{"id":64,"date":"2013-08-14T10:50:36","date_gmt":"2013-08-14T09:50:36","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=64"},"modified":"2013-08-14T10:50:36","modified_gmt":"2013-08-14T09:50:36","slug":"bibo-usteko-baboa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/08\/14\/bibo-usteko-baboa\/","title":{"rendered":"BIBO USTEKO BABOA"},"content":{"rendered":"<p>Hondarribiko aireportuan, esanak esan, egunero dabil jende andana, bateko eta besteko, batetik eta bestera. Aurreagoko batean, jaun exekutibo bilbotar bat eta baserriko gizon lezoar bat tokatu ziren egontokiko aulki zabal berean, hegaldi berberaren zain. Baserritarra, txapel eta guzti, erbi loan; bilbotarra, lepoa tente, bere jantzirik ederrenean\u2026 Orduan ere, astia nahi baino gehiago biek egonean egoteko. <em>Delayed<\/em> orduan ere, baldinbetan\u2026 Esnak loari tamaina hartu nahi, nonbait, eta, lotsa ipintzeko edo, joko bat proposatu zion, ziri eta koipe, bizkor ustean:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Ezagun da ez zarela zu edozein; ikusten da argia zarela. Denbora pasa polita badakit, nahi bazenu. Nik galdera bat egingo dizut, eta zuk, erantzun zuzena asmatu ezean, bost euro emango dizkidazu. Gero hurrena zeuk egin galdera niri, eta, ez badakit erantzuten, bostehun euro emango dizkizut; bostehun!, atera kontuak. Elkar neurtuko dugu hala, denbora pasa, astiari eta aisiari jarrita.<\/p>\n<p>Lezoarra lo gose zen. Hala ere, arrotz harekikoak lehenbailehen amaitzearren, prestatu zen, bai, jolas-ziri zirudien hartara. Eta jaun exekutiboak:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Zein da lurraren eta ilargiaren arteko distantzia? \u2012egin zuen galde.<\/p>\n<p>Baserritarrak erantzunaren arrastorik ere ez noski eta, poltsikotik bost euro aterata, jaun dotoreari entregatu zizkion. Bere txanda zen. Eta:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Zein da \u2012galdetu zuen\u2012 mendi bat hiru hankatan igo eta lau hankatan jaisten duena?<\/p>\n<p>Eta lotara jarri zen. Exekutibo bizkaitarrak, berriz, azken modako tableta piztu, sarean sartu, inon direnak eta ez direnak kontsultatu, lagun mordo bati emailak bidali eta goiak eta beheak denak harrotu zituen ahalegin\u2026 Ez alferrik. Ez zuen inondik arrastorik atera. Ez zuela etsia hartuko zirudien, baina, ia ordubeteren buruan, amore eman behar izan zuen horratik eta, lezoarra esnatuta, bostehun euro entregatu zizkion eskura.<\/p>\n<p>Hori-arrosa koloreko hamar billeteak poltsikoan barrena gorde eta, <em>\u00abUso txuria aidean, ederragoa mahaiean<\/em>\u00bb kantu-marmarrean, lo-kuluxkarako erdi etzan zen ostera baserritarra. Jaun Bilbokoa, aldiz, batere konforme ez zegoen, nolatan ba?, berak eragindako txandrio harekin. Eta bekoki ilunpean sudur zimurra jarririk:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Aizu, gizon \u2012esan zion txapeldunari, pazientziatik aterata\u2012; zein da, bada, mendia hiru hankatan igo eta lau hankatan jaisten duen hori!? Ea, esazu zeuk\u2026<\/p>\n<p>Lezoko baserritarrak orduan, poltsikotik bost euro atera, jaun exekutiboari eskura entregatu eta lotan jarraitu zuen lasai ederrean, harik eta bozgorailuetatik beren hegaldia anuntziatu zuten arte. Bien bitartean, bistan da, Bilboko bibo usteko baboak ez zuen atseginik izan, kolerak erauzirik. Haren tripa jateak, auskalo noiz artekoak\u2026!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-08-14<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hondarribiko aireportuan, esanak esan, egunero dabil jende andana, bateko eta besteko, batetik eta bestera. Aurreagoko batean, jaun exekutibo bilbotar bat eta baserriko gizon lezoar bat tokatu ziren egontokiko aulki zabal berean, hegaldi berberaren zain. Baserritarra, txapel eta guzti, erbi loan; bilbotarra, lepoa tente, bere jantzirik ederrenean\u2026 Orduan ere, astia nahi baino gehiago biek egonean egoteko. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=64"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=64"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=64"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=64"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}