{"id":663,"date":"2019-04-10T08:54:33","date_gmt":"2019-04-10T07:54:33","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=663"},"modified":"2019-04-10T08:54:33","modified_gmt":"2019-04-10T07:54:33","slug":"aulkia-erre-beharra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/04\/10\/aulkia-erre-beharra\/","title":{"rendered":"AULKIA ERRE BEHARRA"},"content":{"rendered":"<p>Xelebrea gertatu berri zait. Xelebrea ez, alukeria galanta. Orri bete-beteko artikulua idatzia neukan; kontent nintzen egindakoarekin. Eta, zerbait gehiago erantsi nahian, hasi naiz lan ustez errexean, eta hara\u2026!, den-dena geratu zait ezerrezean! Madarikatzen gero, ekin diot okerra zuzendu nahiari eta\u2026 keba! Modurik ez inola demonio! Ezer aurkitu ez, eta galduak galduago uzi ditut. Bazterrak endredatu besterik ez dut egin, horra. Dedio\u2026! Hots egin diot lagun adituari (berandu), arazoa konpon ziezadan, baina alferrik: hark ere ezin\u2026 Atzo lana inprimatu izan banu, sikiera, gehienetan bezala; baina ezta hori ere! Ez zait sekula santan halakorik gertatu. Makina zikina, urde kotxina\u2026!<\/p>\n<p>Beraz, barka, baina orri berria goitik behera berriro betetzeko astirik ez aski, eta arrapaladan ari naiz zer esan ez dakidala\u2026 Eguraldiaz ari nintzen atzokoan. Zer esanik ez dagoenean, betiko topiko tipikoa omen dugula eguraldiaz mintzatzearena. Nire kasuan, ezetz; zer esanik franko baneukala. Zozoa eta birigarroa ikusi nituela auzoko belardi hezean zizaretan mokoka; txantxangorria eta txepetxa ere antzeko egitekotan ibiliko zirela non edo han; kukua aurreratu eta dagoeneko kantari hor hasia zaigula, gerritik beherako bere pijama zuri-grisarekin; udaberria ere aurreratu egin zaigula: loreak, epelak, lehorrak\u2026; martxotik uztailera saltatu ote dugun gaudela, hotzak eta elurrak eta haizeteak eta euriak aurtengoz joanak direlakoan\u2026 Eztez, egoteko erne, hau ez dela-eta berri-berria: gure zaharrek ere ezagutu zituztela otsail-martxo onak eta apiril-maiatz gaiztoak\u2026 Ormaiztegiko Iraiko Mariarrosariok esan ohi zidan bezala: \u00abAtsok aulkie erre bear izan\u2019men tzon maiatzen\u00bb. Berotuko bazen, negu parteko egurrak denak erreak izaki aurretik.<\/p>\n<p>Eta ondoren, \u201czozomikoteena\u201d aipatzen nuen, martxoaren azken bi eta apirilaren lehen bi egunak (egun eta erdi, bi egun, bi egun eta erdi, segun) urte sasoi honetako eguraldiaren historia delako. Modu askotara kontatzen da kontu hau. Eta nik oraingoan, ezinbestean, atzo neuk idatziak gogora ekarri ezinean eta orri hau nolarebait betetze aldera, Xabier Azurmendiri eskatu diot laguntza. Hari andre zegamar batek esana da hemendik aurrerakoa, \u201cAtzoko Zegama\u201d liburuan dakarrena. Goza ezazu, zuk behintzat. (Ni sutan nago oraindik-eta, laratza baino ere mutur beltzagoarekin).<\/p>\n<p>ZOZOMIKOTEAK. (Zozo-mikotek edo bikotek, zozoak lokatzen diren aroari deitu ohi zaio). Martsui artzai\u2019atek arkumea eskintze\u2019mentzion, egoaldi ona ein tzezan. Artzaie re aspertu beti ematen, da urte \u2018aten ez mentzion ezer eske\u00f1i; ta, ga\u00f1ea, Martsui parre ei\u2019mentzion au esanez: \u00abMartsue martsalen\/, diat esker gaizto\/. N\u00ea ard\u00eek elbarrianak\/ ein tziok errekei salto\u00bb.<\/p>\n<p>Martsun aizkenetan zan au\u2026 Au aitu zonen, Martsue asarrau ei\u2019mentzan da apillei esa\u2019mentzion: \u00abApil biribil\/, ekaiek eun ta erdi\/, artzai oni kendu dezaioan\/ eun ardi ta begi bakar ori\u00bb.<\/p>\n<p>Martsuk Apillen eun da erdik bere ein tzitun da eun oritan ikaragarrizko eurik bota zitun. Artzaiei urek artaldea eaman tzion\u2026 Ontan, uren ga\u00f1en, \u00e2rie ikus tzon igari\u00f1\u2026 \u00c2rie beintzet salbau bear tzola ta artzaie uretan sartu zan da \u00e2rie bizkarrea jaso zon errekati\u2026 \u00c2rik kolpe ein da adarrakin begi bakarra et\u00e2 zion\u2026 Arrazkio, zozo-mikotetan egoaldi txarra eite mendo.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-04-10<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Xelebrea gertatu berri zait. Xelebrea ez, alukeria galanta. Orri bete-beteko artikulua idatzia neukan; kontent nintzen egindakoarekin. Eta, zerbait gehiago erantsi nahian, hasi naiz lan ustez errexean, eta hara\u2026!, den-dena geratu zait ezerrezean! Madarikatzen gero, ekin diot okerra zuzendu nahiari eta\u2026 keba! Modurik ez inola demonio! Ezer aurkitu ez, eta galduak galduago uzi ditut. Bazterrak endredatu [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/663"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=663"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/663\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":664,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/663\/revisions\/664"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=663"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=663"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=663"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}