{"id":598,"date":"2018-11-07T08:32:47","date_gmt":"2018-11-07T07:32:47","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=598"},"modified":"2018-11-07T08:38:16","modified_gmt":"2018-11-07T07:38:16","slug":"gauza-guzien-eboluzioaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/11\/07\/gauza-guzien-eboluzioaz\/","title":{"rendered":"GAUZA GUZIEN EBOLUZIOAZ"},"content":{"rendered":"<p>Denboraren joanak berarekin dakar eboluzioa, berez. Beraz, eboluziorik gabe ez dago etorkizunik. Hori hala da eta kito; ahuntza larrean ito edo ez ito. Joxe Artetxek aspaldi esan zuen bezala: \u00abGarai guztiak ez dira berdinak, eta munduan beti izaten dira aldaketak\u00bb. Aldaketak izan ziren, badira eta izango dira; baiki. Inoiz edo behin, gerta liteke aldaketa bat edo beste ez tokatzea norberaren gustuko; baina, nolanahi ere, denboraren joanak, aldian aldiko garaiak agintzen du gehiago norberaren gogoak baino. Eboluzioa saihestezina da, usteak uste, nahiak nahi, esanak esan.<\/p>\n<p>Aldatu da frontoia eta pilota eta esku-pilota jokoa bera. Nola, horratik, aldatu ere! Batzuen batzuek nahiago dute oraindik lehengo jokamoldea, ederrestenago dutelarik, egungo edozein baino, Gallastegi edo Retegi; baina esku-pilotak, segi eta segi, ilun koloreko frontoiak, bote biziko pilotak eta lauterdiko partida zoragarriak ekarri dizkigu\u2026 Aldatu da euskara ere, noski. \u00abEuskara ere etengabe aldatuz joan da eta doa, aldaketa berezkoa baitute giza hizkuntza guztiek. Zeren aldatzen ez diren hizkuntza bakarrak hildakoak baitira\u00bb. Blanca Urgellek esana\u2026 Aldatu dira jatenak, janzkerak, langintzak, garraioak, musikak, elizkizunak, festak, bizimoduak\u2026 Zer ez? Den-dena aldatzen baitu, nahi eta ez, eboluzio petral, bizi, etengabeak\u2026<\/p>\n<p>Eta aldatu dute Realeko ereserkia ere. Zeinek esan behar zigun guri, iaz bertan\u2026!? Iaz bertan, kuanto, zeinek esan behar zigun guri aldaketa halako hau tokatuko zitzaigunik! Ez da, nonbait, Real-zale askoren oso gustukoa izan; baina, di-da, esan dute, egin dute, ezarri digute. Eboluzioak eman du bere pausutxoa, ustekabean; eta titili-tatala jendeak onartu du; bibaka edo errezeloz edo marmarka, baina onartu.<\/p>\n<p>Duela 60 bat urte bezala. Ba omen zen orduan ereserki zahar bat ia inork gogoratzen (gogoratu nahi) ez zuena. Joko-zelaiko bozgorailuetan, berriz, \u201cIsabelita\u201d kanta jartzen omen zuten; baita Beatlesen \u201cYellov submarine\u201d ere, halakoxeak izaki orduan zaleen gogokoak. J. L. Orbegozo klubeko presidente zela, Ricardo Sabadi gaskoi donostiarrak pianoan asmatu omen zuen \u201cTxuri Urdin\u201d kanta berria. Jendeari atsegin gertatu eta beraxe zaigu geroztik Realaren ereserki suertatu. Aldaketak, berrikuntzak, eboluzioa\u2026 \u00abTxuri urdin, txuri urdin maitea (bis); beti-beti maite, maite-maitea, Donostia, donostiarra\u2026 Aurrera mutilak (barka), aurrera Reala, aurrera Gipuzkoa, aurrera txuri urdinak\u2026!\u00bb. Ondo da. Ohitu arte\u2026<\/p>\n<p>Anekdota bat. Joan den urriaren 27an Real Madrilen kontra izan zuen partida Realak, han, eta 0-2 galdu zuen. Biharamunean, BERRIAk notizia hau zekarren letra handitan: \u00abRealak 2-0 irabazi dio Madrili\u00bb. Nire artean: \u00abHau dek hau hanka-sartzea, ene bada\u2026!\u00bb. Baina, baina\u2026, gero, oso gero, enteratu nintzen Realeko neskek irabazi ziotela Donostian Madrili:\u00a0 bi eta huts\u2026! Nire motza eta lotsa\u2026!<\/p>\n<p>(Eta zorioneko eboluzioaz ari garelarik, noiz arraiotarako \u201cReal Sociedad\u201d izen arkaiko lotsagarri horren aldaketa!? Guk, Gipuzkoako jendeok, txuri-urdin zaleok, zer ikusteko dugu, bada, errege etxe harekin?? Apenas ezer; deus ere ez. Beraz, bada garaia eboluzionatzeko, eguneratzeko, berritzeko. Aldaketa lehenbailehen, mesedez!!! Nik, nik neuk, ez dut berriz eskatuko).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-11-07<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Denboraren joanak berarekin dakar eboluzioa, berez. Beraz, eboluziorik gabe ez dago etorkizunik. Hori hala da eta kito; ahuntza larrean ito edo ez ito. Joxe Artetxek aspaldi esan zuen bezala: \u00abGarai guztiak ez dira berdinak, eta munduan beti izaten dira aldaketak\u00bb. Aldaketak izan ziren, badira eta izango dira; baiki. Inoiz edo behin, gerta liteke aldaketa bat [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/598"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=598"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/598\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":600,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/598\/revisions\/600"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=598"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=598"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=598"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}