{"id":744,"date":"2019-11-20T08:16:55","date_gmt":"2019-11-20T07:16:55","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=744"},"modified":"2019-11-20T08:16:55","modified_gmt":"2019-11-20T07:16:55","slug":"joxe-maia-zenari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/11\/20\/joxe-maia-zenari\/","title":{"rendered":"JOXE MAIA ZENARI"},"content":{"rendered":"<p>Joxe Maia Dendarieta (Amaiur, 1937-09-14; Irun, 2002-11-21). Gutako zenbaitek hemen Irungo Txingudi ikastolan 27 urtez lankide biziki maitatu izan genuenaren bizitza kontatu du haren alaba Ainara Maia Urrozek Maiatz argitaletxean, liburu sentimendu eztiz guztiz betean: \u00abPepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta\u00bb. (Pepito deitzen omen ziotelako, agidanez, gure Joxeri umetatik familian eta sorterrian).<\/p>\n<p>Daukadan paper-esparru honetan ezin inola sar litezke pertsonaia haur-gazte-gizon haren bizitzako pasarteak, bizi-pozak eta bizi-penak; ezta hura ezagutzeko zoria izan genuenon estima eta begikotasun galanta ere; ala egia! Laguntzar haren oroimenez eta ohorez, ordea, zendu zitzaiguneko hamazazpi garren urteurrenean, neure bi bertso erakutsiko dizkizut, irakurle, \u201cHabanera\u201d doinuan zuk ere kantatuz, zeuk ere goza dezazun gure Joxe zenarenak gogoan.<\/p>\n<p>Izan ere, labur zurrean badarik ere, alaba Ainarak liburu biografikoan dakartzan zenbait gorabehera aipatzen baititut zeharretara: jaiotza Amaiurko Itzalotz bordan, \u201cbertan bizi zen familia maizter\u201d; Irungo La Sallen ikasketak, \u201cdena euskaraz egitetik erdara hutsean mintzatzera pasatuz\u201d; gerora Ordizian, Donostian eta Irunen La Salleko fraile irakasletza, \u201csotana beltz eta guzti\u201d; bere abileziak, \u201cBozateko errekan eskuekin amuarrainak biltzen\u201d; halabeharraren borrero lana, \u201ckoloneko minbizia diagnostikatu zidaten\u201d; eta lagunen leguna, \u201czer egingo genukeen lagunik gabe?\u201d\u2026<\/p>\n<p>Hil zitzaigun baino bost hilabete lehenago kantatu genizkion (Arantzan?) Txingudi ikastolako adiskideok, artean aski umorezko zebilelarik gizon handi eta lagun min maitagarri handiago hari, bi bertsook. Lastima ez dago jasorik une gogoangarri hartako argazkirik inon. Lastima, kuanto! Koadrilaren ederra!<\/p>\n<p>Nolanahi ere, alaba Ainarak liburuaren hondarrean dioen moduan: \u201cBizitzaren udazkenean joan zinen eta orain nabarra da gure bihotz-arima, nabarra sentimendua. Hilkorren bihotzetan hilezkor zara, hilezkor bihotz guztiotan\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Amaiur jaioterritik umilik haur Donostira,<\/p>\n<p>Nafarroako larretik Gipuzkoako bustira,<\/p>\n<p>etorri hintzen, Joxe, ta hire lagunok guztira<\/p>\n<p>bagina gaueko izar, a ze nolako distira!<\/p>\n<p>Suerteak tiraka ere inoiz hobe ezetz tira,<\/p>\n<p>zorionean agertu hintzen Txingudi eztira\u2026<\/p>\n<p>Geroko sentimenduak faltsuak izan ez dira:<\/p>\n<p>amodioa hitzetan jausi zaiguk abestira.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Jaioterrian bahuen amuarrain ta mizpira;<\/p>\n<p>gerora ez zaik faltatu onddo-beltz, xingar, ixkira\u2026<\/p>\n<p>Bizitzak halabeharra, halabeharrak \u00abaski da!\u00bb,<\/p>\n<p>derrigor pasatu behar txuletatik barazkira.<\/p>\n<p>Nahiz denok jaitsiak gauden hamalautikan zazpira,<\/p>\n<p>deusek ez gaitu botako etsipenaren azpira.<\/p>\n<p>Zori onez etorri haiz oturuntza-argazkira:<\/p>\n<p>bihotzak gora ditzagun txanpain-toparen izpira!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-11-20<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joxe Maia Dendarieta (Amaiur, 1937-09-14; Irun, 2002-11-21). Gutako zenbaitek hemen Irungo Txingudi ikastolan 27 urtez lankide biziki maitatu izan genuenaren bizitza kontatu du haren alaba Ainara Maia Urrozek Maiatz argitaletxean, liburu sentimendu eztiz guztiz betean: \u00abPepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta\u00bb. (Pepito deitzen omen ziotelako, agidanez, gure Joxeri umetatik familian eta sorterrian). Daukadan paper-esparru honetan ezin [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/744"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=744"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/744\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":745,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/744\/revisions\/745"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=744"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=744"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=744"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}