{"id":702,"date":"2019-07-17T07:05:04","date_gmt":"2019-07-17T06:05:04","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=702"},"modified":"2019-07-17T07:05:04","modified_gmt":"2019-07-17T06:05:04","slug":"oiloaren-fabula-modernoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/07\/17\/oiloaren-fabula-modernoa\/","title":{"rendered":"OILOAREN FABULA MODERNOA"},"content":{"rendered":"<p>Oilo batek behin gari ale mordoska bat topatu zuen. Auzoa jo, eta bildu zirenei esan zien: \u00abGari aleok ereiten baditugu, ogia izango dugu jateko. Zuetako nork lagunduko dit garia ereiten?\u00bb. Eta \u00abNik ez, behintzat; hara bestea!\u00bb \u2013esan zuen behiak. \u00abEzta nik ere; badut aurreragoko lanik\u00bb \u2013adierazi zuen ahateak. \u00abEreiten lagundu nik\u2026? Baita zera ere!\u00bb \u2013furrustatu zuen txerritxoak. \u00abNik zer esanik ez; are eta gutxiago!\u00bb \u2013amaitu zuen antxumeak\u2026 \u00abNeuk bakar-bakarrik erein beharko dut, hortaz\u00bb \u2013erabaki zuen oiloak. Eta\u2026, esan eta egin!<\/p>\n<p>Garia erne zen, hazi zen eta, heldu ere, heldu zen hori-hori. \u00abZuetako nork lagunduko dit orain uzta biltzen?\u00bb \u2013jakin nahi izan zuen oiloak. Eta: \u00abEz nik; nik badut jada gutxieneko soldata bermatua\u00bb, ahateak. \u00abEz da hori nire egitekoa; baina, ezkutuan ordain-saria ematen badidazu\u2026\u00bb, txerritxoak. \u00abHainbeste urtez zerbitzuko lanetan ibili eta gero? Ezta pentsatu ere!\u00bb, behiak. \u00abNik, badaezpada ere, ez dut langabeziaren diru-ordaina arriskutan ipini nahi\u00bb, antxumeak. \u00abUzta neuk bakarrik bildu beharko dut, hortaz\u2026\u00bb, etsi-etsian oiloak. Eta\u2026, esan eta egin!<\/p>\n<p>Azkenean, iritsi zen garia errotan irin, irina etxean ore, orea labean ogi bihurtzeko sasoia ere. \u00abZuetako zeinek lagunduko dit ogia egiten\u2026?\u00bb, oiloak. Eta: \u00abNi eskolatik iheska ibili nintzen beti, eta ez nuen halako txorradarik egiten ikasi!\u00bb, esan zuen txerritxoak. \u00abNik ezin dut nire gaixo-pentsioa arriskatu; horixe polita!\u00bb, segitu zuen ahateak. \u00abBaldin, dirudienez, laguntzeko beste ezertarako ez bada, agian hori diskriminatzailea izan daiteke\u00bb, murmurikatu zuen antxumeak. \u00abSos batzuk eskaintzen badizkidazu\u2026\u00bb, zirika behiak.<\/p>\n<p>Orduan, oiloak berak bakar-bakarrik, zer erremedio!, garia jo, gari aleak errotan eho, irina legamiaz eta abarrez ore bihurtu, labean opilak sartu eta erre\u2026, denborarekin, lanaren poderioz, bost ogi eder lortu zituen guri-guriak. Gero hurrena, zumezko saski batean paratu zituen dotore asko, auzo guztien bistan, nahita. Bat-batean, zer?, eta den-denek nahi omen zutela ogi hartatik, guztiek ere ogia nahi omen zutela; emateko eta emateko\u2026! La\u00f1oki, argi eta garbi esan zien oiloak: \u00abEz, ez! Ogiok neuk jango ditut bakar-bakarrik!\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abLukurra halakoa!\u00bb, adierazi zuen makakorroka behiak. \u00abIzain kapitalista madarikatua!\u00bb, ahateak karranka. \u00abGuztiontzat eskubide-berdintasuna aldarrikatzen dut!\u00bb, antxumeak marraka. \u00abBakea, Ogia eta Hezkuntza, denontzako dira! Herriak betidanik izan ditu bere eskubideak!\u00bb, txerritxoak kurrinka, muttur-luxe\u2026 Hori guztia aski noski ez, eta pankartak margotu zituzten auzoan, kartel handiak inprimarazi: \u00abInjustizia!\u00bb, \u00abFaszista!\u00bb, \u00abHerriko ogia lapurtzen!\u00bb, \u00abHerriarena gurea da!\u00bb, \u00abNire eskubideak nahi ditut!\u00bb. Eta oiloaren kontrako protestan ujuka atera ziren auzokoak plazara, itsuskeriak esanez, nabarmenkeriak hots eginez, orotariko irainak eta ez-esatekoak jaulkiz; guztiak ere, jakina, oilo bizilagunaren izen ona lohituz.<\/p>\n<p>Alimaleko protestak gertatu ziren, istiluka, oilo ogi-egilearen kontra. Auzoz auzo lehendabizi, herriz herri hurrena, mendiez alde batera zein bestera azkenik, lur eremu zabaletan. Haserreak ez zeukan akaberarik\u2026 Harik eta, halabeharrez, gobernuko fiskala ere partean sartu eta bere aldartea hartu zuen arte. Oilo gajoa bere aurrera ekarrarazi eta, batere gupidarik gabe, halaxe ipini zion auzia argi eta garbi:<\/p>\n<p>\u2014Zuk, oilo horrek, ezin joka dezakezu horrela, zeurekoi doilor, inolako moduz; zuk ogi mordoa irabazi zenuen, nahi hainbat eta gehiago; zuk, hortaz, halaxe berean, zerga, tributu, kontribuzio mordoa ordaindu beharra daukazu.<\/p>\n<p>\u2014Nik, ordea \u2013aitortu zuen oiloak bere buruaren defentsan\u2013; nik, ordea, neure lanez eta izerdiz irabazi nuen ogi hura. Ez baita ogirik neke gaberik. Eta\u2026 egia esaten hasita \u2013gaineratu zuen ezker-eskuinera ustezko lagunei begira\u2013, egia oso-osoa esaten hasita, gainerakoek ez zuten lanik egin nahi izan, ez zuten kolpe-zorririk jo! Ogia egiten auzokideen artean laguntzeko, nik, mesedez! Eta, ezetz batek eta ezetzago besteak, zaputz beltzean. Esaera zaharrak dioen bezala, ikatz zakutik irin zuririk ez.<\/p>\n<p>\u2014Hori da! \u2013esan zuen gobernuko funtzionarioak\u2013. Hori da arrazoia! Horixe da, hain xuxen ere, <em>eskumen askearen<\/em>(edo <em>konpetentzia librearen<\/em>, nahiago baduzu) abantaila, bentaja eta onura: nornahik, edozein enpresak, nahi beste irabaz dezake; nahi duenak lan egin dezake; eta nahi ez duenak, ez\u2026 Beti ere, horratik, gure legeria modernoaren arabera (mundu guztian denik-eta modernoena eta aitzindariena), zu bezalako langile fin emankorrek (baita komunitate edota herrialde saiatuenek ere), gure legeen arabera, beren lanaren produktua partitu egin behar dute eta banatu, banatu eta partitu, ezer ere egiten ez dutenekin. Ikatz zakuan ere on da irina. Zuhurrek bil, eroek jan\u2026<\/p>\n<p>\u2014Inoren ero, ni \u2013lepo eta zepo eginik oiloak, bere kolkorako.<\/p>\n<p>\u2014Horixe da munduko sozialismorik modernoena \u2013epaileak, segidan\u2013. Eta zuk, oilotxo, zure partea ipini eta ekarpena egin behar diezu IVA\/BEZari, erregaien zergari, autopistetako bidesariei, errege-erregina-koinatu-arreba-iloba-izebei, bankarien gain-soldatei, politikari ezgauzei, enbaxadoreen familiei, multinazionalen ezkutuko gidari alferrikakoei, trajez eta korbatez jantzitako lapur zuri faltsu hotsandikoei\u2026 Zuk zergak\u00a0 ordaindu behar dituzu: auto-, etxe-, udal-kontribuzio agindutako guztiak\u2026 Zertarako? Bada, Osasuna, Hezkuntza, Gizarte Segurantza, Justizia (denontzako bat eta berdina dena) bere horretan mantentzeko. Horiek direlako hemen gurean munduko onenak!!!<\/p>\n<p>Irri-axal oker batekin, etsi \u201conez\u201d hartu behar izan zuen oiloak erabakia.<\/p>\n<p>Harrezkero, denak zoriontsu bizi izan ziren betiko. Baita oilotxoa ere. Entzunak entzunik eta ikusiak ikusirik, bekozko iluna ezin disimulaturik, beste erremediorik ezean, karaka-karaka egiten zuen maiz auzokideen artean: \u00abHau da poza, hau! Hauxe da suertea herri honetan bizi beharra tokatu izana!!\u00bb.<\/p>\n<p>Auzokoak, berriz (behia, ahatea, txerritxoa, antxumea), galdezka ari dira oraindik ere sarri: \u00abNon zertan ote da oiloa\u2026? Aspaldian ez digu batere ogirik egin!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-07-17<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Oilo batek behin gari ale mordoska bat topatu zuen. Auzoa jo, eta bildu zirenei esan zien: \u00abGari aleok ereiten baditugu, ogia izango dugu jateko. Zuetako nork lagunduko dit garia ereiten?\u00bb. Eta \u00abNik ez, behintzat; hara bestea!\u00bb \u2013esan zuen behiak. \u00abEzta nik ere; badut aurreragoko lanik\u00bb \u2013adierazi zuen ahateak. \u00abEreiten lagundu nik\u2026? Baita zera ere!\u00bb \u2013furrustatu [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/702"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=702"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/702\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":703,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/702\/revisions\/703"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=702"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=702"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=702"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}