{"id":687,"date":"2019-06-05T07:27:32","date_gmt":"2019-06-05T06:27:32","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=687"},"modified":"2019-06-05T07:27:32","modified_gmt":"2019-06-05T06:27:32","slug":"agurearen-hazia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/06\/05\/agurearen-hazia\/","title":{"rendered":"AGUREAREN HAZIA"},"content":{"rendered":"<p>Euskal herrietako eskualdeetan anbulatorioei, mediku-kontsultei edota erizaindegiei atentzioz erreparatuenean, hango bezeroen mugimenduei arreta zorrotz jarrienean, gauden udaberri sasoi honetan itsuak ere ikusten du zahar-jendearen joan-etorri handia, aitonen eta amonen multzo ohiz kanpokoa\u2026; nik dakidan batek esango lukeen bezala: kopurua mukuru. Izan ere, negualdiaren ondorenean, argiaren epelagoarekin batera, urteetan aurreratxo dabilenari (ere) ilusioa pizten baitzaio, zuhaitz zaharrari hostoa eta kimua eta lorea bezala.<\/p>\n<p>Eta ilusioa pizten zaio, baita zaharrik zaharrenari ere, gutxi-asko. Hala gure etxekoneko agure laurogei urteko bati, oraintxe aste bat doi-doi. Badu gizonak bihotzarekin arazotxoren bat, baina beste gainerakoan tente eta potente dabil eguneroko bizi-martxan. Gazte emana du. Mundu asko ikusia da, nonahi ibilia\u2026 Joan zen gaur astebete herriko anbulatoriora eta eskatu zuen hitzordua etxeko medikuarekin. Biharamunean, han zen zintzo.<\/p>\n<p>Mediku gizasemea tokatu zitzaion, gaztea eta berria aspaldiko partez. Hau-ta-hori-ta-hura, azkenean, behintzat, hala esanik izango zion gure agureari doktoreak: \u00abMaiatzean egin izan duzu urtero txekeoa joan den aspaldian. Ondo. Aurten berandu xamar zabiltza. Hor behean txanda har ezazu analisiak egiteko. Betikoa: zuk pixa ekarri eta odol pixka bat aterako dizute. Aurten proba berri bat ere egingo dizugu: ekar ezazu honako poto txiki honetan zure hazia. Ulertu didazu\u2026? Heldu den astean hementxe ikusi nahi zaitut. Agur\u00bb.<\/p>\n<p>Atzo joan zen gure etxekona, laurogei urteko gizona, medikuaren kontsultara. Urduri xamar, egia esan. Zorioneko pototxoa entregatu zion, bai; baina\u2026 hutsik, garbi-garbi! Astebete lehenago medikuak berak eskaini bezala. Jaun doktoreak, jakina, ea zer demontre gertatu zen galdegin zion, eta:<\/p>\n<p>\u2014Ea zer gertatu den\u2026? \u2013bezero zaharrak zuen erantzun\u2013. Zer gertatu den!? Kontatuko dizut, ba, kontatuko dizudanez, luze joko badigu ere. Honatx. Lehendabizi eskuinaz saiatu nintzen gogotik, hatzak-bete lan; eta kia! Ezker eskuaz ekin nion hurrena, besoa inurriak hartu arte; eta alferrik. Ezin, dedio\u2026! Hurrengo egunean, emazteari eskatu nion laguntza; eta saiatu zen hura ere sutsu, eskuinez eta ezkerrez, ezkerrez eta eskuinez; alfer-alferrik: deus ez! Eta esan zidan orduan: \u00abItxoin; orain astia alferrik galduagatik, gauean ikusiko duzu; afaldu eta gero, baietz!\u00bb. Afalondoren, ahoarekin saiatu zen; hortzak ipinita lehendabizi eta hortzak kenduta ondoren. Eta kia, deus ez!<\/p>\n<p>Medikuak, begiak arranpalo, ahoa mutu, ez zekien zer pentsa, zer esan.<\/p>\n<p>\u2014Gure erraina etorri zitzaidan ostiralean \u2013aitonak segidan\u2013, eta: \u201cZuek erakutsiko didazue niri!\u201d esaka, egitekoan lepo-zintzurreraino sartu zen, jarrera diferenteetan, posiziorik harrigarrienetan; baina bere nahirik ez zuen osatu hark ere\u2026 Larunbatean hurrenik, Pili, gure gainean bizi den etxekonekoa, etorrarazi genuen, ustez aproposena zelakoan; hura ere, alajaina, ahal guziaz saiatu zen, bi-eskuak-bete lanekin lehendabizi, besapean estu-estuki harturik gero, baita bi belaunen artean tinkatuz ere azkenik\u2026 Kia! Eginahala guziak eginda ere, ezak izaten baitira batzuetan, ustea ustel atera zitzaigun harekin ere\u2026<\/p>\n<p>Eta doktoreak orduan, xok egoeran jadanik, jo-eta-poto egina:<\/p>\n<p>\u2014Ez didazu esango, ba, errainari eta etxekonekoari eskatu diezunik\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Bai, noski. Eta gutako inork ezin izan du poto puta hau ireki.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-06-05<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal herrietako eskualdeetan anbulatorioei, mediku-kontsultei edota erizaindegiei atentzioz erreparatuenean, hango bezeroen mugimenduei arreta zorrotz jarrienean, gauden udaberri sasoi honetan itsuak ere ikusten du zahar-jendearen joan-etorri handia, aitonen eta amonen multzo ohiz kanpokoa\u2026; nik dakidan batek esango lukeen bezala: kopurua mukuru. Izan ere, negualdiaren ondorenean, argiaren epelagoarekin batera, urteetan aurreratxo dabilenari (ere) ilusioa pizten baitzaio, zuhaitz [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/687"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=687"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/687\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":688,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/687\/revisions\/688"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=687"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=687"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=687"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}