{"id":60,"date":"2013-07-24T17:39:51","date_gmt":"2013-07-24T16:39:51","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=60"},"modified":"2013-07-24T17:39:51","modified_gmt":"2013-07-24T16:39:51","slug":"arraun-kronika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/07\/24\/arraun-kronika\/","title":{"rendered":"ARRAUN KRONIKA"},"content":{"rendered":"<p>Irteera. Surf eta arraun festa elemeniaka izan da aurreko astean hemen. Donostiako badian, belaz edo arraunez edo motorrez, pinpirin asko ibili zitzaizkigun urez txalupak eta batelak eta traineruak, antzina zaharreko izan, moda modu berriko izan. Telebistetan eta irratietan, bi estropada zoragarri. Australian, berriz, Euskadiko Selekzioak munduko txapelketa irabazi zuen (hirugarren aldiz) kayak surfen\u2026<\/p>\n<p>Lehen \u00a0ziaboga. Guztiak ez gara, ordea, ore beretik eginak. Hala frantses nola espainiar telebistentzat, arestiko horiek denak alferrik egon dira, debaldetan. Eta, jakina denez, telebistan agertzen ez dena ez da existitzen. Eta, jakinago denez, ezagutzen ez dena ez da maitatzen ahal. Gure arraunarenganako (besteak beste) auzo handiki horien utzikeria handia da zinez: egiari zor diogu hala aitortzea.<\/p>\n<p>Bigarren ziaboga. Joan den larunbatean Pasai Donibanen hartu zituzten oriotarrek atsegin-kontentuak, branka denen aurretik helmugan sartuta erlojuaren kontrako estropada saioan. Orion bada mutil iaiorik\u2026 Baita Hondarribian ere oriyotarrak hausteko jaiorik! Hi bahaiz, ni banauk; eta igande eguerdian, Oriaren glorian, zer?, eta \u00abbat-bi-hiru-lau, Hondarribiak Oriori irabazi bandera!\u00bb.<\/p>\n<p>Azken ziaboga. Surfean egiteko era bat da <em>Stand Up Paddle<\/em> deitua, oso modako jarri zaiguna. Zutik Goian Pala esan nahi omen du. Baldin eskatu izan balitzaie aditu handituei euskaratu zezaten, \u201cohol gainean zutik arraun\u201d edo \u201coholgainpala\u201d edo \u201czutikohola\u201d edo auskalo zer atera izango ziguten. Herri jende xeheak aurrea hartu die, ordea, eta \u201carraun surfa\u201d asmatu dute. Bejondeiela. Itzulpen ona sormena ere badelako\u2026 Bandera!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-07-24<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irteera. Surf eta arraun festa elemeniaka izan da aurreko astean hemen. Donostiako badian, belaz edo arraunez edo motorrez, pinpirin asko ibili zitzaizkigun urez txalupak eta batelak eta traineruak, antzina zaharreko izan, moda modu berriko izan. Telebistetan eta irratietan, bi estropada zoragarri. Australian, berriz, Euskadiko Selekzioak munduko txapelketa irabazi zuen (hirugarren aldiz) kayak surfen\u2026 Lehen \u00a0ziaboga. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}