{"id":78,"date":"2013-10-23T07:59:07","date_gmt":"2013-10-23T06:59:07","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=78"},"modified":"2013-10-23T07:59:07","modified_gmt":"2013-10-23T06:59:07","slug":"aholkulari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/10\/23\/aholkulari\/","title":{"rendered":"AHOLKULARI"},"content":{"rendered":"<p>Probintzian ez, baina Bidasoa aldean ezaguna da oraindik, banaka batzuentzat bederen, Nafarroako errege Santxo Abarkaren pasadizo bat, elezahar perlatzat ere jo daitekeena. Erakusten diguna, gainera, agintearen ingurumarian izaten zela antzina (eta badela orain ere, orain ere badenez, kuanto!) aholkulari ergel ugari, tuntun-ipurdi franko, txakurraren salara bidali beharrekoa, zist!, asto zuriarenak eta beltzarenak eman eta gero.<\/p>\n<p>Gauza jakina da, Iru\u00f1eko errege zelarik (970-994), Santxo Abarka etorri zale zela Jaizkibelera ehizatzera. Jakina da berak aginduta eraiki zela, oraingo handiaren oinarrietan, Hondarribiko lehen gaztelua, Bidasoaren aho ertzeko azken muinoan. Jakina da historia; pasadizoak falta\u2026 Kosta bazter polit hartatik zebilela, gogo hartu zuen behin mendira egun-pasa irteteko. Bere aholkularitako bati, giro-iragarleari, galdetu zion ea zer moduzko eguraldia izango zuten egunean zehar. Eta: \u00abZoaz \u2013esan zion\u2013 basoko giro ederra gozatzera: eguraldi ederra dakar\u00bb. Hala, lagun gutxi batzuk eta emazte Urraka ondoan hartuta, han abiatu zen trostan Jaizkibeleko basora.<\/p>\n<p>Bidean gora zihoazela, asto baten gainean zetorren baserritar prakaxahar batekin egin zuten topo. Zerbait esan alde, eguraldiagatik galdetu zion hari ere Santxok. Eta: \u00abEuri zaparrada galantak hartu behar dituzu aurki!\u00bb. Erregek \u00absoldata gizeneko nire jakintsuaren aldean, gizajo honek bazekik bost!\u00bb bere baitan egin eta aurrera segitu zuen.<\/p>\n<p>Joan eta joan, goiti eta beheiti\u2026, beste ordubete baino lehen zer?, eta derrepente zerua zapart lehertuko zitzaiela zirudien beren buru gainetan. Hura euri jasa! Etorri eta etorri gero, beheiti eta beheiti, errege eta konpainia babestu zen horratik euriz murgildua noizbait ere, nonbait ere, nolabait ere\u2026 Andre Urrakak barre egiten zuen egoera negargarrian, eta kopla zaharra kantatu: <em>\u00abZuriak eta beltzak mendian ardiak; zuk ere ez dituzu bentaja guztiak\u00bb<\/em>. Santxok, berriz, artean koleratu gabe, eutsi egiten zion tripa barreneko haserre suari azaleko bakean eta soseguan.<\/p>\n<p>Atertu bezain pronto, ordea, kolerak erauzirik, gaztelura abiatu zen lauhazka, ahal guzian. Hara iritsi orduko, arestiko aholkulari eskasa haizea hartzera bidali eta baserritar prakaxaharra ekarrarazi zuen gortera. Aurrean izan zuenean, hala esan zion: \u00abGaurtik aurrera, zu izango zara nire aholkulari\u00bb. Gizajoak, baina, ezetz; berak ez omen zekiela askorik; astoak, astoak asmatzen omen zuela beti: belarriak makurtzen zituenean, euria seguru; zenbat eta makurrago, orduan eta euri gehiago.<\/p>\n<p>Santxo Abarkak, horrenbestez, aholkulari lanetarako astoa kontratatu zuen, pagotxa ederrarekin kontratatu ere. Harrezkeroztik, hala diote Bidasoa aldean bederen, zabaldu omen da mundura ohitura nafarra, gobernu-lanpostu onenak astoei ematekoa, astorik astoenak agintearen ingurumarian ipintzekoa, irabazi gizenean.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-10-23<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Probintzian ez, baina Bidasoa aldean ezaguna da oraindik, banaka batzuentzat bederen, Nafarroako errege Santxo Abarkaren pasadizo bat, elezahar perlatzat ere jo daitekeena. Erakusten diguna, gainera, agintearen ingurumarian izaten zela antzina (eta badela orain ere, orain ere badenez, kuanto!) aholkulari ergel ugari, tuntun-ipurdi franko, txakurraren salara bidali beharrekoa, zist!, asto zuriarenak eta beltzarenak eman eta gero. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/78"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=78"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/78\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=78"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=78"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=78"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}