{"id":561,"date":"2018-08-08T07:21:40","date_gmt":"2018-08-08T06:21:40","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=561"},"modified":"2018-08-08T07:21:40","modified_gmt":"2018-08-08T06:21:40","slug":"kaiola-eta-bizikleta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/08\/08\/kaiola-eta-bizikleta\/","title":{"rendered":"KAIOLA ETA BIZIKLETA"},"content":{"rendered":"<p>Edo, hobeto esan, \u201ckaiola ibiltaria eta bizikleta estatikoa\u201d: horra gaurko nire irudipenen titulua osorik emana. Nahiago nuke, bost kuarto baino, hala kaiolarena nola bizikletarena ere, amets faltsuak balira, begitazio hutsak, uste ustelak\u2026 Errezeloa dut, ordea, egia bete-beteak ez ote diren gurean; aspaldiko errealitate gordin beti batekoak, alegia.<\/p>\n<p>Telebistan ikusita dakart kaiolarena. Urrutiko lurretan (ez dakit, bada, Txina osoan edo Hong Kongen, ala bietan), kaiolako txorien parkeak omen dauzkate; txori eta parke oso bere-bereak, ukiezinak. Zuhaitz, urmael eta lorategi arteko ibiltoki luze-zabalak dira, ezker-eskuin dendariz beteak, hegaztientzat janariak salgai. Azokak. Jendeak, bakoitzak bere txoria(k) kaiolan sartu eta eskuan hartuta, batera eta bestera paseatzen du harroki, txoria bera naturan \u201clibre\u201d senti dadin, jabearen alabantzan goraki \u201ckanta\u201d dezan. Basoa eta erreka eta haizea nagusiari zor balizkio bezala hegazti eskumendekoak; \u00abhegoak ebaki banizkio, nirea izango zen\u00bb aitortu beharrik gabe\u2026<\/p>\n<p>Bizikletarena, berriz, egunkarian irakurrita dakart. Asko gustatu zait Agus Hernan-ek, Foru Sozial Iraunkorreko koordinatzaile irundarrak, esana: \u00abIrudipena da bizikleta estatiko batean gabiltzala; pedalkada, beti leku berean\u00bb. Agusek berak espetxeetako politikaz eta mugimenduaz dio hori; baina, nago ni, horretarako baino askoz ere adiera zabalagorako balio duela bizikleta geldiaren eta etengabeko pedalkaden zera horrek. Adibidez, euskararen erabileraren alegoriarako; esate baterako, Euskal Herriaren nazioarteko behin betiko aitortzarako; hala nola, gure herriaren erabakitze eskubidearen alderako. Etab.<\/p>\n<p>Ez esan, gero, niri imajina politak (barka, politak ez), imajina aproposak ez direnik arestian aipatu ditudan bi-biak, euskal herritako euskaltzale eta abertzaleen urteetako (zer urteetako\u2026!; mendeetako) abelera aldakaitz beti-bateko honen parodiarako. Batetik, naturan natural bizi garelakoan gaude, libre ustean kantari hastean, kaiola barruko salto-hegaldi motzetan, nagusiak bere nahierara noiz ura jarriko, noiz zenbat zer alpiste eskainiko\u2026 Bestetik, berriz, \u201cEuskadi, auzo lana\u201d lema eta tema harturik, urte amaigabeetan dihardugu herrigintzan, euskalgintzan, askagintzan, -gintzan eta -gintzan, jo eta ke alfer-alferrik (edo alferrik samar), gure bizikletak apenas duelako aurrera batere egiten, pedalkadarik motelenean bezalaxe pedalkadarik amorratuenean.<\/p>\n<p>Ni ez naiz nor konparatzen hasteko gerra aurreko, gerra osteko, laurogei garren hamarkadako edota gaur egungo euskaldunon (euskara dugunon) egoera, abelera eta parada politiko, sozial eta kulturala. Nik hauxe besterik ez dakit: aldian-aldian, egoeraren aztarnak hartzen direla, aldian aldiko eran; eta orain dela gutxi, lautik hamaseira bitarteko 180 gaztetxo euskalduni egindako inkestak dionez, honakook omen dituztela idolo eta heroi nagusi gure umeek: Pablo Motos, Cristiano Ronaldo, Shakira, Leo Messi eta Clara Lago. (Edurne Pasaban eta Julen Lopetegi ere ageri omen dira azken hondarrean).<\/p>\n<p>Nora begira dauzkagu gure ondorengoak? Nora!? Non da euskaldunok bereizten gaituen kultura? Non\u2026!? Ez ote gabiltza, aspaldian, nagusiaren ximaurretatik geure zirinetara\u2026? Bistan da, kaiola ate itxitik urrutietara begira segitzen dugula. Bistan da, gure bizikleta estatikoa dela\u2026 Hitzok potoloegiak dira, akaso; egia potoloak, agian. Hortxe dago koxka.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-08-08<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edo, hobeto esan, \u201ckaiola ibiltaria eta bizikleta estatikoa\u201d: horra gaurko nire irudipenen titulua osorik emana. Nahiago nuke, bost kuarto baino, hala kaiolarena nola bizikletarena ere, amets faltsuak balira, begitazio hutsak, uste ustelak\u2026 Errezeloa dut, ordea, egia bete-beteak ez ote diren gurean; aspaldiko errealitate gordin beti batekoak, alegia. Telebistan ikusita dakart kaiolarena. Urrutiko lurretan (ez dakit, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/561"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=561"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/561\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":562,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/561\/revisions\/562"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=561"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=561"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=561"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}