{"id":652,"date":"2019-03-20T08:23:54","date_gmt":"2019-03-20T07:23:54","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=652"},"modified":"2019-03-20T08:23:54","modified_gmt":"2019-03-20T07:23:54","slug":"udaberri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/03\/20\/udaberri\/","title":{"rendered":"UDABERRI"},"content":{"rendered":"<p>Gaur dugu, ofizialki, udaberriko lehendabiziko eguna\u2026 Udaberri, udaberri, aurtengoan zer berri? Bizkorrenak ere ezin igerri. Aurten, izan ere, joan zaharra ez zaigun otsaila, aspaldiko urteetan ez ezik, mendeetan ere lehorrena izan omen dugu; eta beroa izan dugu egunero eta sutea sarri nonahi eta, kutsadura kausante, alergiak askoren larru-azaletan\u2026 Donostian bertan bildurik egonak dira (\u201cChange the change\u201d) mundu guztiko andre-gizonik jakintsuenak; eta, buruhauste askoren ostean, igarri dizkigute berri ikaragarriak: bero latzak sortuko omen zaizkigu hemendik aurrera urteen joanean, itsasoak gora egingo omen digu kostetan, Gipuzkoari (esate baterako) ehun futbol-zelairen eremua jateraino, bustitzeraino, ur gaziz itotzeraino\u2026 Ez da, sobra ere, gauza onik datozen urteotan eguraldiari dagokionez\u2026<\/p>\n<p>Haizea ez bazen euria, elurra ez bazen hegoa, ardiak ez baziren behiak, trumoia ez bazen kazkabarra\u2026, gure arbasoek ere euskal herriotan jasan izan zuten, bada, hamaikatxo estuasun larri; erabili izan zuten, bada, beren garaian, beren jardunetan, makina bat atsotitz eta errefrau; bistako denez, beren baserriko martxari lotuak beti ere. Hona hemen batzuren batzuk, handik hemendik aliritzira bilduak: Eguzki ta euri, martxoaren eguraldi (Saran); Martxoaren hasera, xaharraren piztuera (Tolosan); Martxoko euriak ez du balio axeri baten pixa\u2026! Martiko (martxoko) denborie, edurre ta eurie (Arratia). Martiko antxobia erdia ur eta erdia mami\u00f1a (Ondarru). Martiko trumoiaren gaitza: aldean dik ogeitamar eguneko ekaitza (O\u00f1ati). Martxoko trumoiak berrogei eguneko ekaitza (Olaberria). Ama Birji\u00f1a martxoko, behia larrean aseko (Bizkaia)\u2026 Eta zenbat halako, tankera bereko\u2026!<\/p>\n<p>Gaur martxoak hogei ditu, udaberri; bihar, hogeita bat, \u00a0hil-bete; bost egun barru, hogeita bosta, martxoko Ama Birjinaren eguna\u2026 Ondo miragarriak dira egunok, miragarriak direnez ondotxo! Batetik, egun asko ez dela, sukaldeko argia piztuta gosaltzen nuen, ilunik; gaur egun,\u00a0 eguzkiaren lehen argiak sartzen zaizkit sugaineraino, diz-diz, Larun ertzetik Hendaian gaindi\u2026 Bestetik, arbola lehorrak hasi dira pizten, urritzak hostatzen, gereziondoak loratzen, larreak berdatzen, limoiondoa muskiltzen\u2026 Eta, gainera, hau da hau txorien txio-txioa eta dantza! Goizean goiztar hasten zait auskalo nondik usapala kantari; hurrena arratsalde erdian edota ilunabarrean plazer hutsa da terrazako egona txirri-txirrioen anabasan: txantxangorria urduri, mokomotzak saltari, zozoa zehar begira, buztanikara atzeko lumak dardariko, birigarroa habia bila\u2026 Ama Birjina martxoko, eman diok neguari ostiko (Ultzama).<\/p>\n<p>Eta kukua. Hemen behar du aurki kukuak, Ama Birjina martxoko egunean hasten omen da-eta kantatzen kukua Erromako zubian. Gainera, berak markatzen dizkigu urtero udaberriaren hasera eta akabera: \u201cKukuak Erramu egunean kuku, Sanpedrotan mutu\u201d. Bien bitartean, berriz, gauza jakina dago: \u201ckukuen kantatzean, euri eta eguzki\u201d. Ederra da urte sasoi hau, eder zoragarria denez. Baina, azti ibili: \u201cMartxoak belarra, berak indar eta berak ihar\u201d. \u00abMartxoko hormak ihartu duen lore polit goiztiarra\u2026\u00bb. Zuhaitzak loretan eta txoriak kantetan hasi diren honetan, ia etxero bada negarrik eta malkorik, gaixoak tarteko, ongi nahi eta ezinean minez larri\u2026 Martxoak beti botatzen baitu bere eztena. Eta herriko plazatik ikusten ez da etxeetako barrurik.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-03-20<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur dugu, ofizialki, udaberriko lehendabiziko eguna\u2026 Udaberri, udaberri, aurtengoan zer berri? Bizkorrenak ere ezin igerri. Aurten, izan ere, joan zaharra ez zaigun otsaila, aspaldiko urteetan ez ezik, mendeetan ere lehorrena izan omen dugu; eta beroa izan dugu egunero eta sutea sarri nonahi eta, kutsadura kausante, alergiak askoren larru-azaletan\u2026 Donostian bertan bildurik egonak dira (\u201cChange the [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/652"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=652"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/652\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":653,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/652\/revisions\/653"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=652"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=652"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=652"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}