{"id":650,"date":"2019-03-13T08:40:51","date_gmt":"2019-03-13T07:40:51","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=650"},"modified":"2019-03-13T08:40:51","modified_gmt":"2019-03-13T07:40:51","slug":"hemen-da-hamalauzanko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/03\/13\/hemen-da-hamalauzanko\/","title":{"rendered":"HEMEN DA HAMALAUZANKO&#8230;!"},"content":{"rendered":"<p>Franco bidegabea izan bazen, gaur ere bada bidegabekeria franko; injustizia franko badenez, espainiar auzitegietatik euskal herri eta abarrekiko; sarri eta mingarri, alazankoa\u2026! Justizia-etxe omen denak, Auzitegi alimaleko horrek, lau zanko zikin lotsagabe erakutsi dizkigu azken boladan (beste askotako besteak beste): Madrilen bertan bat, Altsasun bi, Iru\u00f1an eta Amurrion beste bana. Haserrea, ernegazioa sortzeraino. Justiziarena ezin ulertzeraino\u2026<\/p>\n<p>Hala zioen I\u00f1igo Aranbarrik duela gutxi: \u00abKataluniakoa dela, Altsasukoa dela, ezin aurkiturik nabil hitz egokirik Espainiako Justiziarena definitzeko\u00bb. Gu ia denok bezala. Inoren burutan sartzen ez baita halako \u201cokerra\u201d\u2026 Baina, ulertezinik ulertezinena, batzuetan behintzat, arrazoibiderik sinpleenak argitzen du. \u201cErorien Haranetik\u201d Franco atera-ez-atera egunotan dabilen xextran, Xabier Amurizari Zornotzako atso batek eskaini omen zion argumenturik biribilena: \u00abFrancok ezin du hor egon; ez zelako gerratean \u201cerori\u201d, ohean zaharrik hil zen eta. Ez dagokio toki hori eta kanpora hortik!\u00bb.<\/p>\n<p>Egunotan, bestalde, denon ahotan ibili da Altsasuko zortzi mutil gazte errukarriei ezarri berri dieten sententzia, guardia zibil parearekin eta beren neska-lagun birekin izandako sesioaren ondorioz batek txorkatila bihurritu zuela eta. Zein zentzudunaren burutan sartzen da horregatik hamahiru urte bitarteko kartzela jartzea!? Eta, bitartean, kartzelan daramate\u00a0 bi urte eta erdi. Alegia, batetik, \u201cgehiago izanik, nagusikeria erakutsi omen zuten\u201d; bestetik, diskriminazio ideologikoarena asmatu dute, eta, hortaz, kategoria juridiko desberdina du polizia batekin istiluak izateak Euskal Herrian edo Andaluzian (esate baterako); eta, azak ontzeko zer?, eta kasuan epaile jarri nor?, eta guardia zibil baten emazte dena eta beste bi gizaseme Guardia Civil-ek medalleztatuak ipini dituzte juez: harrapa ezak apoa buztanetik\u2026! (Eta behin Altsasun jarrita, aipatzekoa da Miren Arizaletak idatziz esan diguna, Pablo Casado PPkoak eta Enrique Inda kazetariak \u201cKoxka\u201d tabernara, lotsagabe gaiztoz, egin berri duten bisitaz: \u00abAltsasu ez da, nonbait, hain arriskutsua ere; zeren, eskuin muturreko espa\u00f1olista izan arren, Koxka tabernara elkarrizketa bat grabatzera baimenik\u00a0batere gabe joan zaitezke eta herri minduaren aurrean burla-barrea egin; eta, noski, gorrotoaren politika egin ondoren, zazpi azaleko kopetarekin etxera itzuli, hortzak eta haginak bere lekuan direla\u00bb).<\/p>\n<p>\u201cManada\u201d deituaren kasuan (Iru\u00f1an, Sanferminak, gaueko ordu ilun txikiak\u2026, bost gizon sendok neska hemeretzi urtekoa eskailerape batean inguratu eta bana-banan bortxatu), zer esan? Nola \u201cjan\u201d liteke bostak kalean libre dabiltzana!? Haiek ez al zuten, bada, gehiago izanik nagusikeriarik erakutsi\u2026!? Bada beste kasu bat ere, hedabideek ahaztua: polizia jubilatu batek euskal presoen aldeko pankarta ikusi Amurrioko baserri batean eta pistolaz tiroa bota zuenekoa. Kristal hautsiak, besterik ez, eskerrak\u2026 Jaun jubilatu hori libre dabil, lasai ederrean. Berak ez al zuen diskriminazio ideologikorik\u2026!?<\/p>\n<p>Espainiako Justizia honek ez du, inola ere, justizia logika zuzenetik deus.\u00a0Gorriak ikusten ari dira zenbait euskal etxetan. Halere, nago ni, ez ote gauden istilu gorriagoak ikusteko, alazankoa, datozen hauteskundeetan lau buztaneko (PP-Cs-UPN-VOX) hamalauzankoa gailentzen bada. Hamalauzanko, antzinako deabru gaizkin izugarria, umeok izutzeko gure zaharrek aipatu ohi zigutena.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-03-13<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Franco bidegabea izan bazen, gaur ere bada bidegabekeria franko; injustizia franko badenez, espainiar auzitegietatik euskal herri eta abarrekiko; sarri eta mingarri, alazankoa\u2026! Justizia-etxe omen denak, Auzitegi alimaleko horrek, lau zanko zikin lotsagabe erakutsi dizkigu azken boladan (beste askotako besteak beste): Madrilen bertan bat, Altsasun bi, Iru\u00f1an eta Amurrion beste bana. Haserrea, ernegazioa sortzeraino. Justiziarena ezin [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/650"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=650"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/650\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":651,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/650\/revisions\/651"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=650"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=650"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=650"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}