{"id":565,"date":"2018-08-22T07:21:28","date_gmt":"2018-08-22T06:21:28","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=565"},"modified":"2018-08-22T07:21:28","modified_gmt":"2018-08-22T06:21:28","slug":"36ko-onddo-txarrak-berriz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/08\/22\/36ko-onddo-txarrak-berriz\/","title":{"rendered":"36ko ONDDO TXARRAK, BERRIZ!?"},"content":{"rendered":"<p>Ez nuke apokaliptiko ipini nahi, baina badira \u201csuertatu\u201d zaigun estatu agintari petral tematsuan zantzu edo seinale gaizto nabarmenak, beldurra ez ezik, izua ere eragiten didatenak, aldian sarri; gure ondorengoei begira, batik bat. Frankismo zitalaren arrastoak behin betiko galduak zirelakoan, agertzen hasi zaizkigu han-hemen, Jaizkibelen onddoak eta zizak bezain sarri eta sasiko.<\/p>\n<p>Zantzuak. Batetik, demokraziaren barruan (<em>en paz, podemos hablar de todo<\/em>) Katalunian liberatu-nahi mugimenduak hasi zirenean (<em>tiran\u00eda, secesi\u00f3n, rebeli\u00f3n<\/em>), Felipe VI.ak berak bedeinkatu zuen erantzuna (<em>a por ellos!<\/em>), eta piperpotoak ziren leihoetan elemeniaka zabaldu, mehatxuka\u2026 Bestetik, datorren ostiralean bertan agidanez, Franco izenaren arrastoak eta diktadore izanaren gorpuzkinak ateratzeko prozesuari ekingo omen diote <em>Valle de los Ca\u00eddos<\/em>negargarrian; eta, horren haritik, ondotxo jakin dugu zer-nolako setaren grinak erakutsi dituzten haren zaleek: bisitak mukuruka antolatuz, zaintzaileak zelatan jarriz, ezkontza bertan ospatuz\u2026 Gainera, lotsarik eta beldurrik batere gabe, sinadurak agertu berri dira diktadore zenaren gorantzan, tartean Konstituzio azpiko militarrena; gainera, kibizto horiak eta esteladak \u201cgarbitzeko\u201d talde antolatu bat harrapatu dute Katalunian, guardia-zibil gazte bat tarteko; gainera, alderdi demokratiko batzuetako aho beroak ez daude isiltzeko azken aldi luzean, estatua harri handi bihurtuz herri koskorron kontra\u2026 Eta, zantzu edo seinale gaizto nabarmenen zerrenda nolabait ere borobiltzeko, justizia injustua dago, justizia espainiar bihurri partikularra: diputatutik gorakoak babesturik daude, militarrak-eta ukiezinak dira, eta, aldiz, euskaldunok-eta beti terrorista kulpable seinalatzen gaituzte, zernahi nolanahi hemen hauetan gertatu delarik ere (Altsasu, kasu).<\/p>\n<p>Beti ondo kontutan eduki beharrekoa da, izan ere, Jaizkibelen zizak eta onddoak eta gibelurdinak ez direla bakarrak sortzen; naturalki, noski. Han-hemenka, garo artean gordeta edo orbel azpian kuku, bestelako perretxikoak ere hor dauzkagu betidanik: etsai onddoa (<em>boletus satan<\/em>), kuleto faltsua (<em>amanita muskaria<\/em>) eta hiltzaile berdea (<em>amanita phalloides<\/em>), esate baterako. Onddo-perretxiko onenen antzekoak, ingurukoak, \u201cetxekonekoak\u201d guztiak; baina, pozoitsu amorratuak, kuidaduzkoak, txit arriskutsuak. Ez ahaztu.<\/p>\n<p>Ahaztu behar ez den bezala iragana, gure lehenaldia\u2026 Eta egunotan burutik ahaztu ezinda daramat Kamino (Marikarmen) Oskoz Urriza, andere\u00f1o errepublikazale iruindarra, bere Guesan (Zaraitzu ibarrean) omenaldia egin berri diotena, hilaren 11n. Hantxe jarduna baitzen andere\u00f1o lanetan, hezkidetza eta pedagogia berri parekideak sortuz\u2026 Gaixo errukarriak, atarramendu latza.<\/p>\n<p>1936an Nafarroan ez zen izandu gerrarik. Gauetik goizera, ordea, dena zen lazgarriki aldatu. Jende katoliko elizkoi asko arrabiatu zen eta, Jaun Goikoaren eta Patriaren izenean, etxekonekoak, auzo lagunak, betiko ezagun \u201cgorriak\u201d hartu eta akabatu egin zituzten ankerki. Kamino Oskoz bezala: errizino olioz igurtzi, ilea larru-arras moztu, behin eta berriro bortxatu, Iru\u00f1eko kaleetan zehar joka lotsagarri paseatu, bide bazter batean tiroz josita hil eta Urbasan, <em>Balc\u00f3n de Pilatos<\/em>deitu amildegitik behera bota zuten. Nor? Hogeita sei urteko andere\u00f1o errepublikano harrapakin erraza. Nortzuek? Apaiz hurbileko, auzoko lagun eta etxekonekoek; karlista-falange-erreketeek, Jainkoa lagun.<\/p>\n<p>Beude onddoak Jaizkibelen, azken hogeita hamabostean bezala. Natural.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-08-22<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez nuke apokaliptiko ipini nahi, baina badira \u201csuertatu\u201d zaigun estatu agintari petral tematsuan zantzu edo seinale gaizto nabarmenak, beldurra ez ezik, izua ere eragiten didatenak, aldian sarri; gure ondorengoei begira, batik bat. Frankismo zitalaren arrastoak behin betiko galduak zirelakoan, agertzen hasi zaizkigu han-hemen, Jaizkibelen onddoak eta zizak bezain sarri eta sasiko. Zantzuak. Batetik, demokraziaren barruan [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/565"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=565"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/565\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":566,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/565\/revisions\/566"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=565"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=565"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=565"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}