{"id":799,"date":"2020-03-25T08:53:52","date_gmt":"2020-03-25T07:53:52","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=799"},"modified":"2020-03-25T08:53:52","modified_gmt":"2020-03-25T07:53:52","slug":"suhiez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/03\/25\/suhiez\/","title":{"rendered":"SUHIEZ"},"content":{"rendered":"<p>Lau alaba laztan izan zituen aita hark esana zien lauei, artean gaztetxo izaki nobio bila-bilaka zebiltzala, edozein mutil polit aurkitzen eta aukeratzen zutelarik ere, bakarra ere ez zela sekula suertatuko bere gustuko, bere begiko\u2026 Egia esan, gerora ez zen zinez hala gertatu; baina bai lauetako batekin bederen. Egun batean behin, San Jose egunarekin etxean lasai arraio zela, txirrin hotsa entzun, atea ireki eta hara non presentatzen zaion hirugarren alabaren nobioa.<\/p>\n<p>\u2014Arratsalde on, gazte \u2013etxeko jaunak\u2013. Zerk hakar gurera?<\/p>\n<p>\u2014Ba, begira\u2026 \u2013mutil bisitariak\u2013. Zurekin hitz egin nahiko nuke.<\/p>\n<p>\u2014Pasa hadi\u2026 Aurrera\u2026 \u2013eta behin salan aurrez aurre\u2013. Heuk esan\u2026<\/p>\n<p>\u2014Hara, jauna \u2013gazteak, zirt-zart ausart\u2013, zure alabak eta biok elkarrekin bizi nahi dugu eta, horretarako, ezkondu egin nahiko genuke. Lehenbailehen.<\/p>\n<p>\u2014Ondo zagok, primeran! \u2013aitak, barre-samur\u2013. Baina, esaidak: soldata duin baten jabe al haiz gure alaba eta zuen ondorengoak ondo mantentzeko?<\/p>\n<p>\u2014Ba, ingeniaria naizen arren \u2013mutilak adorean sendo\u2013, ez dut askorik irabazten. Zuen alabak, ordea, esana dit zenbatsu duzuen zuk eta emazteak jasotzen. Beraz, espero dugu lagunduko diguzuela zenbait behar-beharrezko gastu ordaintzen: telefonoa dela, gasolina dela, eguneroko jan-edana dela\u2026<\/p>\n<p>Harritu zen pixka bat baino gehixeago ere erantzunarekin aita eta:<\/p>\n<p>\u2014Bueno\u2026 Eta \u2013galdetu zion gero\u2013 zer asmotan zabiltzate? Etxea ala apartamentua erosiko duzue? Ala nahiago duzue etxebizitza alokairuan hartu?<\/p>\n<p>Senargai bisitariak orduan, begirada xalo adeitsu batekin, erantzun zion:<\/p>\n<p>\u2014Arestian diru-laguntza pixar bat eskatu dizudan gisa berean, zuen etxe hau hain handia denez, bi senar-emazte ere lasai ederrean bizitzeko adinakoa, zera bururatu zaigu, ez daukagula zertan etxebizitza erosten edo alkilatzen hasi beharrik. Zertarako, hau edukita? Hemen bizi nahi dugu, zuekin batera, hahor.<\/p>\n<p>Etxeko jaunak, bere senetik ateratzeko zorian ordurako, nahasi xamarrik:<\/p>\n<p>\u2014Eta\u2026, esaidak ba \u2013galdegin zuen\u2013. Hik ba al daukak autorik?<\/p>\n<p>Eta irri-airez mutil gaztearen erantzuna:<\/p>\n<p>\u2014Ez dut, ba, ez, autorik nik. Izan ere, ondo pentsatzen jarriz gero, zuk hiru izanik, zertarako erosi behar dugu guk beste bat? Zuk hirutako bat utziko diguzu, ala\u2026?<\/p>\n<p>Une hartantxe, andregaiaren ama sartu zen bi gizasemeak berriketan ari zireneko salara. Mutil gazteari begira lehendabizi eta bere senarrari hurrena:<\/p>\n<p>\u2014Hitz luzeak eguna laburtzen omen du \u2013komentatu zuen\u2013 Hori da hori, gero, jarduna daukazuena\u2026! Zer ari zarete zuen artean? Jakin ahal baliteke\u2026<\/p>\n<p>Eta senarrak:<\/p>\n<p>\u2014Ene maitea, hona hemen \u201carbitro\u201d jauna, gure hirugarren alabatxoaren senar izan nahi omen duena.<\/p>\n<p>Gazteak di-da!, asaldaturik, haserre samarrik:<\/p>\n<p>\u2014Aizu, aizu\u2026 Zer dela-eta deitzen didazu niri \u201carbitro\u201d!?<\/p>\n<p>Eta orduan, ustez laster batean aitaginarreba eskuzabal izango zenak, akabera zorrozki eman zion auziari:<\/p>\n<p>\u2014Eta\u2026 bestela nola nahi duk, ba, nik hiri dei diezaadan, e\u2026!? Orain arteko guzti-guztian hik, heure aldetik, txilibitua besterik ez duk-eta jarri!?<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-03-25<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lau alaba laztan izan zituen aita hark esana zien lauei, artean gaztetxo izaki nobio bila-bilaka zebiltzala, edozein mutil polit aurkitzen eta aukeratzen zutelarik ere, bakarra ere ez zela sekula suertatuko bere gustuko, bere begiko\u2026 Egia esan, gerora ez zen zinez hala gertatu; baina bai lauetako batekin bederen. Egun batean behin, San Jose egunarekin etxean lasai [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/799"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=799"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/799\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":800,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/799\/revisions\/800"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=799"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=799"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=799"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}