{"id":768,"date":"2020-01-08T08:48:33","date_gmt":"2020-01-08T07:48:33","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=768"},"modified":"2020-01-08T08:48:33","modified_gmt":"2020-01-08T07:48:33","slug":"erantzungailuarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/01\/08\/erantzungailuarena\/","title":{"rendered":"ERANTZUNGAILUARENA"},"content":{"rendered":"<p>Joan zen Olentzero, joan omen da Bizar Zuri eta joan berri zaizkigu hiru Errege Magoak ere, estreinatu berri-berri dugun urte hau Urte Zahar bilakatuko zaigun arte. Bien bitartean, hogei bat egunotan, haurrak oporretan ibili dira han eta hemen; zorionetan, baldinbaitere. Bien bitartean, hala etxeko nola patrikako telefonoak isildu ere egin gabe aritu dira jo eta hots; mezu, dei, abisu eta abar\u2026 Haurrek poza dakarte; telefonoek, hotsa. Hala poza nola hotsa ere onak dira, eskertzekoak dira, barren betegarriak dira. Baina, neurri batean beti ere.<\/p>\n<p>Izan ere, oporrak amaitu berri diren honetan eta eskolak hasi, aitona-amona askoren kasuetan (ez da nire kasua; badaezpada diot), erabat aldatzen da etxeko martxa: ume bat hara eraman, bestea hona ekarri; bata jolastokian zaindu, bestea non edo han mantendu; bata gobernatu, bestea lotaratu\u2026 Nik baino gehiago badakizue zuek ere, seguruenera; ala\u2026? Bueno, bada; tankera horretan bizi den gure etxekoneko baten kasua kontatuko dizuet; herenegun bertan, umeak ikastolara hasi berri-berritan gertatutakoa, agidanean.<\/p>\n<p>Gure etxekoneko senar-emazteok, ikusirik opor ondoren honetan zer datorkien beren bost seme-alaben zazpi bilobekin beste hamaika alditan bezala (atarramendu onik ez, noski), erabaki eta egin ere egin dute, etxeko telefonoan (seme-alabek etxekora deitzen baitute ia beti), erantzungailuan, honako \u201cgrabazio\u201d hau ezartzea amonaren ahots ezti-gozoz, inozente eguna balitz bezala. Hala, haiek deitutakoan, hauxe entzungo baitute; eta aitona-amonak, aldi berean, erantzunaren zain geratuko baitira, ironiaz barrezka. Onegia izatea ere ez da-eta ona. Horra ustezko erantzungailuarena:<\/p>\n<p>\u00abKaixo.<\/p>\n<p>\u00bbUne honetan ez gaituzu etxean. Hala ere, mesedez, azken seinale hotsa entzun ondoren, utz iezaguzu zure mezua, ahalik eta azkarren erantzungo dizugu eta. Tttiiippp\u2026<\/p>\n<p>\u00bbBaldin eta gure seme-alabetakoren bat bazara, saka ezazu 1a eta, ondoren, 1etik 5era, adieraz iezaguzu zenbatgarrena zaren mundura etortzen etxeko bost senideen artean; hartara jakin egingo dugu nor zaren. Hurrena:<\/p>\n<p>\u00bb-umeren bat eskolatik jaso edo parkean zaindu behar badugu, saka 2a;<\/p>\n<p>\u00bb-autoren bat behar baduzu, aitarena edo amarena, saka 3a;<\/p>\n<p>\u00bb-bilobetakoren batek gurean lo egitea komeni bada, saka ezazu 4a;<\/p>\n<p>\u00bb-arropak garbitzea edota lisatzea nahi baduzu, saka 5a;<\/p>\n<p>\u00bb-umeekin etxean gera gaitezen nahi baduzu, saka 6a;<\/p>\n<p>\u00bb-biharko edo etzirako bazkaria prestatzea nahi baduzu, saka 7a;<\/p>\n<p>\u00bb-igandean bazkaltzera gurera baldin bazatozte, saka ezazu 8a;<\/p>\n<p>\u00bb-diru hondarren bat, gastuen lagungarri, behar baldin baduzu, saka 9a;<\/p>\n<p>\u00bb-eta, bukatzeko, baldin bidaia edo antzoki edo jatetxe edo jaialdi edo halakoren batera gonbidatu nahi bagaituzu\u2026, has zaitezke zuzenean hizketan, entzuten ari gatzaizkizu eta\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>(Bilobez ari naizenez gero, eta ilobak ere aparte ez dauzkagunez, ZORIONAK, gaur, Axier, hire urtebetetze egunean. Urte askotarako!).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-01-08<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan zen Olentzero, joan omen da Bizar Zuri eta joan berri zaizkigu hiru Errege Magoak ere, estreinatu berri-berri dugun urte hau Urte Zahar bilakatuko zaigun arte. Bien bitartean, hogei bat egunotan, haurrak oporretan ibili dira han eta hemen; zorionetan, baldinbaitere. Bien bitartean, hala etxeko nola patrikako telefonoak isildu ere egin gabe aritu dira jo eta [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/768"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=768"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/768\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":769,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/768\/revisions\/769"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=768"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=768"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=768"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}