{"id":66,"date":"2013-08-28T10:14:32","date_gmt":"2013-08-28T09:14:32","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=66"},"modified":"2013-08-28T10:14:32","modified_gmt":"2013-08-28T09:14:32","slug":"tzela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/08\/28\/tzela\/","title":{"rendered":"TZELA"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hizkuntzetatik hizkuntzetarako itzulpenetan oker handiak egin izan dira antzina zaharretik. <em>Traduttore, traditore<\/em> ez da gaur goizekoa. Ez baitira gauza bera <em>itzuli<\/em> (atera den tokira berriro joan) eta <em>itzuri<\/em> (loturik dagoen tokitik askatu eta ihes egin); ezta <em>irauli<\/em> ere (zerbait azpikoz gora ipini). Bibliaren itzulpenean, besteak beste (gamelua orratz-begitik ezin pasatuarena, kasu), <strong><em>tzela<\/em><\/strong> hitzarekin gertatua da oso interesantea; txit eta txoil bitxia, txut!<\/p>\n<p>Jendeak ez daki asko, baina animalietan ugaztunen ar gehienek badute hezur bat gizasemeari falta zaiona: zakil-hezurra. \u00abZakil-hezurra arren abdomenean egoten da eta, muskulu berezi batzuen bidez, sexu-jotzerako unean zakilean sartzen da, ezpata bat bere zorroan sartzen den bezalaxe\u00bb. Hortik atera kontuak, di-da eta tiki-taka eta txor-ta-txor, zeinen sarri eta bizkor jolasten diren beren emeekin zezenak, zakurrak, mapatxeak, akerrak, mortsak, ahariak eta abar luze dohatsuak, gizaseme larru-laxoak ez beste guztiak.<\/p>\n<p>Bada, Biblian honela kontatzen zaigu lehen emakumearen sorrera: \u00abGizonari, loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion Jainko Jaunak, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik\u2026\u00bb. Saihets-hezur (omen) horretan dago, nonbait, koska. Koska eta okerra. Izan ere, hebreerazko lehen testuan datorren <strong><em>tzela<\/em><\/strong> <em>saihets<\/em> itzuli zuten grekerara, eta ez bide behar zuen hala izan. Geroztik mendeetan iritsi da gureganaino okerra, zenbaitek aspalditik hartua zion arren itzulpen faltsua zatekeelako susmoa. Sobra ere, <strong><em>tzela<\/em><\/strong> hebreeraz <em>euskarri<\/em> da, edo habe, edo zutabe; ez, inondik inora, saihets.<\/p>\n<p>Egon, ondo bistako dago denontzat, animalia ar-emeek bezalaxe, giza seme-alabok ere ez dugula saihetsetan hutsik: haiek adina ditugu guk; bikoitiak beti, gainera. Zakil-hezurra da, hain zuzen, guk falta duguna; txitxitxoaren euskarria edo habea. Beraz, baldin Jainkoak Adani kendu ziona, saihetsa ez baina, zakil-hezurra bada, hartara bai, hartara primeran konprenitzen da Bibliako Genesiko pasarte arestiko hura: \u00ab\u2026 eta hezurraren hutsunea haragiz bete zion\u00bb. Enfin, Jainkoak egin zuela Martin, bere pitito okerrakin; hura, zu eta ni ere\u2026 berdin-berdin.<\/p>\n<p>Sinesteak lan du. Gizon gizajook denboren hasiera-hasieratik daramagu, hortaz, geurekin (nola esan\u2026?) hutsa, falloa, akatsa, eza. \u00abGizonak ez du zakil-hezurrik Jainkoak kendu ziolako Eva egiteko\u2026 Eskrotoko \u2018joskura\u2019 (azpi josia) Hark egindakoa da. Beraz, mutilak, jatorrizko bekatuarekin jaiotzeaz gain, jatorrizko orbainarekin jaiotzen dira, zakil-hezurrik gabe\u00bb. Grandezak mokoan eta ezer ez pottoan, esateko moduan gaude. Gu. Eta, bestalde, hori gutxi ez eta dena sinesten hasita, tokitatik dator Eva, tokitatik datorrenez\u2026 <strong><em>Tzela<\/em><\/strong> zer?, eta Adanen zereko zeraren zera zela!<\/p>\n<p>(Nire lan honen funtsa Jesus Mari Txurruka, EHUko irakaslearena da. Harenak dira aipu marken artean jarriak ere. <em>Elhuyar<\/em> aldizkarian, 12\/09.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-08-28<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Hizkuntzetatik hizkuntzetarako itzulpenetan oker handiak egin izan dira antzina zaharretik. Traduttore, traditore ez da gaur goizekoa. Ez baitira gauza bera itzuli (atera den tokira berriro joan) eta itzuri (loturik dagoen tokitik askatu eta ihes egin); ezta irauli ere (zerbait azpikoz gora ipini). Bibliaren itzulpenean, besteak beste (gamelua orratz-begitik ezin pasatuarena, kasu), tzela hitzarekin gertatua [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=66"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=66"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=66"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=66"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}