{"id":747,"date":"2019-11-27T08:26:48","date_gmt":"2019-11-27T07:26:48","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=747"},"modified":"2019-11-27T08:32:34","modified_gmt":"2019-11-27T07:32:34","slug":"ulertu-ezinak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/11\/27\/ulertu-ezinak\/","title":{"rendered":"ULERTU EZINAK"},"content":{"rendered":"<p>Badut nik laguntzar bat (ormaiztegiarra aspalditio) esaten duena maiz \u201cgauza ulertu ezin asko dagoela gure artean, baina horietako bakoitza arrazoi ustez sendoz defenditzeko argudio askoz gehiago, aldeko nahiz kontrako jarri\u201d. Herenegun aurrekoan, berarekin ezustean topo egin nuelarik, beste behin berriz oroitarazi zidan bere betiko esalegea, gaur egunotako hamaikatxo adibide bizi bitxiz atonduta, ordea. Hamaika ulertezinetatik hiru dakartzat, tokirik ezean. (Falta dira: Altsasuko gazteak, errege demokratikoa, nafar euskarafobia, \u2026).<\/p>\n<p>\u00abHolako gauzaik buruk ezin eman zezakek, moteil!\u00bb, esaten zidan. Bat. Norbere etxetik bizpahiru egun pasatzera nora-hara joan eta bueltakoan etxea jende arrotzez okupatua aurkitu eta ezin ezer egin; kale gorrian geratu behar norbera, miserable gisan\u2026 Bi. Itotzetik libraturik, \u00abAita Mari\u00bb itsasontzira jaso ia ehun haur-andre-gizon eta porturik zabaltzen ez inon lehorreratzeko; beraz, ontzian beharko geratu, pobre miserable gisan\u2026 Hiru. Zer dela-eta ez daude zabortegiak eta erraustegiak hiririk handienen erdi-erdian (Bilbon, Donostian, Madrilen\u2026), garraio luzeak gutxituz, bertantxe da-eta zaborra gehien-gehiena sortzen? Mutiloa-Ormaiztegiko zabortegia (zorionean!) itxiagatik, Zubietan da jadanik erraustegia (zorigaitzean), aldirietakoak gaixo miserable gisan utziz\u2026<\/p>\n<p>\u00abInola jan ezineko gauzon alde, argudio sendoak zeudek gure gainetik\u00bb, esaten zidan gero. Bat. Legea halaxe dago eta kito: jabeak isil-isilik itxoin behar du kalean\u2026 Bi. Europa zuriak ezin jaso du hainbeste pobre beltz; horiei beren herrian bertan eman behar zaie lana eta jana; bien bitartean, hor konpon\u2026 Eta hiru. Joxe Inazio Asensio jaun diputatuaren esanean, \u201cakabo zabortegiak gure probintzian; hemen da zorionez erraustegia, gure erraustegia!, horrek eragingo baitigu ekonomia zirkularra; hau da, hondakinak lehengai bihurtu eta energia birsortu; ez, orain artean bezala, hondakinak zabortegietan lurperatu eta alfer-alferrik galdu; kaltea baino gehiago da abantaila\u201d. Hori dek arrazoia\u2026!<\/p>\n<p>Nire laguntzar ormaiztiarrak esaldi potolo batean guztia laburbildurik (\u00abMoteil, moteil! Pobreak, pobre miserable gajoak beti; eta gainekoak behekoari \u201chago isilik eta izorrai!\u201d ari zaiok beti\u00bb), Eduardo Galeanoren justizia sozialari buruzko\u00a0 historia gogoangarria gogorarazi zidan, nire atseginerako.<\/p>\n<p>Juan Pio Acosta, XIX. mendearen atzenetan, Brasil-Uruguaiko mugatan herriz herri ohi zebilen lanean, hango-hemengo egitekoetan. Zaldi-karro batean bidaiatu ohi zuen batera eta bestera, lehen, bigarren eta hirugarren mailako txarteldun bidaiariak lagun zituela. Juan Piok \u201cterzerako txartela\u201d erosten zuen, noski, beti. Behin ere ezin ulertu izan zuen zer kristogatik zeuden hiru prezio diferente, guztiek bidaiatzen baitzuten berdin-berdin, gutxi ala asko ordaindu: batzuk besten kontra pega-pega eginak, bideko hautsak irensten, akabera gabeko triki-traka enparagarrian, alajaina.<\/p>\n<p>Ulertu ezin zuen inola; buruak ez zion ematen; ezta hurrik eman ere\u2026 Harik eta behin, neguko egun malapartatu batean, karroa lokatzetan sartu eta ez aurrera ez atzera gelditu zen arte. Eta orduan zalgurdizainak agindua eman zuen, argi asko eman ere, den-denek den-dena ondo entenditzeko moduan:<\/p>\n<p>\u2014Lehen mailakoak goian geratuko dira!<\/p>\n<p>\u2014Bigarren mailakoak behera jaitsi eta itxoin!<\/p>\n<p>\u2014Hirugarren mailakoak, berriz\u2026, \u201cterzerakoak\u201d, zatozte bultza egitera!<\/p>\n<p>(Ormaiztei, primeran pasa fin-fin Sanandresak: akabo zabor zikin aldrebesak!!).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-11-27<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Badut nik laguntzar bat (ormaiztegiarra aspalditio) esaten duena maiz \u201cgauza ulertu ezin asko dagoela gure artean, baina horietako bakoitza arrazoi ustez sendoz defenditzeko argudio askoz gehiago, aldeko nahiz kontrako jarri\u201d. Herenegun aurrekoan, berarekin ezustean topo egin nuelarik, beste behin berriz oroitarazi zidan bere betiko esalegea, gaur egunotako hamaikatxo adibide bizi bitxiz atonduta, ordea. Hamaika ulertezinetatik [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/747"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=747"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/747\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":749,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/747\/revisions\/749"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=747"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=747"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=747"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}