela bertan (<em>vistas panor\u00e1micas<\/em>). Neskak \u201c<em>reserva india<\/em>\u201d omen zela hura esan zuen oso-oso seguru\u2026 Gure hango barreak! Izan ere, haren gurasoek autoeskola zeukaten Irun-Hondarribian\u2026<\/p>\n<p>Ondoren orain hiruko sortatan datozenak han-hemen bilduak dira. Egiantza badute; baina, auskalo\u2026 Garbi dagoena da, itxuren arabera, erantzute guzti-guztiak lotsaren apurrik apurrena erakutsi gabe emanak izango zirela, noski. (1) Galdera: \u00abBaldin sagar bat hartu eta lau lagunen artean partitzen badugu, lagun bakoitza zerekin geratzen da?\u00bb. Eta erantzuna: \u00abGosearekin\u00bb. (2) Galdera: \u00abZortzi gizon behar izan ziren horma bat eraikitzeko, hamar ordutan. Zenbat denbora beharko dute, hortaz, lau gizonek horma berbera eraikitzeko?\u00bb. Erantzuna: \u00abBat ere ez, horma eraikia dago eta\u00bb. (3) Galdera: \u00abEsan itzazu esnea daramaten bost gauza\u00bb. Erantzuna: \u00abBa\u2026, gazta bat eta lau behi\u00bb.<\/p>\n<p>Bat. Andere\u00f1oak: \u00abAizu, Jon. Egin didazun idazlana, \u201cGure txakurra\u201d, zure arrebaren igual-iguala da. Kopiatu egin diozu\u2026\u00bb. Eta Jonek: \u00abEz, ez, andere\u00f1o. Gertatzen dena da txakurra bat eta berbera dela\u00bb. Bi. Andere\u00f1oak: \u00abAne, nola partituko zenituzke hamaika patata zazpi lagunen artean?\u00bb. Eta Anek: \u00abPure eginda. Esango nuke!\u00bb. Hiru. Beste irakasle batek Asierri: \u00abNola dugu definitzen pertsona bat, hitz eta pitz hizketan segitzen duena, nahiz eta aurrean daudenek batere interesik erakutsi ez? Nola esaten zaio halakoari\u2026?\u00bb. Eta Asierrek: \u00abIrakasle\u00bb.<\/p>\n<p>Lehen galdera: \u00abIlargiaren aldiak dira\u2026?\u00bb. Eta: \u00abIlberri, ilerdi, ilbete\u2026, eta\u2026 laurden gutxi\u00bb. Bigarren galdera: \u00abZer da fedea? Sinesmena zer da?\u00bb. Erantzuna: \u00abDa Jainkoak zerutik ematen omen diguna, apaizei ulertu ahal izateko\u00bb. Eta hirugarren galdera: \u00abZer da trigonometria?\u00bb. Erantzuna: \u00abTresna bat da, trigonometroak neurtzeko erabiltzen duguna\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-07-25<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Graziazko erantzunak, ikastolan entzunak\u2026 Irakasle urte askoan ibili garenok jaso izan ditugu, ahoz eta idatziz, makina bat erantzun graziatsu xelebre ikasleengandik. Lastima aldian aldiko apuntatu ez izana, denbora joanean ahaztu eta behin betiko galdu egiten dira-eta; den-denak ez bada ere, bai gehien-gehienak. Hona hemen mordoxka bat. Arrasateko ikastolan tokatu zitzaigun honako hau, Franco artean, larri [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/557"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=557"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/557\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":558,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/557\/revisions\/558"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=557"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=557"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=557"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}