{"id":723,"date":"2019-10-09T08:09:25","date_gmt":"2019-10-09T07:09:25","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=723"},"modified":"2019-10-09T09:34:56","modified_gmt":"2019-10-09T08:34:56","slug":"loti-ederrarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/10\/09\/loti-ederrarena\/","title":{"rendered":"LOTI EDERRARENA"},"content":{"rendered":"<p>Egunotako batean, laster batean, gutxien espero dugunean, altxatuko eta eramango omen dute helikopteroz Erorien Haranetik, auskalo nora, hantxe, harkaitz gorrien arteko lurpe beltzean, hilaren lotan berrogeitaka urteetan omen datzan momia, diktadore izana\u2026 Hori dela eta, aurki Madrileko parrokiak eta estatuko elizak sutan kiskaliko ditugula esan omen du Isabel D\u00edaz Ayuso dama pertxentak\u2026 Eta \u201c13 Larrosa Gorriak\u201d deitutako emakume 39an fusilatuak (nexka gazteak artean asko) hiltzaile eta bortxatzaile eta torturatzaile zital izan zirela aitortu omen du Javier Ortega Smithek\u2026 Eta abarren abarra, kazkabarra.<\/p>\n<p>Gauzok periodikoan irakurtzen ari nintzela, zortzi urteko biloba inguratu zitzaidan atzo, asteartea, utzi berri nion liburua (<em>Perraulten ipuinak<\/em>) eskuetan zabalik zekarrela, asaldatu antxean galdezka: \u00abJoe, aitona! Basoko Loti Ederrari printzeak musua eman zion, ez da hala\u2026? Ba, hemen ez; ez dio musurik batere ematen, eta halere printzesa esnatu egiten da. Nola liteke\u2026!?\u00bb.<\/p>\n<p>Izan ere, bai, halaxe da. Beti musu bat dago tarteko ipuin horren kontaeran; musua da eragilea ehun urtez lotan dagoen printzesa polita esna dadin. Perraultek, ordea, ez du hala kontatzen. Begira: \u00ab\u2026 ohe baten gainean, printzeak sekula ikusi duen ikuskizunik ederrena jo du begiz: hamabost-hamasei urte ingurukoa zirudien printzesa\u2026 Hurbildu eta belauniko jarri zitzaion ondoan, liluraturik. Orduan, printzesa esnatu egin zen eta begirada xamurrez begiratu zion. \u201cZu al zara, printze neurea? Benetan luze jo du zure zain egon beharrak\u201d\u00bb.<\/p>\n<p>Belauniko jarrita, beraz, eta ez musu emanda, esnatu zuen printzeak loti ederra. Eta bilobari, baldinbetan, esplikazioa eman behar izan nion, nolabait; beharko eman. Esan nion kontakizun hau bolo-bolo zebilela antzinatik ahoz aho, herriz herri, Europa osoan; Perraultek XVII. mendean argitaratu zuela istorio hau, \u201cpurifikatua\u201d noski, orduko moral kolektiboak (elizaren eraginez, batik bat) onartzen ez zuelako gordinkeria nimi\u00f1orik ere liburuetan; baina, aurreko hiru mendeetako bertsioetan askoz ere gordinago kontatzen zela: printze enamoratuak eta loti ederrak elkarri musu eman ez ezik, larrutan ere egin omen zutela (\u201camodioa egin zutela\u201d esan nion nik, eta primeran ulertu zidan bilobak irri-bihurriz). Kontatu nion ere printze-printzesak bi ume izan zituztela, Goiztiri neskatoa eta Egun mutikoa; baina, printzearen amak, (erreginak, jakina) ogroen arrazakoa izaki, biak erreta jan nahi izan zituela\u2026<\/p>\n<p>Zeharo harritu zen gure bilobatxoa. \u00abIkastolan konta dezaket, aitona?\u00bb. Eta: \u00abNahi dunana egin zan; gaurko moral kolektiboari inporta zaion bost\u2026\u00bb. Eta berriro lehengo lerroetara joan zitzaidan bista; alegia, laster batean aterako omen dutela momia lotia hilobitik\u2026 Begiak itxi eta burua bere bidean laga nuen libre, pentsamenduei jare eginda\u2026<\/p>\n<p>Aurki aterako dutela lurpeko ohean etzanda dagoena? Dabiltzala arin! Dabiltzala bixkor! Dabiltzala erne! Ze, agidanean, D\u00edaz Ayuso damatxoa, itsuki liluraturik, bisitan joan dakioke; eta belauniko jarrita, edo musu emanez, edota \u201cbestela\u201d, printzesa madrildarrak esnaraz dezake Harkaitz Gorrietako Loti Zaharra, Ortega Smithen koadrilakoen Santu Debotoa, Momia Glorifikatua, Ogro Berpiztua. Errukienak gu! Ogroaren ondorengoen ondorioak ondoren ondotik guk\u2026<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em> (2019-10-09)<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egunotako batean, laster batean, gutxien espero dugunean, altxatuko eta eramango omen dute helikopteroz Erorien Haranetik, auskalo nora, hantxe, harkaitz gorrien arteko lurpe beltzean, hilaren lotan berrogeitaka urteetan omen datzan momia, diktadore izana\u2026 Hori dela eta, aurki Madrileko parrokiak eta estatuko elizak sutan kiskaliko ditugula esan omen du Isabel D\u00edaz Ayuso dama pertxentak\u2026 Eta \u201c13 Larrosa [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/723"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=723"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/723\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":726,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/723\/revisions\/726"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=723"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=723"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=723"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}