{"id":638,"date":"2019-02-13T08:37:17","date_gmt":"2019-02-13T07:37:17","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=638"},"modified":"2019-02-13T08:37:17","modified_gmt":"2019-02-13T07:37:17","slug":"zahartzaroaren-zantzuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/02\/13\/zahartzaroaren-zantzuak\/","title":{"rendered":"ZAHARTZAROAREN ZANTZUAK"},"content":{"rendered":"<p>Zahartzaroaren zantzuak entzun\u2026 Bi agure ari ziren behin berriketan, beste askotan bezala, plazako arboladiko aulki zabalean eseririk, afal ordua noiz iritsiko zain. Blagan lasai ederrean, kontu kontari gozaro, auzoa konpontzen ziharduten, batik bat; etxeko onak ahaztu eta etxekona zapuzten\u2026 Esan eta esan, ari eta ari, denbora asko baino lehen, esanaren hariak zahartzaroaz mintzatzera eraman zituen biak, zaharpenez hitz egitera, zahartzearen penez solastera, egunero bezala. Eta, arian-arian, bi agurek beren atsoa ez badute aipagai, akabo kontu guztiak.<\/p>\n<p>\u2014Esaten diat ba nik hiri \u2013zioen Potxolok\u2013; zaharrean, txarrena gure atso masusta apainek daramatela jeneralean. Hori bai: berak ez dituk sekula santan xahartzen; egundo ez ditek beren zahar-minik adieraziko; aldiro mozorrotuko zaizkik betiko inauterian baleude bezala\u2026 Ajeak gordetzen abilak dituk.<\/p>\n<p>\u2014Ez duk arrazoi faltarik, motel! \u2013Patxikuk ere bero-bero.<\/p>\n<p>\u2014Jakin nahi baduk \u2013Potxolok\u2013, edozein moduz ere, trikimailu polit askoa badiat nik, gure etxeko atsoen ajeari eta ezinari antz emateko. Gauza batean, behintzat.<\/p>\n<p>\u2014Hori esan behar didak, arraioak ez badituk\u2026! \u2013Patxiku.<\/p>\n<p>\u2014Gauza erraza duk, ba, motel, guretzat gauza errazik ezer baldin bada. Begira, aditu ondo. Esate baterako, eman dezagun andreari gorraizea sortzen ari ote zaion sospetxatan habilela\u2026 Ez haiz, badaezpada ere, aurrez aurre ezer adieraztera atrebitzen\u2026<\/p>\n<p>\u2014Motel, motel! Horixe gertatzen ari zaidak niri, azken bolada luzean.<\/p>\n<p>\u2014Primeran. Neuk ez diat probarik egin, baina derrigor funtzionatu behar dik honek. Kasu egidak. Hi jar hadi andreagandik hamar metrora eta egin iezaiok galdera bat, edozein, normal\u2026 Ez duela deus ere erantzuten? Ba, ingura hadi bost metrora. Egin iezaiok handik galdera berbera\u2026 Kasurik ez diaala egiten? Jar hadi metro pare batera\u2026; galdera egiok metro batetik\u2026 Hala eta ere, erantzunik ezean, onartu beharko likek gorraizea duela. Derrigor.<\/p>\n<p>Sekula saiatu ez denak egundo okerrik egin ez du\u2026 Haizea harturik, sineste-betean setoso, joan da gure Patxiku beren etxera ttipili-ttapala eta, atariko atetik, andrea salan hamar metrora zela, galdera egin du goratik samar:<\/p>\n<p>\u2014Polit hori, zer dugu gaur afaltzeko?<\/p>\n<p>Inoren erantzunik ez inondik. Pasilloan, salatik bost bat metrora, berriz:<\/p>\n<p>\u2014Polit hori, zer dugu gaur afaltzeko?<\/p>\n<p>Inondik erantzunik ez inorenik. Salako ate atzetik, andrea bi metrora:<\/p>\n<p>\u2014Polit hori, zer dugu gaur afaltzeko?<\/p>\n<p>Andrearen txintik ere ez, arraio mila demonio! Belarri ixkinara, azkenik:<\/p>\n<p>\u2014Polit hori, zer dugu gaur afaltzeko?<\/p>\n<p>Jiratu zaio gizonari andre masusta, haserre-eta-maserre gorri-gorri, eta:<\/p>\n<p>\u2014Lau aldiz, gizona! Esan ez dizut, ba, lau aldiz, oilaskoa dugula gaur afaltzeko, patata frijituekin\u2026 Zer? Gorraizea duzu, ala!? Hau lana dudana nik zurekin, ene San Jose Gorraize\u2026<\/p>\n<p>Orduantxe otzandu zitzaizkion haizeak eta lainezak. Izan ere, arrazoi guziz bidali baitzuen andreak ttottoaren salara beste behin berriro\u2026 Eta hemen du akabera Potxolo eta Patxikuren ipuinak. Zenbat halakoxe txotxolo-praixku!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-02-13<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zahartzaroaren zantzuak entzun\u2026 Bi agure ari ziren behin berriketan, beste askotan bezala, plazako arboladiko aulki zabalean eseririk, afal ordua noiz iritsiko zain. Blagan lasai ederrean, kontu kontari gozaro, auzoa konpontzen ziharduten, batik bat; etxeko onak ahaztu eta etxekona zapuzten\u2026 Esan eta esan, ari eta ari, denbora asko baino lehen, esanaren hariak zahartzaroaz mintzatzera eraman zituen [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/638"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=638"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/638\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":639,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/638\/revisions\/639"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=638"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=638"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=638"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}