{"id":72,"date":"2013-09-11T09:32:51","date_gmt":"2013-09-11T08:32:51","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=72"},"modified":"2013-09-11T09:32:51","modified_gmt":"2013-09-11T08:32:51","slug":"don-jaxinto","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/09\/11\/don-jaxinto\/","title":{"rendered":"DON JAXINTO"},"content":{"rendered":"<p>Gure Goierriko herri koxkor batean gertatu zen, orain dela bi urte agidanean, gaur bezalakoxe San Jazinto eguneko igande batez. Apaizak, Don Jaxintok, hogei urte zeramatzan herrian erretore. Pozik, oso pozik. Bera bezain gustura eliztarrak ere. Baina nola betiko ilargi beterik ez baitagoen, Donostiako gotzainak hala aginduta, hiri handiago batera joan beharra zeukan aurki. Despedidarako egundoko bazkaria antolatu zuten ostatuan. Han ziren, lau mahai luze bete, herritar gehienak, esan bezala, eguerdiko ordu bietan, puntuan, goseak amorratzen.<\/p>\n<p>Herri txikiko alkateordea handia izaki han ere, berak hitz egingo omen zuen bazkal aurretik udalaren izenean. Berandu zebilen, ordea, eta artean ez zen ostatuan ageri. Denei mahai gaineko zizka-mizketara isurtzen zitzaizkien begiak. Hala, denbora bete alde, Don Jazinto berak hartu nahi izan zuen hitza:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Hogei urte dagoeneko. Zenbat gorabehera! Egunak arrastaka igarotzen dira; urteak, hegan\u2026 Gogoan dut oraindik, atzo balitz bezala,\u00a0 hona etorri eta hortxe elizan entzun nuen lehen-lehenengo konfesio edo aitortza. Gogoan dudanez. Izutu egin nintzen, horra. Hura zen, izan ere, aitorlekuko sarez beste aldetik entzun behar izan nuena, ai ene! Nora arraio bidali naute ni!?, egiten nuen nire baitan. Batetik, gurasoei sosak ebasten omen zienekoa, autoetatik irratiak-eta xixkatu omen zituenekoa, lantegia billeteka lapurtuz larrutu omen zuenekoa; bestetik, nagusiaren emaztearekiko amodio kontuak, honen eta haren alabekiko sexu-abenturak; gainera, inoizka droga trafikoan aritzen omen zenekoa; eta, azkenik, Jainkoak guarda!, bere koinatari eritasun benereoren bat erantsi omen zionekoa\u2026 Belarriok itxi ezinik, begiak zabal-zabal, ahoa kana erdi irekita gelditu nintzen. Egunak eta urteak aurrera egina hala, ordea, herriko jende gehiago ere ezagutzen joan nintzen eta ikusi nuen, zorionean ikusi ere, hemen jendea normala zela; arduratsua, langilea, kristau fedeari atxikia\u2026<\/p>\n<p>Hartan, doi-doi eta bete-betean, horra alkateordea atean. Beranduagatik, potoko esnea baino lasaiago zetorren, demonio kaiku lotsagabea. Erretorea isildu eta jaun agintariak hartu zuen hitza, aho-beteka, kopeta-harro:<\/p>\n<p>\u0336\u00a0 Barkatuko didazue, jainkoarren,\u00a0 ordurako etorri ezin izana. Hainbeste egiteko bada, izan ere, aginpidean! Don Jaxinto\u2026 Badoakigu, halabeharrez, gure Don Jaxinto. Gogoan dut oraindik, atzo balitz bezala, duela hogei urte hona etorri zitzaigun eguna. Gogoan dut nola neuri tokatu zitzaidan aurren-aurrena konfesatzea ere\u2026<\/p>\n<p>Hango marmarra derrepente! Hango irria, herra, gaitz-iritzia! Ez zion, ez, gutxi erasan alkateordeari bere jendearen jarrera erre berriak\u2026 Nolanahi ere, betekada bikaina egina izango zuten gero, janean eta edanean. Berandu etorriak horixe izan zuen betirako amorru-min: berandutxo ibili izana. Eta hura ez zuen konponduko, ezta\u2026!, ezta zazpi herritako kanpaiak jotzen hasita ere. Zera konponduko zuen\u2026<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-09-11<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure Goierriko herri koxkor batean gertatu zen, orain dela bi urte agidanean, gaur bezalakoxe San Jazinto eguneko igande batez. Apaizak, Don Jaxintok, hogei urte zeramatzan herrian erretore. Pozik, oso pozik. Bera bezain gustura eliztarrak ere. Baina nola betiko ilargi beterik ez baitagoen, Donostiako gotzainak hala aginduta, hiri handiago batera joan beharra zeukan aurki. Despedidarako egundoko [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/72"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=72"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/72\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=72"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=72"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=72"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}