{"id":754,"date":"2019-12-11T08:58:44","date_gmt":"2019-12-11T07:58:44","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=754"},"modified":"2019-12-11T08:58:44","modified_gmt":"2019-12-11T07:58:44","slug":"harrika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2019\/12\/11\/harrika\/","title":{"rendered":"HARRIKA"},"content":{"rendered":"<p>Harrika erasotzearena ez da atzo goizeko kontua. Biblian David Goliaten kontra bezala, gaur goizeko egunkarian ere badator baten bat harrika borrokan. Dena den, nik oraingoan hiru harrika-aldi zahar bezain famako nahi nituzke hemen aipatu, oso antzinakoak hiruak ere. Batetik, elkarren dezente antzekoak direlako; eta, bestetik, beste behin ere Xabier Azurmendiren \u00abAtzoko Zegama\u00bb liburuak horien arrastoan ipini nautelako, harri eta belarri eginik.<\/p>\n<p>Bata, Sizilian. Behin Ulises, Itakako erregea, Mediterraneoko uretan, dozena bat itsasontzi lagun, ibilian zebilela, Zeusek ekaitz bortitza eragin, antza, eta harri-erauntsi eta lainoen artean erabat galdu omen ziren; harik eta, ustekabean, lehorra bistaratu zuten arte; irla handia, berdea, harkaitzez josia: Sizilia. Han, sumendi bizi-bizi baten azpiko ingurumarietan, zazpi anaia bizi omen ziren, zein baino zein erraldoiago eta beldurgarriago, Poseidonen semeak, ziklopeen arrazakoak, begi-bakarrak denak ere, artzantzatik bizi zirenak. Zaharrena, Polifemo\u2026 Honekin Ulisesek zerbait liskar-edo izan zuelarik, airean atera omen ziren greziarrak barkuetara ihesi. Behin itsasoan zirela, Polifemok harrika eraso omen zien, labar baten gainetik harkaitz sekulakoak jaurtiz. Iristen ez, ordea, nonbait, eta onik atera omen ziren\u2026<\/p>\n<p>Bia, Zegama-Seguran. Tokian tokikoak kontatzea onena; beraz, niri hemen isilik egotea dagokit. Hona zer (eta nola!) kontatzen zion Bernardino Azurmendik Xabierri harri handi baten istorioa (Gipuzkoako Goierritarrik baldin baduzu ondoan, berak irakur diezazula, belarri-zulo gozatu ederra izango duzu-eta, baldinbaitere!). Santsonen harria: \u00abZeamati oso gertu, Arrabiola ondon, bazan arkaitz aundi\u2019at. Urte\u2019atzuk diela, arrobie ein tzuen an ta makinek poliki-poliki jan ein tzon aitze\u2026 Sansonek aballan Aizkorriti bota zola arri au esaten due Zeaman\u2026 Donosti puskau nai mentzon, ba\u00f1o bekotz baten irrist ein da Segurako muga\u00f1o bakarrik allau mentzan aballako arrie\u00bb.<\/p>\n<p>Eta hirua, Irun-Hondarribia-Hendaian. Irungo Aiako Harrian, antzina jentilak bizi omen ziren artzantzan, kristautasunak inbaditu aurreko fede eta esperantzan. Orain dela mila eta berrehun\/hirurehun bat urte, behin, jakinik izango zuten, noski, Baionan katedrala egiten hasiak zirela kristauak eta, sutan haserre, egundoko puskak hartu eta, eginahal guztian (ez dakigu habailaz edo esku hutsez edo beste nolabaiteko sistemaz), harrika ekin omen zioten erasoan. Bada esaten duenik, eguna joan eta gaua etorri, egunez eraikitzen zutena Baionan kristauek, gauez erasten zutela Aiako Harritik jentilek. Auskalo. Ez baitago hori inola demostratzerik; ez baita sinesteko gauza. Argi xamar dagoena, ordea, da harri handi-handi haiek denak ez zirela Hondarribia gaindi Baionaraino iristen, eta erdi bidean geratzen zirela, denak ez bada ere akaso, asko bederen. Horregatik daude Hendaiako hondartzaren ekialdean Dunbarriak; bi Dunba-Harri: luzea bata, zabala bestea. (Ote diren Tunba-harri, ehorztoki, ala diren Dunba-harri, zintzarri, beste kontu bat da\u2026).<\/p>\n<p>Gaurko kontua dudana da, zehazki, honakoxe hau: noiznahi eta nonahi delarik ere, haserreak haserre eta borrokak borroka, harriak handiak nahiz txikiak izan, dela Polifemo ziklopea, dela Sanson erraldoia edota direla jentilak, handikien buru gainetara ez direla harrikadak iristen. Sekula guztien sekuletan. Horra argi dena esan.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2019-12-11<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Harrika erasotzearena ez da atzo goizeko kontua. Biblian David Goliaten kontra bezala, gaur goizeko egunkarian ere badator baten bat harrika borrokan. Dena den, nik oraingoan hiru harrika-aldi zahar bezain famako nahi nituzke hemen aipatu, oso antzinakoak hiruak ere. Batetik, elkarren dezente antzekoak direlako; eta, bestetik, beste behin ere Xabier Azurmendiren \u00abAtzoko Zegama\u00bb liburuak horien arrastoan [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/754"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=754"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/754\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":755,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/754\/revisions\/755"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=754"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=754"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=754"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}