{"id":613,"date":"2018-12-12T08:52:29","date_gmt":"2018-12-12T07:52:29","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=613"},"modified":"2018-12-12T08:52:29","modified_gmt":"2018-12-12T07:52:29","slug":"txaloak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/12\/12\/txaloak\/","title":{"rendered":"TXALOAK"},"content":{"rendered":"<p>Etxean xaharrik itxita gaudenok ez gara munduko feriaz eta komeriaz askorik enteratzen. Idazleok, ordea (hitza dugunok), itzala ere badugu antza (oharkabean maiz). Eta, esaerek diotenez: \u00abZure hitzek itzala botako dute\u00bb, eta: \u00abAmuarrainak begi bi; sei eskailuk hamabi\u00bb. Hala, egundoko jendarteetan eta gaitzeko biltzarretan batere ibili beharrik gabe, gure irakurle gazteagoek ematen digute kanpoko berri. Hala, behintzat, aurreko astean bertan niri ezagun lagunxar ustekabeko batek. Azken hamaika egunotan gripeak jota, garunak urtuta, adimena lotuta nagoela, mesede ederra egin dit, mesede ederra egin didanez. Harenak dituzu pasarte ondorengook. Txaloak mereziak ditu\u2026 Ohi ez bezala, nonbait, aste musikala eduki du lehengo astean X. Ot-k. Lau kontzertutan egona da eta hona hemen haren kontakizuna, \u201cerabat egiazkoa\u201d:<\/p>\n<p>\u00abEzagutu nuen pailazo batek, haren ustetan ekintza miresgarri bat burutzen zuen bakoitzean, txaloak eskatzen zituen nabarmen: esker onez gerria makurtuz, agurra eskaintzen zien ikusleei, eszena munduko jendeek ohi duten moduan\u2026 Baina, publikoaren erantzuna eskasa iruditzen bazitzaion, makurtuta segituko zuen berak, eskuak aurreraka luzatuta; eta txalo egiten hasiko zen, publikoaren txalo zaparradak beroago eta luzeago jarrai zezan. Eta hala behin eta berriz, jasotako esku-zartari aski esker-oneko iritziko zion arte. Pailazoa izaki, ikusle jendeak pozarren hartzen zuen jarrera halakoa; eta txaloak eta barreak geroago eta suharragoak izan ohi ziren.<\/p>\n<p>\u00abJoan den astean Antonin Dvorak konposatzailearen piano eta orkestrako kontzertu batean, amaierako txaloak merezi baino xumeagoak zirelakoan edo, piano joleak berak, publikoari begira, besoak nabarmen astinduz, txalo gehiago eskatu zituen. Arestiko pailazoaren jokabideaz oroitu nintzen. Txalo gehiago jotzera ez baina, irri hits mehe gozoa egitera gonbidatu ninduen.<\/p>\n<p>\u00abJohan Sebastian Bachen bi flauta eta klabezinerako kontzertu batean ondo gozatu ondoren, behar adina txalo jo eta aretotik kanporako bidean, hala entzun nien ondotik pasatu zitzaizkidan bi pertsonari: \u00abSuitzatik horrelako piano jole kategorikoa honaino ekartzea lortu eta\u2026, lastima! Pianoa desafinatua ez diote, ba, jarri\u2026!\u00bb. Klabezina piano desafinatutzat hartu zuten, agidanez; eta, ondo jakina denez, hitzontzi ausarta da ezjakina, beti eta nonahi.<\/p>\n<p>\u00abKoru bi, soprano bakarlaria, organoa, pianoa, bibolina tronpa, flauta eta gehiago ere baziren han. Zine munduan sortutako hainbat doinu eta kantu famatu eskaini zizkiguten kontzertu atseginean. Zinez eta zinez. Eliza batean geunden. Aldarera begira publiko entzulea behean, koruan kokatuak aipatu ditudan guztiak goian; eta aldare ondoko pantailan, berriz, filma bakoitzaren aldian aldiko titulua hasieran, eta irudi biziak ondoren, ikusten ahal genituen. Musika eta zinema arraiak ura bezala maite duenarentzat, hura atsegina\u2026! Hasiak akabua zor, eta halako batean, halabeharrik, akabatu zen emanaldi hura ere. Nire atzean, aulki luzetan eseriak, hiru atso zeuden isil-isilik. Amaitu zenean, ordea, garbi entzun nien biri komentarioa:<\/p>\n<p>\u2014Baietz, ba, neska! Musika handik zetorren (korua seinalatuz atzeraka). Zuzenean ari zirela jotzen\u2026; kasu egidazu\u2026!<\/p>\n<p>\u2014Banengoen, ba, ni! Pelikulak horren motzak eta derrepente bukatzen!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>(2018-12-12)<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Etxean xaharrik itxita gaudenok ez gara munduko feriaz eta komeriaz askorik enteratzen. Idazleok, ordea (hitza dugunok), itzala ere badugu antza (oharkabean maiz). Eta, esaerek diotenez: \u00abZure hitzek itzala botako dute\u00bb, eta: \u00abAmuarrainak begi bi; sei eskailuk hamabi\u00bb. Hala, egundoko jendarteetan eta gaitzeko biltzarretan batere ibili beharrik gabe, gure irakurle gazteagoek ematen digute kanpoko berri. Hala, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/613"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=613"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/613\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":614,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/613\/revisions\/614"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=613"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=613"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=613"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}