{"id":771,"date":"2020-01-15T08:41:29","date_gmt":"2020-01-15T07:41:29","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=771"},"modified":"2020-01-15T08:41:29","modified_gmt":"2020-01-15T07:41:29","slug":"okerrak-zuzentzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/01\/15\/okerrak-zuzentzen\/","title":{"rendered":"OKERRAK ZUZENTZEN"},"content":{"rendered":"<p>Urtea joan, urtea etorri, bizitza osoa daramagu okerrak zuzentzen; edo zuzendu nahian, bederen. Ai, intentzioa aski balitz, lehenago apaizek esaten ziguten gisan. Hala balitz, beste kuku batek joko liguke\u2026 Ai, nahia baizen ez balitz\u2026! Asmo txarrekoak ez gara. Aldrebes: asmo onetan gabiltza gehienean; geroko neurriak eta neurriak asmatzen gu beti. Urte berria etorri aldiro, batik bat. Urte berriaren pozean eta auzo zaharraren isilik, gutako bakoitzak zer du kolkoan, zer du xede, zer du gogo\u2026? Bada, okerrak zuzentzea, hain zuzen.<\/p>\n<p>Okerrak, izan ere, sarriak eta ikaragarriak izaten baitira edozeinenak ere. Ikusi besterik ez dago egunotan egunkarietan datozenak; urte zaharrean zehar, kirol munduan soilik, entzun ditugun disparateak. Batzuen batzuk soilik ditut oroituko; negargarriak, barregarri gerta daitezen. Sergio Ramos futbolariak museo batean, ustezko adituaren ustelez: \u00abHorrako hori Carpaccio bat ez da?\u00bb; eta Caravaggio-ren kuadroa zen\u2026 Marca-n: \u00abHamalau urte izoztuta egon eta gero, azkenean, hilik agertu da\u00bb. Kasualitatea\u2026! Saskibaloi partida batean: \u00abEkipoa moldatzen hasia da jadanik, bere okerrak mejoratzen\u00bb. Emendatzen eta areagotzen\u2026!? Futbolean, konexioa: \u00abHemen gaude gau\u2026, goiz\u2026, arratsalde guztiz eguzkiz bete batean\u00bb. Hogeita lau orduko eguzkitan\u2026!?<\/p>\n<p>Okerrak badira, bai, franko; eta intentzioak, asmoak, xede berriak, berriz, ez gutxiago, alajainkoa. Ikusi besterik ez dago jimnasioak lepo nola bete (omen) diren jendez, beren txitxiak xehe-xehe egin nahian txorrotx. Bestalde, geure probintziako jirari begira jarrita, auzo-herri adina asmo-berri bada: auto berritan CO2 isurketak latz kontrolatzeko araudia; Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetarako hainbat kirolariren prestaketa; aurtengo Euskaraldiaren harira, euskaraz lasai hitzegiteko modua jartzen duten lekuen, \u201cariguneen\u201d, bultzada; Elkartasun Karabana medio, bederatzi kamioi bete elikagai eta sendagai Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara eramatea\u2026; Zaldunborda, Errauste planta, Guztion Alardea(k), Turismo tasa, Metroa, Euskal Y-a\u2026<\/p>\n<p>Oker handi horiek guztiak konpontzen badago lana, guztiok arduratsu egin beharreko lana. Badira, baina, egunero-egunerokoan, gutxi batzuek errazki konpon ditzaketen okerrak; utzikeriaz maizegi egin ohi dituztenak. Zergatik?, eta Mari-patxada edo Peru-gibelandi zenbaitek bulegoren batean erraz aldera jotzen dutelako erruz. Iturritik ura eta utzikeriatik okerra\u2026 Gure probintzian gehien saltzen den periodikoan, kasu, eskelak asko datoz goizero. Eta euskaraz bertsoren bat edo testuren bat ageri denean, sarri oker larriak ohi dakartzate. Hondarribian astebete ez da gure ezagun gazte mina zendu zena, zorigaitzean, ilargi beteko egun batean: Joseba Romero Oronoz. Bertso hauxe jarri nion:<\/p>\n<p><strong>\u00abIlargi txoil betea dela agirian,<\/strong><\/p>\n<p><strong>kanpaiek joa triste gaur Hondarribian,<\/strong><\/p>\n<p><strong>zu jaiotzen ikusi zintuzten hirian\u2026<\/strong><\/p>\n<p><strong>Idazkari, Joseba, gure familian,<\/strong><\/p>\n<p><strong>ez zaitugu ahantziko \u201cTxangai\u201d Konpainian\u00bb.<\/strong><\/p>\n<p>\u201cTxoil\u201d hitz arrunta da hemen (oso, erabat, total). Lehen lerroa honela atera zuten: \u00abIlargi txori betea\u00bb; hirugarrena: \u00abzu jaiotzen ikusi zituzten hirian\u00bb; eta, errematerako, data: \u201c2020ko urarilaren 10ean\u201d. Ez dago deretxorik! Hire omenez, okerra zuzendu nahi izan diat. Barka ezak. Agur eta ohore, Joseba!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-01-15<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtea joan, urtea etorri, bizitza osoa daramagu okerrak zuzentzen; edo zuzendu nahian, bederen. Ai, intentzioa aski balitz, lehenago apaizek esaten ziguten gisan. Hala balitz, beste kuku batek joko liguke\u2026 Ai, nahia baizen ez balitz\u2026! Asmo txarrekoak ez gara. Aldrebes: asmo onetan gabiltza gehienean; geroko neurriak eta neurriak asmatzen gu beti. Urte berria etorri aldiro, batik [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/771"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=771"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/771\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":772,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/771\/revisions\/772"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=771"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=771"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=771"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}