{"id":793,"date":"2020-03-11T09:07:51","date_gmt":"2020-03-11T08:07:51","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=793"},"modified":"2020-03-11T09:07:51","modified_gmt":"2020-03-11T08:07:51","slug":"paradisutik-zerura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/03\/11\/paradisutik-zerura\/","title":{"rendered":"PARADISUTIK ZERURA"},"content":{"rendered":"<p>Bere eternitatean, denbora ez joan eta ez etorri, egonean aspertu samarrik zegoelarik, behin jolaserako gogoak emanda, gure Jainkoak Adan eta Eba sortu omen zituenean, paradisuko atariko atean zeudela hirurak (Biblian hamaika kontu eta gorabehera bai, baina honako pasadizo hau aitatu ere egiten ez den arren), hala esan omen zien bi neska-mutil sortu berri-berriei:<\/p>\n<p>\u2014Bi opari besterik ez zait dagoeneko gelditzen zuentzat, horra. Bi opari besterik ez. Bata da pixa zutik egin ahal izatea\u2026<\/p>\n<p>Hori aditu orduko, hara non hasten den Adan zalapartaka eta erreguka:<\/p>\n<p>\u2014Ni! Ni!! Ni\u2026!!! Ni izan nadila abilidade horren jabe. Mesedez, Jainko! O, pixa zutik egin ahal izatearen ederra! Opari hori niri, arren\u2026! Alde ederreko bizimodua izango nuke; alde ederreko bizimodua izango nukenez, baldinbetan!<\/p>\n<p>Ebak ez zuen erakutsi aparteko eragozpenik. Beraz, gure Jainkoak Adani egin zion zutik pixa egin ahal izatearen erregalua. Mutila ez zen pozaren betean kabitzen, eta oihuka ekin salto-malto eta kantu. Paradisuko lilitegira sartu zen eta zuhaitz guztiei pixa egiten zien zurtoinera; hondartzara ere iritsi zen eta hondarretan marrazkiak egiten zituen pixerrekaz\u2026 Harropuztu zen nabarmen.<\/p>\n<p>Gure Jainkoak eta Ebak aho zabalik harrituta begiratzen zioten zorian zoro zera hari. Halako batean, galdera egin beharrekoa egin zuen Ebak, noski:<\/p>\n<p>\u2014Zein duzu, ba, beste oparia, azkena, niri tokatzen zaidana\u2026?<\/p>\n<p>Eta gure Jainkoaren erantzuna, hauxe:<\/p>\n<p>\u2014Burmuina, Eba, burmuina. Buruko garunak, zuretzat izango dira!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>(***)<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Handik milaka urtetara, honela mintzo zen behin Ebaren ondorengo bat: \u00abAtera nintzen dutxatik, ispilura begira jarri eta ozenki atera zitzaidan barren-barrendik: \u201cAlde ederra bai, titiak potoloagoak baneuzka\u2026!\u201d. Eta, agidanez, senarrak entzun egin zidan. Beti ohi duen moduan, esan beharrean \u201cEz da hori egia\u201d, ez dit ba esaten: \u201cTitiak handiagotzea nahi baduzu, titien tartetik komuneko papera pasa beharko zenuke momentu batzuetan zirri-zarra\u2026\u201d.<\/p>\n<p>\u00bbHarritu ninduen erabat. Halere, ordea, hurrengo egunean bertan, badaezpada, komuneko paper puska bat hartu eta, zirri-zarra, igurtziz igurtziz, bi bularren tartetik pasatu nuen, pasa-pasatu, paper zuri zimurra. Baita beste hurrengo egunean ere\u2026 Hirugarrenean, gauzak pixka bat bederen argitze aldera, berarengana jotzea erabaki nuen, eta, galdetu ere, halaxe galdetu nion:<\/p>\n<p>\u00bb\u2014Aizu; eta zenbat denboran pasa behar dut komuneko papera zeratik?<\/p>\n<p>\u00bb\u2014Egunero-egunero, urte batzuetan zehar \u2013erantzun zidan ziur-ziur.<\/p>\n<p>\u00bb\u2014Zergatik zaude zu horren ziur? \u2013esan nion\u2013. Nola demontre dakizu zuk, urte batzuetan zehar egunero papera tartetik pasata titiak handiagotuko, potoloagotuko zaizkidala\u2026? E!?<\/p>\n<p>\u00bbEta, lotsagabe malapartatu halakoak, honelaxe erantzun zidan, barrez:<\/p>\n<p>\u00bb\u2014Ipurmamiekin funtzionatu badizu, titiekin zergatik ez?<\/p>\n<p>(\u00bbGure senarra oraindik ere bizirik da; esan dezadan egia argi eta garbi. Bizpahiru hilabete birgaitzen aritu ondoren, tente jarri da; ibili ahal izango da; gai izango da, baita parkeko zuhaitz ipurdiei txiza zutik egiteko ere\u2026)\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-03-11<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere eternitatean, denbora ez joan eta ez etorri, egonean aspertu samarrik zegoelarik, behin jolaserako gogoak emanda, gure Jainkoak Adan eta Eba sortu omen zituenean, paradisuko atariko atean zeudela hirurak (Biblian hamaika kontu eta gorabehera bai, baina honako pasadizo hau aitatu ere egiten ez den arren), hala esan omen zien bi neska-mutil sortu berri-berriei: \u2014Bi opari [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/793"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=793"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/793\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":794,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/793\/revisions\/794"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=793"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=793"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=793"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}