{"id":61,"date":"2013-07-30T15:58:26","date_gmt":"2013-07-30T14:58:26","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=61"},"modified":"2013-07-30T15:58:26","modified_gmt":"2013-07-30T14:58:26","slug":"xereno","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/07\/30\/xereno\/","title":{"rendered":"XERENO"},"content":{"rendered":"<p>Jendeak txistea dela uste du (eta halakoxetzat dabil ahoz aho, emailez email), baina zin-zinetan gertatu omen zen Nafarroako hego puntako herri ez hain txiki batean. Bertako bodegarik handienean hiru anaia ziren sozio nagusi; eta anaietan zaharrena, Kamilo, bodega-buru eguneroko jardunean. Harekin batera lanean hiruzpalau langile, arruntean; baita Maria idazkari ilehoria ere, hutsik egin gabe. Behin, ustekabean, etxeko dastatzaile konfiantzazko zeukatena, bodegako pieza printzipala, \u00a0hil zelako berri iritsi zitzaien. Maria, berriz, azken boladan ez bide zebilen lasai, osasunagatik edo, eta analisiak egiteko txanda hartua zen ondoko egunerako.<\/p>\n<p>Dastatzailea derrigorrezkoa izaki bodegan, Kamilok hotsa zabalarazi zuen ingurumarietan berri baten bila zebiltzala, premiatsu. Eta horra non agertzen zaien arratsalde beranduan Xereno, herriko gizaseme mozkor alproja, lanpostu eske. Kamilok eta Mariak ezin ba ostikoz jota aurrean bidali gizajoa, eta, lehen proba gisa, baso bat etxeko ardoz betea eman zioten dasta zezan. Hurrup eta klik!<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Hiru urteko moskatela \u2012epaitu zuen Xerenok\u2012, Tanbarriako goi aldeko mahatsez egina, altzairuzko upelean ondua. Erdipurdikoa, baina balekoa halere.<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Halaxe da \u2012Kamilok, harritu samartuta\u2012. Ea proba ezak beste hau, ea\u2026<\/p>\n<p>Hurrup eta klik! Eta:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Sei urtekoa, Cabernet-Sauvignon, Onbatilloko lurretako uzta, haritz frantsesezko upelean hiru urtez zortzi gradutan gordea. Beste hiru urte barru egongo da hau bere onenean.<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Alde guztiz egia, alajainkoa! \u2012aitortu behar izan zion bodega-buruak gixon xelebre hari, harri eta zur eginda zeharo\u2012. Otok hirugarrena\u2026<\/p>\n<p>Hurrup eta klik berriz ere, eta:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Bost urteko xanpaina da hau, oso kalitate onekoa, soil-soilean Pinot Blanc deitu mahatsez egina. Gure herrian, berria oraindainokoan, nik dakidala.<\/p>\n<p>Alajainkoa eta bi! Goiak behea jota gelditu zen Kamilo aho bete galderekin, begi zabalak jartzen zizkiola mirarizko dastatzaile halakoxeari. Egundo halakorik\u2026! Hala, behintzat, \u00abEz zidak ba niri honek adarrik gehiago joko\u00bb bere kolkorako eginda, Xerenoren isilik, hitz batzuk esan zizkion belarri izkinara Mariari. (Alegia, analisirako gordeta zeukan pixatik ateratzeko xorta bat kopa dotore batera, eta ekartzeko). Baita Mariak denbora asko baino lehen ekarri ere.<\/p>\n<p>Eskaini zioten zera hura herriko mozkor xelebreari (ezen ez noski ergelari), eta hark hurrup eta klik eginik, honela eman zuen epaia:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Hau mama! Hogeita sei urteko dama. Ilehoria. Hiru hilabeteko haurdunaldian dago\u2026 Eta baldin lanpostua niri ematen ez badidazue, Nafarroa guztiak jakingo du, jakingo duenez alakristo!, nor duen ume horrek aita!<\/p>\n<p>Hori hala bazan edo ez bazan, galde Corellako plazan.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-07-31<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jendeak txistea dela uste du (eta halakoxetzat dabil ahoz aho, emailez email), baina zin-zinetan gertatu omen zen Nafarroako hego puntako herri ez hain txiki batean. Bertako bodegarik handienean hiru anaia ziren sozio nagusi; eta anaietan zaharrena, Kamilo, bodega-buru eguneroko jardunean. Harekin batera lanean hiruzpalau langile, arruntean; baita Maria idazkari ilehoria ere, hutsik egin gabe. Behin, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=61"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=61"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=61"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=61"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}