{"id":668,"date":"2019-04-24T09:01:04","date_gmt":"2019-04-24T08:01:04","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=668"},"modified":"2019-04-24T09:01:04","modified_gmt":"2019-04-24T08:01:04","slug":"ezkontza-bat-i","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/04\/24\/ezkontza-bat-i\/","title":{"rendered":"EZKONTZA BAT (I)"},"content":{"rendered":"<p>BODA AURREKOAK. Ezkontza guzti-guztiak izan ohi dira bustiak (\u201ctopa!\u201d); eta, den-denak ez bada ere, gehien-gehienak behintzat bai xelebrekeriaz josiak, goiz-goizetik gau-gaueko goizaldera; zer esanik ez horretatik aurrera\u2026 Bat badut, eztei, boda edo ezkontza, aspaldiko partez kontatzeko; etxetik auzora kontatzeke. Ez, jakina, hasi eta buka, xehero-xehero; hainbeste denbora joanean, memoriak ez duelako zehatz eta mehatz askorik gordetzen bere baitan, ez aste eta ez jaitan\u2026<\/p>\n<p>Orain dela berrogeita lau urte ere, ekainaren 29an, \u201cSan Pedro\u201d markatzen zuen egutegiak hemen hauetako herri guztietan\u2026 Egun huraxe izaki ezkontzarako seinalatua, eguzkia esnatzen hasi aurretik ere tarrapatan hasiak ziren, hau-ta-hori-ta-hura, bi etxeetan: Ormaiztegiko Tellerin, senargaiarenean, batean; Urretxuko Jauregi kalean bestean, andregaiarenean. Dutxak (zeukanak), gosariak, plantxa-lanak, ile orrazketak, oinetakoei dist eragiteak, egitekoen partiketak, ardurak, sartu-aterak\u2026 Hura zen, hura, zalapartaren aparta! Den-denak ere dotore-dotore nahi; eta ez, agian, nahi-beste hainbeste gai\u2026 Aholkua bati, errieta besteari; oniritzia honi, irri-bihurri hari\u2026; orduak goizekoak aurrera eta, ez nahi baino lehen, heldu zen eguerdian bakoitza bere etxezulotik boda-toki hautatura derrigor abiatzekoa: hain zuzen ere, Zumarragako Antioko Ermitara, zahar bezain ederrera.<\/p>\n<p>Ormaiztegiarrek nobioaren aita Sebastianen auto zahar handia apain prantatu zuten: lore-sortaz kanpotik, usain eztiz barrutik. Anaia Joxeluis kaskamotza (soldaduskan baitzen artean) gidari, aita gidarikide eta ezkongaia amarekin (amabitxi zeramanarekin) atzean zirela, laurak abiatu dira, ustez garaiz, ustez ezusteko guztietatik salbu, Zumarragarantz\u2026 Alegi pasa, Santaluzi pasa eta Eitza barreneko gasolindegi parean zer?, eta\u2026 guardia zibilen kontrola. Alto!<\/p>\n<p>Beharko gelditu\u2026 \u00abDocumentaci\u00f3n del coche; permiso de conducir; carnet de identidad\u2026\u00bb. Guardia zibiletako bat, paper-dokumentuak hartuta, joan da patxadatsu, beren auto-furgoira\u2026 Denbora aurrera, aurrera, eta ausartu dira esatera ezkontzera zihoazela, ageriko zenez (begiratzeko loreak, korbatak, trajeak\u2026), eta bizkortzeko mesedez, ordurako berandu zutela eta oso\u2026 Ez alferrik: ezta kasurik ere. Itxoiteko. Urduria, kezka, marmarra, ezin egona\u2026 Halako batean, itzuli da paperekin guardia zibila, banan-banan aurpegietara begiratu die denei (senargaiari batik bat, \u201cfitxatua\u201d zeukaten eta lehendik) eta atzera berriro furgoira\u2026 Ordu erdi luzea pasa ondoren, irri-murritza eginez: \u00abPueden ustedes continuar\u00bb. Baita agudo asko irten ere handik laurak, suak hartuta, tximistaren pare\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Tximistaren pare eta \/ haserre su baten,<\/p>\n<p>ez zegoen erraza \/ hura eramaten:<\/p>\n<p>\u00abEa gonbidatuek \/ gupidan gauzkaten\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Noski, andregaia-ta \/ denak tripa jaten!<\/p>\n<p><em>(Jarraituko du\u2026).<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-04-24<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BODA AURREKOAK. Ezkontza guzti-guztiak izan ohi dira bustiak (\u201ctopa!\u201d); eta, den-denak ez bada ere, gehien-gehienak behintzat bai xelebrekeriaz josiak, goiz-goizetik gau-gaueko goizaldera; zer esanik ez horretatik aurrera\u2026 Bat badut, eztei, boda edo ezkontza, aspaldiko partez kontatzeko; etxetik auzora kontatzeke. Ez, jakina, hasi eta buka, xehero-xehero; hainbeste denbora joanean, memoriak ez duelako zehatz eta mehatz askorik [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/668"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=668"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/668\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":669,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/668\/revisions\/669"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=668"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=668"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=668"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}