{"id":657,"date":"2019-04-03T07:26:30","date_gmt":"2019-04-03T06:26:30","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=657"},"modified":"2019-04-03T07:26:30","modified_gmt":"2019-04-03T06:26:30","slug":"amarruari-amarru","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/04\/03\/amarruari-amarru\/","title":{"rendered":"AMARRUARI AMARRU"},"content":{"rendered":"<p>Indiako hegoaldean, oihan itxi baten barrurik itxienean, bakar-bakarrik bizi zen ermitau xahar bat, otoitz eta barau eginez, berrogeitaka urtean bai segidan. Barauak barau eta otoitzak otoitz, heriotzara galdua izaki hura ere beste gainerako guztiok bezala, hil-ordua iritsi zitzaiola-eta, Heriok bere morroi mandataritako bat bidali zuen haren bila.<\/p>\n<p>Ermitau agure hark, ordea, hainbeste urtetako bakardade misteriotsuan, zer?, eta abildade bat aparta, gaitasun bat berezia, ahalmen guztiz harrigarria lortua zeukan bere buruarekiko: bere giza-irudia nahi beste ugaltzen eta emendatzen eta ugaritzen zuen nahi zuen aldiro, bere buruaren kopiak elemeniaka sortuz. Bere buruaren nahi adina irudi, alajaina, nahi zuenean!<\/p>\n<p>Hala, Herioren mandatariak, ermitaua bizi zeneko puntura ailegatu eta hil-deiaren abisua eman nahi izan zionean, bere begien aurrean hara derrepente non agertzen zaizkion ehun ermitau, mailu batez joak denak, elkarren antz-antzekoak, leka batean ilar-aleak ohi diren moduan\u2026 \u00abHau duk hau komeria\u2026! \u2013egin zuen bere kolkorako mandatari txit harrituak-. Zein arraiori eman behar zioat nik orain hil behar duenaren berri!?\u00bb.<\/p>\n<p>Zer eginik ezean, atzera Heriorengana itzuli zen bueltan, eta kontatu zion, bada, oihanean ikustea tokatu-berri zitzaion harrigarrikeria\u2026 Heriok, une batez burua makur pentsatzen egon ondoren, zerbait esan zion hitz-estalika bere morroiari belarri izkinara: <em>\u00abA-rru-ma-rru, to-za-zu a-ta-bu-ka\u2026\u00bb<\/em>Eta gero hurrena, bere kolkorako: \u00abNiri ez zidak bizkorkilo horrek pipa joko, arraioak ez badu!\u00bb. Hartan, oihanera bidali zuen berriro hil-deiaren mandataria.<\/p>\n<p>Denbora asko baino lehen, sasiz sasi, laharrik lahar, baina bere norabidean xuxen, santu-gai zaharraren aurrean zen berriz ere morroi lanpetua. Bistaratu zuenerako, multiplikatua, ugaldua, emendatua zen, jakina; ermitau bat bakarra omen zena ehun ermitau bilakatua. Mandatariak harrituarena egin zuen nahita, eta esan ere halaxe esan zion agureari:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0Harrigarria benetan! Zinez miragarria, ala jaungoikoa! Ahalmen apartak badituzu sobra ere zuk zeurekin. Bejondeizula! Egundo ez dut halakorik ikusi nire denbora guztian. Miraria dirudi, miraria\u2026 Lastimarik du, ordea, akats txiki-txiki bat zure zera horrek guztiak\u2026<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Akatsa!? \u2013galdetu zuen ermitauak, berak, eta berak soilik galdetu ere, haren esanari txarki iritzita-. Non ikusten duzu akatsik\u2026!?<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Ai, adiskidea! Amarruari amarru! Etorri zaizu zuri ere atalburuan kana!<\/p>\n<p>Halaxe esan baitzion, esan, Herioren mandatariak ermitau errukarriari: <em>\u00ab\u2026etorri zaizu zuri ere atalburuan kana\u00bb<\/em>, esanez bezala, alegia, zuk niri amarru egin zenidan aurreagokoan, bai?, eta orain bueltan itzuli zaizu, zuri ere, neurri-neurriko amarrua\u2026 Ahotsetik ezagutu baitzuen nor zen ehunen arteko ermitau egiazko bakarra; hizketaren ahotsetik noski, ezagutu!<\/p>\n<p>Istant batean, aurrean hartuta berarekin eraman zuen santu-gai betirako abil ustekoa Heriorengana. Betiko eraman ere, baldinbetan. Eta oihanean, bere-berehala, airean galdu ziren eta desagertu, haiek ere betiko, itxurazko laurogeita hemeretzi ermitauen giza-irudi igual-igualak.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-04-03<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Indiako hegoaldean, oihan itxi baten barrurik itxienean, bakar-bakarrik bizi zen ermitau xahar bat, otoitz eta barau eginez, berrogeitaka urtean bai segidan. Barauak barau eta otoitzak otoitz, heriotzara galdua izaki hura ere beste gainerako guztiok bezala, hil-ordua iritsi zitzaiola-eta, Heriok bere morroi mandataritako bat bidali zuen haren bila. Ermitau agure hark, ordea, hainbeste urtetako bakardade misteriotsuan, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/657"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=657"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/657\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":658,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/657\/revisions\/658"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=657"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=657"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=657"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}