{"id":590,"date":"2018-10-24T07:52:04","date_gmt":"2018-10-24T06:52:04","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=590"},"modified":"2018-10-24T07:52:04","modified_gmt":"2018-10-24T06:52:04","slug":"pasahitzaren-bila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/10\/24\/pasahitzaren-bila\/","title":{"rendered":"PASAHITZAREN BILA"},"content":{"rendered":"<p>Jendeak gure artean uste du, behin jubilatuz gero, dena izango duela loa eta taloa; jan-da-lo-ta potolo!, alegia. Ezta hurrik eman ere! Azkenaldiotan, jubilaturik (zorionean, noski) bizi denak ondotxo daki, ondotxo dakienez, udako egunaren argialdiak ere ez duela sarri askotan astirik ematen egiteko guztiekin burutzeko: erosketak egin, bilobak eskolaratu, bazkaria(k) prestatu, suhi-errainek internetez erositako paketeen zain egon, bilobak jaso, seme-alaben aginduak bete (kutxa, korreo, denda\u2026), bilobak zaindu, komunitateko gorabeherak konpondu\u2026<\/p>\n<p>Hori guztia (eta ahaztu zaizkidanak) asko ez, eta jubilatu orok du orain zerbaitetan izena eman beharra, zerbait berri ikasi beharra: nork ingelesa, nork yoga, nork dantza\u2026 Norberak bere buruarekin aski lan bai, eta auzoak ere gobernatu nahi\u2026 Pazientziak eta trebeziak ahiturik, atarramendu onik ez du askok. Koldo adiskideak bezala. Informatika ikasten hasi da, 71 urterekin. Atzo izan omen zuen lehen eguna, eta dagoeneko erresumindu samarrik sumatzen dut gaur. Hara zer-nola kontatu didan esperientzia berria:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Windows: Sar ezazu zure pasahitza.<\/p>\n<p>Koldo: koldo.<\/p>\n<p>Windows: Barka, baina pasahitza ezin da zure izena izan.<\/p>\n<p>Koldo: kontxi.<\/p>\n<p>Windows: Barka, baina pasahitzak 10 karaktere behar ditu, gutxienez.<\/p>\n<p>Koldo: saltxitxoi.<\/p>\n<p>Windows: Barka, baina pasahitzak numero bat behar du, gutxienez.<\/p>\n<p>Koldo: bi saltxitxoi.<\/p>\n<p>Windows: Barka, baina pasahitzak zifra bat behar du, gutxienez.<\/p>\n<p>Koldo: 2 saltxitxoi.<\/p>\n<p>Windows: Barka, baina pasahitzak ez du tarte hutsik onartzen.<\/p>\n<p>Koldo: 2saltxitxoizakil.<\/p>\n<p>Windows: Barka, baina pasahitzak maiuskula bat behar du, gutxienez.<\/p>\n<p>Koldo: 2salTXITXOIzakil.<\/p>\n<p>Windows: Barka, baina pasahitzak ez ditu maiuskulak segidan onartzen.<\/p>\n<p>Koldo: 2SalTxiTxoiZakilKakazu!<\/p>\n<p>Windows: Barka, baina pasahitzak ezin du harridura markarik eraman.<\/p>\n<p>Koldo: 2SalTxiTxoiZakilKakazuIpurtZulotikSarItzazu.<\/p>\n<p>Windows: Barka, baina pasahitz hori lehendik ere bada: hartua daukazu!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hirurogeitaka urte ondo beteta gaur bizi den jendeari (agure zein atso) gertatzen zaio halako katramilaren bat egunero ez bada ere, bai astero; edo hilero, behinik behin. Nahi eta ezin, inolako moduz! Ai, jubilatu xaharren ordenagailuek eta inpresorek eta telebistek eta bestelako atxamarta modernoek hizketan balekite\u2026! Ai ene, zenbat eta zenbat borroka eta ernegazio du(te)(gu)n agure\/atso xaharrek traste berriokin\u2026! Denboran azkarregi jaioak hori zor dio aurrerapenari: nahi eta ezin. Eta ez dago besterik, etsi onean hartu baino, ezina.<\/p>\n<p>Koldok dioen bezala: \u00abPasahitza ataria bada, atera kontuak zer ez den barruan izango\u2026!\u00bb. \u00abBihar ba al hoa?\u00bb, nik. Eta: \u00abEzta deskuidatuta ere!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-10-24<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jendeak gure artean uste du, behin jubilatuz gero, dena izango duela loa eta taloa; jan-da-lo-ta potolo!, alegia. Ezta hurrik eman ere! Azkenaldiotan, jubilaturik (zorionean, noski) bizi denak ondotxo daki, ondotxo dakienez, udako egunaren argialdiak ere ez duela sarri askotan astirik ematen egiteko guztiekin burutzeko: erosketak egin, bilobak eskolaratu, bazkaria(k) prestatu, suhi-errainek internetez erositako paketeen zain [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/590"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=590"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/590\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":591,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/590\/revisions\/591"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=590"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=590"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=590"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}