{"id":718,"date":"2019-08-21T07:22:37","date_gmt":"2019-08-21T06:22:37","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=718"},"modified":"2019-08-21T07:22:37","modified_gmt":"2019-08-21T06:22:37","slug":"aitzakia-polita","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/08\/21\/aitzakia-polita\/","title":{"rendered":"AITZAKIA POLITA"},"content":{"rendered":"<p>Ume-umetatik, eskolara hasi nintzenetik, kontrara jarri zitzaidan mundua. Kontrara maistra, kontrara legea, kontrara zuzenbidea: eskuineko eskuz idatzi beharra omen zegoen derrigorrez. Ezkerreko eskuz idaztea debeku eta pekatu omen zen, seguruxeagotan ere. Hartara, hortaz,\u00a0 gure maistrak niri \u201ca, ama; e, ene; i, ibi; o, oso; u, uju\u201d letraz letra eskuinez idazten eskutik helduta irakasten zidan denboran (ez alferrik, ala dedio), tajurik apenas nion erakusten, baldar eta moldakaitz nintzaion-eta agertzen idazte prozesuan, total ezkertia izaki ni. Hala, etxerako lanak ematen zizkidan egunero-egunero, beste ikasleei ez bezala: \u201cBete ezazu orritxo hau lerroz lerro, eskuineko eskuz idatzirik, goitik beheraino: a, aza; e, efe; i, idi; o, olo; u, musu\u201d. Edozeinek esaten zion ezetz\u2026!<\/p>\n<p>Sei urte izango nituen orduan. Eta umeak bihurrikeria berezkoa eta beharrezkoa izanik, behin etxera orduko, meriendarekin eta lagunarteko jolas guztiekin osotara kunplitu ondoren, ohera baino lehen, bazter batean isilean ipini (\u201cAma\/aita, eskolako lanak egitera noa\u201d; eta \u201cBai, oso ondo, politt hori!\u201d) eta maistrak emandako orria aurrean zabaldu, lapitza (orduan ez baitzen arkatzik) ezkerreko eskuz hartu eta \u201caza-tik musu-raino\u201d dena primeran burutzen nuen, goitik hasi eta beheraino, aparteko zailtasunik gabe.<\/p>\n<p>Honek guztiak ondo adierazten du umetatik nolabait samar ibili naizela tokatu zaidan munduan; alegia, oiloak kotan bezalatsu, kuxkur-kuxkur eginik bizi izandu naizela nire denboran aspalditik. Adierazten du, bestalde, gauzak kontrara datozenean, zeharka zorrotz eta aurrezka gaizto, ez naizela ezer-asko gauza. Eta adierazten du, azken batean, ni (ere) jaio nintzela biko eta ezin izan naizela lauko. Bi esku besterik ez dut. Eta bitan batek bakarrik du nahieran funtzionatzen. Beste eskutik maingu bezala naiz eta oso motz nago. Ez da beste hirugarrenik edo laugarrenik nire ezinen lagungarri\u2026<\/p>\n<p>Orri honen irakurleren bat honaino iritsi bada, honezkero hasia da pentsatzen aitzakian-maitzakian, bere kolkorako esaka: \u201cHonegatik edo haregatik edo bestagatik, idazleak gehienean topatzen dik aitzakiaren bat lana saihetsean uzteko\u201d. Eta, akaso, hala edo halatsu da. Lana, egitekotan, ondo egin behar da, ordea. Aspaldiko esaera da gure artean: \u00abMaria gurea behin joango elizara, eta bertan \u201cIpurdiz altarera!?\u201d esan omentzion Peruk aspaldi hartan\u00bb. Ezer eginenean, zuzen egin behar dela, alajaina. Esaera zahar hau ere (gaur egun dagoeneko galdua) Ormaiztegin jasoa da, neu bezalakoxe ormaiztiar bati buruz: \u00abBeti gaxorik zegoon aitzakiiki\u00f1, etzon elizan sartu nai izaten\u00bb.<\/p>\n<p>Honaino iritsi bazara, irakurle, baduzu meritua, meritua baduzunez. Eta behin honainoz gero, segitu beharko duzu akaberaraino, zer berri sortuko ere\u2026 Arestiko elizara sartzea, ni blogera sartzearen pareko da; lana saihetsean uzteko aitzakiarenak, berriz, blogean idazteari utzi egingo diodala adierazi nahi du; bi eskuren aipamenak, azkenik, egia besterik ez dakar agerira: ezer egitekotan, ondo eta xuxen egitea dela bidezkoa\u2026<\/p>\n<p>Aste honetantxe eskuineko eskuan ebakuntza egingo didate Irunen, eskualdeko ospitalean. Beraz, egin ezina izango dut asteazkenetako lan hau; ezin izango dut idatzi lauzpabost astean. Zergatik? Bada, ezkerrez idazten aspalditxo ahaztu zaidalako; eta, zuek gehienak oporretatik bueltan lanera hasiko zareten honetan, nik oporrak hartzeko aitzakia polita daukadalako.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-08-21<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ume-umetatik, eskolara hasi nintzenetik, kontrara jarri zitzaidan mundua. Kontrara maistra, kontrara legea, kontrara zuzenbidea: eskuineko eskuz idatzi beharra omen zegoen derrigorrez. Ezkerreko eskuz idaztea debeku eta pekatu omen zen, seguruxeagotan ere. Hartara, hortaz,\u00a0 gure maistrak niri \u201ca, ama; e, ene; i, ibi; o, oso; u, uju\u201d letraz letra eskuinez idazten eskutik helduta irakasten zidan denboran [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/718"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=718"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/718\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":719,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/718\/revisions\/719"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=718"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=718"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=718"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}