{"id":616,"date":"2018-12-19T09:07:36","date_gmt":"2018-12-19T08:07:36","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=616"},"modified":"2018-12-19T10:55:19","modified_gmt":"2018-12-19T09:55:19","slug":"gabon-eskean-aspaldi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2018\/12\/19\/gabon-eskean-aspaldi\/","title":{"rendered":"GABON ESKEAN ASPALDI"},"content":{"rendered":"<p>Duela hirurogei urte, hortxe-hortxe, artean Olentzerok andregairik ere ez zuenean, Gabon eskean ateratzeko entsaioetan ibiltzen ginen lau lagun. Zazpi-zortzi urteko mutil koxkor, geure etxeko mandioan biltzen ginen: Telleriko bi, Antton eta Jexux, Etxeberriazpiko Joxantonio eta Anguntxikiko Joxemari. Batek panderoa astinduko zuen nola-hala, besteak \u201ctrianguloa\u201d edo txin-txina joko konpasean, hirugarrenak kriskitinak dantzatuko tarteka, laugarrenak poltsero lana egingo ahaleginka\u2026 Ez irakaslerik geneukan tresnetan, ez aholku emailerik kantaeran: geu ginen maisu-buru korotan, geu buru-jabe orotan.<\/p>\n<p>Kanten hitzak, berriz, ez pentsa, gero, inork inongo paperetan edo faxetan edota, are gutxiago, waxapetan emango zizkigunik. Baita zera ere. Geuk, aitona-amonari edo ama-aitari, bakoitzak bere etxean ikasiak izan ohi ziren. Denetan \u201cmodernoena\u201d gogoan samar dugu oraindik; hatxerik artean gurean existitzen ere ez zenekoa:<\/p>\n<p>\u00abAbenduko illaaaren ogeita laueaaan, Jesus Salbadoreeea jaio da gauean,<\/p>\n<p>gu ipintzeaagatik estadu obeaaan, biotzak zuzenduuta, zerura bidean\u00bb.<\/p>\n<p>Edo horrelatsu, behintzat\u2026 Hilaren hogeita lau goizean dotore asko prantatuko ginen laurok goitik behera. Soinean: txapela beltza, lepa-zapi zuri-urdina, alkandora txuri eta bluxa beltxa (edo kaikua), gerriko lokarria, \u201cmil rayas\u201d izeneko galtzak, galtzerdi artilezkoak, eta abarkak, bere soka behetik gora, txorkatilatik belauneraino, lege-legera lotuak\u2026 Eta Ormaiztegiko kanta klasikoa kantatuko genuen etxero etxero, geroztik inoiz inon entzungabea:<\/p>\n<p>\u00abGoaazen, goaazen guuztiok beeertaatik Beelenera,<\/p>\n<p>aadoraatu deezagun Jeesus Aaurtxo jaio dana.<\/p>\n<p>Batzuek uuuiu, uuuiu! Besteak faaarrez, faaarrez!<\/p>\n<p>Salto-ta-brinko, salto-ta-brinko, aarin-aarin eegi\u00f1ez (bis)\u00bb.<\/p>\n<p>Auzo etxe eta baserri batzuk kanta-kantari bisitatu aurrena eta, eguerdi aurrerako, kalera jaitsiko ginen. Atariz atari, aterik ate lotsati kantatuko genuen. Ostatu, denda eta abarra: non jendea patrika bizi, hantxe gu poltsa prest:<\/p>\n<p>\u00abGagon gabonxeta, errosagaxeta (!?), Jesus jaio da-ta, jozagun krisketa.<\/p>\n<p>Or goien bada etxe bat, jozagun atea, iriki al badegu, Joxe ta Maria.<\/p>\n<p>\u2026, \u2026, \u2026, ???, \u2026, \u2026, ???, \u2026., poltsea badegu-ta, diru bila gatoz!\u00bb.<\/p>\n<p>Azken Gabon kanta hau historiaurrekoa da gutxienez, nik uste. Oker ez bagaude, ama zaldibiarrak kantatzen zigun Ormaiztegiko Tellerin. Auskalo. Hainbeste denbora joanean, harritzekoa ere ez da-eta, ahaztu zaizkigu tarte batzuk. Inork, handik edo hemendik, belakitza, eskertzekoa litzateke agerian jarriko balizkigu kanta honen hitzak\u2026 Interneten ez baitago dena, esanak esan.<\/p>\n<p>Arratsalde partea Olentzerorena eta Jaiotzarena baitzen, guk bazkalordurako utzi egingo genion Gabon eskeari. Aurretik, jakina, lau lagunok isil-misilka bazterren batean bilduta, sosak kontatuko genituen, partiketak zuzen eta doi-doi egiteko. Duroak (ogerlekoak) ziren zailenak partitzen, bat edo beste besterik ez baitzen izaten; gainerakoak, aise: pezetak, errealbikoak, txakur haundiak eta txakur txikiak. Bakoitzak bere partea txapelean ondo-ondo bildu eta etxera itzuliko ginen, pozak txoratzen!, itsulapiko kasik hutsa beteagotzera, \u00abTrakatan-trakatan iru errege, trakatan-trakatan Belenera\u2026\u00bb kantari. Baina hori beste egun bateko kontua eta kantua da\u2026<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2018-12-19<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela hirurogei urte, hortxe-hortxe, artean Olentzerok andregairik ere ez zuenean, Gabon eskean ateratzeko entsaioetan ibiltzen ginen lau lagun. Zazpi-zortzi urteko mutil koxkor, geure etxeko mandioan biltzen ginen: Telleriko bi, Antton eta Jexux, Etxeberriazpiko Joxantonio eta Anguntxikiko Joxemari. Batek panderoa astinduko zuen nola-hala, besteak \u201ctrianguloa\u201d edo txin-txina joko konpasean, hirugarrenak kriskitinak dantzatuko tarteka, laugarrenak poltsero lana [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/616"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=616"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/616\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":618,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/616\/revisions\/618"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=616"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=616"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=616"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}