{"id":630,"date":"2019-01-23T09:06:02","date_gmt":"2019-01-23T08:06:02","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=630"},"modified":"2019-01-23T09:06:02","modified_gmt":"2019-01-23T08:06:02","slug":"hiru-galbaheena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/01\/23\/hiru-galbaheena\/","title":{"rendered":"HIRU GALBAHEENA"},"content":{"rendered":"<p>Gaur egun, eskuarteko modernoak medio, modako dagoen arren hurbil-hurbileko jendeagandik ihesi joan eta urruti-apartekoekin harremanetan jartzearena, oraindik ere bada, zorionez, gurean behintzat, eguneroko lagunarte gozo atseginik. Badenez! Lege zaharrera: elkar bilatu, bostekoa estutu, elkarri lepokada batzuk eman eta denbora pasa, zurrut eta ziri. Euskaldunon esaera zaharra da: \u00abArdi zaharrak laguna nahi\u00bb. Laguna, adiskidea, gogaidea\u2026 Txoriak bere habia du, armiarmak bere sarea; eta nor denak, adiskidetasuna.<\/p>\n<p>Baina (beti baitago \u201cbaina\u201d bat denetan, alajainetan), baina, beste euskal atsotitz batek dio: \u00abHamar adiskide, bederatzi adar ustel\u00bb. Esajeratu samarra dirudi. Baina (berriz ere), txera on askoren azpi-azpian, azal-huskeria eta itxurakeria da nagusi batzuetan. Batzuetan, odolkiak ordainetan gabe, trikinosia zainetan. Lagun usteko batzuek sarrixko darabiltzatelako gezur mozorrotu eta egia puztuak. Halakoak lainoen antzekoak dira: joaten direnean, eguna argiago ageri da.<\/p>\n<p>Inauteriak han-hemen euskal herrietan laster hasiko diren honetan, bada pertsonaia bat oso ezaguna, txit estimatua, askoren ustezko laguna: \u201cZiripot\u201d, Lantzeko inauterietakoa, jakina. Inork ez dio, ordea, erreparatu bere izenari: ziri eta pot. Pot horrek \u201cmuxu\u201d esan nahi du, laztan, pa; eta \u201cziri\u201d delakoak, aldiz, eztenkada, ziztada, putada\u2026 Horretaraxe netorren, hain xuxen: zenbaitetan, ustezko adiskideek zeremoniazko emetasunak egin arren maiz, alu gaizto galantak fortunatzen direla txitean-pitean; ziri potolo, alegia.<\/p>\n<p>Eta ez dira, ez, gaur goizeko kontuak, agidanez. Sokratesen garaian ere baziren, nonbait, hala-moduzko lagunak\u2026 Behin, bisitan etorri omen zitzaion hiritar ezagun bat, esanez: \u00abBa al dakizu zer jakin berri dudan gure adiskide halakoaz? Badakizu zer\u2026? Sinesteak ere lanak ditu\u2026!\u00bb.<\/p>\n<p>\u2014Zaude pixka bat \u2013erantzunik izango zion Sokratesek\u2013. Zaude. Ezer niri kontatu aurretik, inporta ez badizu, utzidazu hiru galbaheren proba egiten.<\/p>\n<p>\u2014Hiru galbaheren proba\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Hori da; bai. Inorenik ezer konatu baino lehen, ondo dator astia hartu eta zer dakarren berri bahetzea. Hiru galbaheen testa deitzen diot nik. Lehena, egiaren galbahea duzu. Egiaztatu duzu esan behar didazuna zinez hala denik?<\/p>\n<p>\u2014Ez; entzun egin dut nik.<\/p>\n<p>\u2014Ondo da. Ez dakizu, beraz, egia ote den\u2026 Goazen bigarren galbahera, ontasunarenera. Gure lagunari buruz kontatu nahi didazuna, ona da?<\/p>\n<p>\u2014Ez, ez. Alderantziz erabat!<\/p>\n<p>\u2014Beraz \u2013zalantza balantzan jarriz, Sokratesek\u2013, kontu itsusiak kontatu nahi dizkidazu gure lagunari buruz eta egiazkoak ote diren ere ez dakizu. Bejondeizula. Agian eta akaso, ordea, hirugarren galbahearen proba gaindi dezakezu, hala eta ere; beharbada. Onura, probetxua, etekina. Gure lagun horri buruz esan nahi didazuna onuragarri eta probetxuzkoa izango da guretzat?<\/p>\n<p>\u2014Ez; seguru ezetz.<\/p>\n<p>\u2014Beraz \u2013bukatu zuen Sokratesek\u2013, kontatu behar zenidana ez egia, ez ona, ezta probetxuzkoa ere da. Zer dela-eta, hortaz, kontatu nahi zenidan\u2026!?<\/p>\n<p>Eta esaera zahar eta kontu zuhur eta atsotitz gabiltzanez gero, horra azken beste bat: ez ezazu ahorik ireki, egundo!, ez bazaude ziur esatera zoazena isiltasuna bera baino ederragoa dela. Isildu egingo naiz neu ere, badaezpada\u2026<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-01-23<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur egun, eskuarteko modernoak medio, modako dagoen arren hurbil-hurbileko jendeagandik ihesi joan eta urruti-apartekoekin harremanetan jartzearena, oraindik ere bada, zorionez, gurean behintzat, eguneroko lagunarte gozo atseginik. Badenez! Lege zaharrera: elkar bilatu, bostekoa estutu, elkarri lepokada batzuk eman eta denbora pasa, zurrut eta ziri. Euskaldunon esaera zaharra da: \u00abArdi zaharrak laguna nahi\u00bb. Laguna, adiskidea, gogaidea\u2026 Txoriak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/630"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=630"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/630\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":631,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/630\/revisions\/631"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=630"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=630"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=630"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}