{"id":781,"date":"2020-02-12T08:34:08","date_gmt":"2020-02-12T07:34:08","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=781"},"modified":"2020-02-12T08:34:08","modified_gmt":"2020-02-12T07:34:08","slug":"hernaniko-apaizarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/02\/12\/hernaniko-apaizarena\/","title":{"rendered":"HERNANIKO APAIZARENA"},"content":{"rendered":"<p>Hernanitik datorren gure auzoko agure batek kontatu dit aurreko astean bertan honakoa; egia izango al da\u2026 Esaten zidan ere ez al nuen entzuna orain artekoan sekula, denok jakin beharreko kontu zahar-zaharra balitz bezala\u2026 Ez dirudi gizasemeak gezurrontzi haizeputz horietakoa eta nire belarri zuloetara sartu bezalaxe aterako dizut Hernaniko apaiz baten historia zure begien irakur-larrera. Historia zaharrak badira haizeak arrazoiz behin betirako eramanak; honako hau, ordea, ez zait iruditzen horietakoa denik. Gatza eta piperra badu.<\/p>\n<p>Ez dakigu aurreko mendean edo aurreragokoan, baina, agidanean, izan omen zen Hernanin apaiz parroko bizkor iaioa, aparteko begi-zorrotza omen zuena, zertarako?, eta herriko emakume haurdunei, neskatila ala mutikotxoa, zer zetorkien iragartzeko; haurdunaldian, jakina. Elizgizon hark ba omen zeukan, inondik ere, halako begi ezkuturen bat, halakoxe bertute bitxiren bat, herrira jaioko zenaren sexua aurretiaz asmatzeko. Aurrez iragarri eta bete-betean jotzen omen zuen beti; erdiz erdi asmatzen omen zuen aldiro, arraioa! Ondo harritzeko gauza zen, gero!<\/p>\n<p>Santa Barbara mendi azpietan, Urumea ibaiaren ertzetan, udaletxeko arkupetan eta eliz-atariaren aurrez aurre, apaizak begi argia egiten omen zien atzera-aurrera zebiltzan herriko emakume haurdunei. Ez den-denei, baina bai gogoa hala erakusten ziotenei, esan egiten omen zien bere iritzian zer zitzaien sabel barren hartatik jaioko, neska ala mutila. Eta fama zabala zegoen herrian, demontretan, beti\u00a0 zuela asmatzen! \u00abEz din begi eskasa! \u2014egiten zuten ahopeka herritarrek\u2014. Handia dun, horratik! Nondik nora asmatzen ote din\u2026? Noiztik nora apaiz bat erditze kontuetan aditu\u2026!?\u00bb.<\/p>\n<p>Apaizak nola demontre ote zuen jaiotzeko zenaren sexua asmatzen, sekulako harrituta zebilen jendea Hernaniko herrian. Ez zen gutxiagotarako ere, alafede. Esan dazadan berriro: herrian. Hala erdigunean, nola Elizatxon, Ere\u00f1ozun edo Galarretan. Nonahi; baina herrian bertan, beti ere. Herriz kanpoko andreak ere joan izan omen zitzaizkion galdezka, antza; baina, berak ezetz: ezer inori iragartzekotan, hernaniarra behar zuela izan, herrian bertan bataiatua izango zena. Horretan zegoen koxka.<\/p>\n<p>Behin baino gehiagotan, ordea, gertatu izan omen zen apaizak ama izango zenari haurdunaldian \u201chalako\u201d jaioko zitzaiola esan (neska, esaterako), eta mutila jaio. Edo alderantziz. Halakoetan, bistan da ama berriak, haurra bataiatzerakoan, esanik izango ziola: \u00abAizu; neska jaioko zela esan zenidan; baina, horra, mutila etorri zaigu\u2026 Gurekin ez duzu asmatu\u00bb.<\/p>\n<p>Halakoetan, Hernaniko apaiz hark sakristiako mahaiko tiraderatik ohar koaderno handi apain bat zabaltzen omen zuen eta, begira-begira egon ostean, hala esaten omen zion txandan txandako amatxo ez konformeari: \u00abNeska jaioko zela esan nizula nik\u2026!? Ea, ba\u2026Hahor\u2026 Ikusi ondo. Halako egunetan, halako tokitan, halako ordutan egon ginen gu biok. Eta esan nizun (ikusi, ikusi) mutila jaioko zela. Beti asmatzen dut nik\u00bb.<\/p>\n<p>\u201cNeska\u201d esan kalean eta \u201cmutila\u201d ipini koadernoan; \u201cmutila\u201d esan hitzez eta \u201cneska\u201d ipini lapitzez; badaezpada\u2026 Asmatuko ez zuen, bada, beti erdiz erdi Hernaniko apaizak!? Baldinbetan! Kalean egin iragarpena gertatu ezean, sakristiako koadernoa zuen bistaratzen; gertatuenean, berriz, denak konforme.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-02-12<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hernanitik datorren gure auzoko agure batek kontatu dit aurreko astean bertan honakoa; egia izango al da\u2026 Esaten zidan ere ez al nuen entzuna orain artekoan sekula, denok jakin beharreko kontu zahar-zaharra balitz bezala\u2026 Ez dirudi gizasemeak gezurrontzi haizeputz horietakoa eta nire belarri zuloetara sartu bezalaxe aterako dizut Hernaniko apaiz baten historia zure begien irakur-larrera. Historia [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/781"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=781"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/781\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":782,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/781\/revisions\/782"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=781"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=781"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=781"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}