{"id":569,"date":"2018-09-05T07:27:44","date_gmt":"2018-09-05T06:27:44","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=569"},"modified":"2018-09-05T07:27:44","modified_gmt":"2018-09-05T06:27:44","slug":"festa-eta-lana","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/09\/05\/festa-eta-lana\/","title":{"rendered":"FESTA ETA LANA"},"content":{"rendered":"<p>Irailaren hasierak, gure probintziako bazter ia guztietan, bi errealitate gordin dakartza urtero: lana (edo opor-ondoko depresioa, lanera berriro derrigor hasi behar dutenentzat) eta festa (iraileko Ama Birjinen jai-haizea, 8an eta 9an, herriko festak dituztenentzat). Hemen Hondarribian, kasu. Batetik, lana (esan nahi baitu estualdia, disziplina, dependentzia, diru-beharra&#8230;); bestetik, festa (jendetza, zarata, gaupasa, etxea bete bisita eta abarra&#8230;, tabarra).<\/p>\n<p>Festa eta lanaren irudi sinbolikoa astoak eman izan dit ume-umetatik. Gure astoa, lan tarteetan maiz, bizkarrezurra lurrari lotu eta lau hankak zerurantz astinduz, lurrean jira-bueltaka aritzen zen gogo biziz. Horri gure ama zenak \u201castoa zaldalea irabazten\u201d esaten zion. Zaldalea, garagarra, zekalea(k)&#8230;<\/p>\n<p>Festa. Aitona zahar nekatu batek zer esan, jendetzaz eta parrandaz eta iskanbilaz, dagoeneko esana ez denik? Bizargorri zenak: \u00abNon den plaza bete jente, haraxe doa Bixente; xaharra, ordea, handik urruti dexente\u00bb. Lizardik: \u00abAi, nolako zoroak gauez kalerik kale ibil oi-diranak! Arkiko aal-dituzte asun minez beterik inoiz beren oiak&#8230;!\u00bb. Eta Fray Luis Leon-ek: \u00abQu\u00e9 descansada vida \/ la del que huye el mundanal ru\u00eddo \/ y sigue la escondida \/senda por donde han ido \/ los pocos sabios que en el mundo han sido!\u00bb. Alegia: \u00abBai benetan dohatsu \/ mundu hotsari itzuri doana \/ eta, lurrean jakintsu \/ bakanen berdintsu \/, bidexka isilez dabilana!\u00bb.<\/p>\n<p>Lana. Oporraldi ondorengo lanari buruzko aipamenak ez zaizkit hemen kabitzen. Egunotako egunkarietan orriak bete-beteka datoz&#8230; Nik, hona gaur, paper zaharretan topatu dudan aspaldiko aipu edo erreferentzia bat dakart; asko gustatzen zaidana. Ez dakit seguru norena den; Dalai Lamaren batena, seguruenera. Eta halaxe dio hitzez hitz (guregatik):<\/p>\n<p>\u00abMendebaldeko gizakume eta emakumeengandik gehien harritzen nauena zera da: osasuna galtzeraino lan egiten dutela, hurrena gero dirua parrastaka gastatzeko, osasun hura errekuperatzen. Gainera, geroan grinaz eta lehiaz pentsatuz, ez dute oraina disfrutatzen; hainbesterainoxe, ezen ez baitute bizi-gozatzen ez oraina eta ez geroa. Gainera, gehiago oraindik, sekula hil behar ez balute bezala bizitzen dira, eta sekula bizi izan ez balira bezala dira hiltzen\u00bb.<\/p>\n<p>Hori dun\/k, hori, hitz egitea! Har ezan\/k apopilo etxean&#8230;! Txuleta puskak bezalaxe, egiak ere, handitxoak direnean, ez ditugu onik irensten&#8230; Jubilatu zahar hau, dena dela, festetako masifikazioetatik eta laneko morrontzetatik aspalditxo irago ondoren, erabat konforme dago arestiko aipamen guzti-guztiekin&#8230; Beraz, bada, irail hasiera aurtengoan (ere), kaleko festara inora gabe eta laneko estuasun ezertara gabe, etxe txikiaren bueltan, astoa bezala egongo da zaldaleak (garagarrak, zekaleak, &#8230;) irabazten, bizkarreko euliek eta zorriek eragindako azkura gozatzen. \u201cAznahia goxatzen\u201d, Bidasoa-alde honetan esaten dugun bezala.<\/p>\n<p>Patziku Perurenak behin jaso omen zuena bezala: \u00abAmaikatxok pasako li\u00f1ake ratotxoat beakin&#8230;, mandire zuri batzun arten zaldalek irabaziz\u00bb. Horixe.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>(Festa, Hondarribian: ondo irago! Lana, Kontxan: bandera, kontxo!! Gora Ama Guadalupekoa!!!).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-09-05<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irailaren hasierak, gure probintziako bazter ia guztietan, bi errealitate gordin dakartza urtero: lana (edo opor-ondoko depresioa, lanera berriro derrigor hasi behar dutenentzat) eta festa (iraileko Ama Birjinen jai-haizea, 8an eta 9an, herriko festak dituztenentzat). Hemen Hondarribian, kasu. Batetik, lana (esan nahi baitu estualdia, disziplina, dependentzia, diru-beharra&#8230;); bestetik, festa (jendetza, zarata, gaupasa, etxea bete bisita eta [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/569"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=569"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/569\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":570,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/569\/revisions\/570"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=569"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=569"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=569"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}