{"id":728,"date":"2019-10-16T07:26:44","date_gmt":"2019-10-16T06:26:44","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=728"},"modified":"2019-10-16T07:26:44","modified_gmt":"2019-10-16T06:26:44","slug":"done-ostea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/10\/16\/done-ostea\/","title":{"rendered":"DONE-OSTEA"},"content":{"rendered":"<p>Donostia izen-hitza nondik ote datorren adierazteko, oraindainokoan, badira hiru teoria. Honatx. Bat. XI. mendeko errege nafarren batek \u201cSanctus Sebastianus\u201d deitu izan omen zuen; hori euskaraz \u201cDone Sebastian\u201d izaki, denboraren joaneko bilakaera fonetikoaren harira, Donebastian, Donebastia, Donostia gaur denekoan burutu omen da. Bi. Don+Ostia. \u201cDon\u201d <em>dominus<\/em> edo jaun omen da, eta \u201cOstia\u201d, berriz, Erromako portua; nonbait, Ostiako erromatar soldadu santu martiri baten gorpua ekarri zuten lehen Easo zenera eta izena zioten tokiari aldatu. Hiru. Done+Ortzi. Done horrek \u201csantu\u201d esan nahiko luke; eta Ortzi, berriz, zerua, Paradisua edota euskaldunon jaun-goiko jentila litzateke (\u201cr\u201d letra \u201cs\u201d bihurturik, beste sarritan bezala: erran, esan; bortz, bost). Bada, ordea, kontuak kontu, beste iritzirik ere. Laugarren teoria? Horra.<\/p>\n<p>Joan berri zaigun udan, argazkilari amerikar bat ibilia da, agidanez, Giralda eder famatuan argazkiak ateratzen. Hartan ziharduela, urre-koloreko telefono bat bistaratu zuen paretako apal batean, honako afixa edo kartel batekin: \u00ab10.000 euro, dei bakoitzeko\u00bb. Harri eta zur eginik, ea telefono zera hura zertarako erabiltzen zen galdetu zion hangoxe apaiz bati. Eta apaizak, zeruarekin linea zuzena zutela handik eta, hamar mila eurorengatik, Jainkoarekin Berberarekin mintza zitezkeela. Ipuin kontagarri hutsa zelakoan hura guztia, buruari hazka eginez despeditu zen. Agur, Ben Hur. Aio, Pelaio.<\/p>\n<p>Handik irtenda, berriz, Bartzelonako Familia Sakratuan zebilela, hara non ikusten duen telefono bera, afixa berberarekin, izkina bateko apalean. Begiak zabal-zabal eginda geratu zen. Sevillako telefono bera ote zen, bada, hura ere!? Eta monja bategana joanda: \u00abZer demontre duzue hori?\u00bb, galdetu zion. Eta erantzuna lehenagokoxea jaso zuen; alegia, Paradisuarekin linea zuzena zutela handik eta, hamar mila euroren truke, ez merke noski, baina bai milagroski, Jainkoarekin hitz egin zezakeela edonork. \u201cO.K. Moltes gr\u00e0cies\u201d esanda agurtu zuen amerikarrak dama lekaimea.<\/p>\n<p>Burgosera bidaiatu zuen ondoren, Leonera hurrena, Asturiasera segidan, Santiagora gero, \u2026 Katedral bakoitzean telefono eta kartel berberei erreparatu zien: \u00ab10.000 euro, dei bakoitzeko\u00bb. Ikusten zuen garbi, baina jaten ez zuen hura: \u00abAmonak sinistuko dizue\u2026!\u00bb, bere kolkorako marmarka.<\/p>\n<p>Handik, Kantauri itsasoan zeharka-meharka, Donostia hartu zuen azken bisita xede, \u00abHemen ere ba ote dute halakorik!?\u00bb, bere buruari galdezka. Eta jo du Artzain Onaren katedrala; sartu da eta barrenean zer ikusiko, zer ikusiko\u2026, bistaratu ez zuen, bada, telefono urrekara berbera! Hori bai, afixa arrunt zen diferentea: \u00ab50 xentimo, dei bakoitzeko\u00bb. Harri eta belarri geratu baitzen, eliztar batengana joan eta, txunditurik, honela kontatu zion: \u00abBegira, aizu. Penintsula Iberiar guztian zehar ibilia nauzu eta eliza gehienetan urre-koloreko telefono hauxe ikusi dut. Jainkoarekin linea zuzena omen duela esan didate; baina, hemen ez beste denetan, hamar mila euro kobratzen dute dei bakoitzeko. Zergatik hemen 50 xentimo besterik ez? Zer dela eta halako diferentzia\u2026!?\u00bb.<\/p>\n<p>Eliztarrak irri bihurria egin eta: \u00abZu orain Paradisuan zaude \u2013erantzun zion\u2013; hau Donostia da; deia, hortaz, lokala duzu, bertatik bertarakoa\u00bb.<\/p>\n<p>(Done = santu, zintzo, aingeru\u2026 Ostea, <em>ostia<\/em> = jendetza, tropa, piloa\u2026 Beraz, Donostia = santu-tropa, aingeru-mordoa bizi den tokia. Hots, Paradisua).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-10-16<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Donostia izen-hitza nondik ote datorren adierazteko, oraindainokoan, badira hiru teoria. Honatx. Bat. XI. mendeko errege nafarren batek \u201cSanctus Sebastianus\u201d deitu izan omen zuen; hori euskaraz \u201cDone Sebastian\u201d izaki, denboraren joaneko bilakaera fonetikoaren harira, Donebastian, Donebastia, Donostia gaur denekoan burutu omen da. Bi. Don+Ostia. \u201cDon\u201d dominus edo jaun omen da, eta \u201cOstia\u201d, berriz, Erromako portua; nonbait, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/728"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=728"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/728\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":729,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/728\/revisions\/729"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=728"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=728"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=728"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}