{"id":710,"date":"2019-08-07T08:20:51","date_gmt":"2019-08-07T07:20:51","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=710"},"modified":"2019-08-07T15:39:14","modified_gmt":"2019-08-07T14:39:14","slug":"ni-ondo-on-zu-hor-konpon","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/08\/07\/ni-ondo-on-zu-hor-konpon\/","title":{"rendered":"NI ONDO, ON; HI, HOR KONPON!"},"content":{"rendered":"<p>Esperientziatik eskarmentura eta eskarmentutik zaputzaldira, adin larri beteko jendeok, gehien-gehienean bederen, ezari eramanak gaude, ezkor bezain uzkur. Hala ezkerreko nola eskuineko. Apenas dugun ezer egiazko onik ikusten politikan; are gutxiago politikariengan. Hala, denbora joanean eta esperientzien eskarmentuz, lasai asko esan dezakegu, alafede, errege-erregina edota jaun-andere haundiki-maundiki guzti-guztiak (nafar, frantses, kastillano, oinaz, arabiar, ganboar, \u2026) igual-igualak ez, baina bai igualtsu samarrak izan direla beti han-hemen: \u201cNi ondo, on; hi, hor konpon\u201d.<\/p>\n<p>Arabera berean, alderdi politikoak ere. Den-denek dutelako, alajaina, ahaltsutik adina faltsutik. Besteak beste eta bat bakarra zehazki apuntatzen hasita, esate baterako, PSOEk. Espainiako hauteskunde ondoren honetan, latzak eta garratzak entzun behar izan ditu eskuin aldetik; baina, baita bota ere latzak eta mikatzak euskaldunon kontra (bai, euskal herritar bizi nahi dugunon aitzika, kontrara eta aurkari). Abertzaletasuna gure karramarroa balitz bezala eta terrorismoa gure aita-ponteko. Aspaldi esana da euskaldun batek: \u00abAuskalo zer dugun kaltekoago, eskuin espainiarra ala ezker espa\u00f1ola\u00bb. Eta duela egun gutxi, nafar batek: \u00abNavarra Sumak berak baino ere (ezagun garbia delako), izu handiagoa sortzen dit aldika sozialismo nafarrak (ezagun aldakorra delako)\u00bb. Nola ahaztu Felipe Gonzalez, Alfonso Gerra, Patxi Lopez, Urralburu, Roldan\u2026<\/p>\n<p>Guzti-guztiok ere, baldinbaitere: \u201cNi ondo, on; hi, hor konpon\u201d.<\/p>\n<p>Gizaseme bat badoa Iru\u00f1era autoan eta, ezker-eskuin bihurgune eta biribil asko izaki, galdu antxean gertatu da eta galdetzen dio dama ibiltari bati:<\/p>\n<p>\u2014Aizu, mesedez\u2026 Lagunduko al didazu? Adiskide batekin 11:30etan dut hitzordua, berandu nabil eta, egia esan, ez dakit nondik nora noan ere.<\/p>\n<p>\u2014Bai, gizona \u2013damak\u2013. Nola ez, ba? Begira, auto batean zaude, Iru\u00f1eko hirigunetik zortzi kilometroetara; latitude eta longitudean, berriz, 42,48\u00ba I eta 1,64\u00ba M, hurrenez hurren.<\/p>\n<p>\u2014Hara bestea, berriz\u2026! Ingeniaria zaitut, inondik ere, ala\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Bai, jauna. Halaxe nauzu, ba. Nolatan antz eman didazu\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Oso erraz, emakumea. Esan didazun guztia \u201cteknikoki zuzena\u201d, bai, baina era berean \u201cpraktikoki alferrikakoa\u201d delako. Galduta nago lehen bezala, berandu iritsiko naiz eta, zure informazio horretatik, ezer onik atera ezin dut\u2026<\/p>\n<p>\u2014Zu, dudarik gabe, sozialista zara, ala? \u2013orduan oinezko damak.<\/p>\n<p>\u2014Bai; halaxe da \u2013auto barrukoak harroki\u2013. Nola antz eman didazu\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Ene, ba; aise! Begira. Ez dakizulako non zauden eta ez zarelako aklaratzen nondik nora zoazen ere; kunplitu ezin duzun hitza eman berri diozulako adiskide bati, eta arazoa beste batek ebatzi zain zaudelako; laguntza-eskea egin didazunean bezalaxe, alegia. Eta orain zer\u2026? Orain, hala eta guztiz ere, badirudi honen guztiaren errua nirea dela; neurea eta kitto\u2026 Entenditu didazu\u2026? Atera zeuk kontuak\u2026<\/p>\n<p>(Hau txantxa bat da; eskuin muturrekoren batek eginikoa dirudiena, gainera. Barka. Txantxak txantxa, gauza da atzo 11:30etan Maria Txibite andere sozialistak hartu zuela Nafarroako Presidente kargua. Bejondeiola! Pozik egotekoa da. Momentuz. Berriz ez dadila gerta \u201cNi ondo, on; hi, hor konpon\u201d betiko zaharra. Gaizki esanak barkatu; ondo esanak gogoan hartu).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-08-07<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Esperientziatik eskarmentura eta eskarmentutik zaputzaldira, adin larri beteko jendeok, gehien-gehienean bederen, ezari eramanak gaude, ezkor bezain uzkur. Hala ezkerreko nola eskuineko. Apenas dugun ezer egiazko onik ikusten politikan; are gutxiago politikariengan. Hala, denbora joanean eta esperientzien eskarmentuz, lasai asko esan dezakegu, alafede, errege-erregina edota jaun-andere haundiki-maundiki guzti-guztiak (nafar, frantses, kastillano, oinaz, arabiar, ganboar, \u2026) igual-igualak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/710"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=710"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/710\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":712,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/710\/revisions\/712"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=710"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=710"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=710"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}