{"id":80,"date":"2013-11-06T09:43:48","date_gmt":"2013-11-06T08:43:48","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=80"},"modified":"2013-11-06T09:43:48","modified_gmt":"2013-11-06T08:43:48","slug":"hara-hiru-irakaspen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/11\/06\/hara-hiru-irakaspen\/","title":{"rendered":"HARA HIRU IRAKASPEN"},"content":{"rendered":"<p>Aldaketa handiak bizi ditugu gure garaiotan. Gardentasuna ahoan eta zikinkeria eskuan, kanpo eder eta etxe otso, zenbat eta zenbat espiritu makur lapur zakur aldatu zaigun infernuko zulotik zeru goienera\u2026 Eta jendeak zerura nahi\u2026 Hara hemen Enpresa Handiaren hiru irakaspen (edo Anaia Nagusiarenak, nahiago baduzu) aldaketok, geroz eta gorago nahiok, eragiten dizkiguten kinka txarrak gainditzen, edo, kasuan gertatuenean, nondik nola jo erakusten digutenak.<\/p>\n<p><em><span style=\"text-decoration: underline\">Lehendabiziko irakaspena<\/span><\/em>. Bele beltz bat zuhaitz baten gainean zegoen, egonean egon ere, egun santu guztian kolpe zorririk jo gabe. Konejutxo xalo batek ikusi eta \u00abEser al naiteke ni ere zurekin \u2013galdetu zion bere gain-gaineko bele beltzari\u2013, egun guztian ezer egin gabe egoteko?\u00bb. \u00abJakina ba \u2013beleak\u2013; zergatik ez?\u00bb. Beraz, bada, untxi txikia lurrean eseri zen, zuhaizpean apatx, atseden betean\u2026 Bat-batean, baina, azeria agertu zen ingurura itsumustuan. Untxi txikia lepazamarretik hartu eta, ri-rau!, hantxe bertan akabatu eta jan zuen.<\/p>\n<p>Zer duen honek irakasten? Hauxe: egun santu osoan eserita, kolpe zorririk jo gabe egonean egoteko, oso-oso-oso\u2026 goooian egon behar duzula; oso goian ere!<\/p>\n<p><em><span style=\"text-decoration: underline\">Bigarren irakaspena<\/span><\/em>. Indioilar babalore bat zezen gizen batekin ari zen hizketan. \u00abZuhaitz horren gainera igoko nintzateke pozik asko, baina indarrik aski ez dut\u00bb. \u00abOndo da \u2013zezen gizenak\u2013. Zergatik ez duzu nire gorotzarekin proba egiten? Hazkurri baliotsu franko badu\u00bb. Indioilarrak pittin bat probatu eta sumatu zuen indarra ematen ziola benetan, zuhaitzaren lehendabiziko adarreraino iristeko lain. Biharamunean, beste pixka bat probatu eta bigarren adarra iritsi zuen. Bi asteren buruan, zuhaitzaren puntaren puntan zen, harro, lepazutik\u2026 Baserritar batek bistaratu zuen, ordea, eta bi tiro tirata, pum-pum!, seko akabatu zuen.<\/p>\n<p>Zer duen honek irakasten? Hauxe: kakak goooraino altxa zaitzake, bai; bertan betiko mantenduko zaituen gorotzik ez da, ordea, oraindik mundura sortu!<\/p>\n<p><em><span style=\"text-decoration: underline\">Eta hirugarren irakaspena<\/span><\/em>. Txori mokogorri bat, beste asko bezala munduan, hego aldera abiatu zen behin, negua igarotzera. Ordurako, ordea, hotza latza zen eta txori gajoa, hotzak pasatuta, lurrera erori \u00a0zen plaxt. Lurrean etzanik zegoela, behi lodi bat parean tokatu eta kaka mordoa egin zion gainera. Gorotz piloaren barrenean, epel-epel, poz-pozik zegoen txoria. Hain pozik ere, kantu kantari hasi baitzen zoriontsu\u2026 Txoritxo bat kantari aditzean, katu pinto bat hurbildu zen bazterrak miatzera. Hegaztitxoa barrundaturik, gorotz piloa aztarrikatuz azpitik atera, errekatik pasatu eta mauka-mauka jan zuen di-da batean.<\/p>\n<p>Eta honek zer\u2026? Hiru gauza, horra. Bat: burutik behera kaka egiten dizuna ez beti da zure etsaia. Bi: kaka mordoaren azpitik ateratzen zaituena ez beti da zure laguna. Eta hiru: leporaino, kokotzeraino kakaz josita zaudenean\u2026, ez ezazula, gero, txintik atera: isilik egoteak zenbat balio duen!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-11-06<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aldaketa handiak bizi ditugu gure garaiotan. Gardentasuna ahoan eta zikinkeria eskuan, kanpo eder eta etxe otso, zenbat eta zenbat espiritu makur lapur zakur aldatu zaigun infernuko zulotik zeru goienera\u2026 Eta jendeak zerura nahi\u2026 Hara hemen Enpresa Handiaren hiru irakaspen (edo Anaia Nagusiarenak, nahiago baduzu) aldaketok, geroz eta gorago nahiok, eragiten dizkiguten kinka txarrak gainditzen, edo, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=80"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=80"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=80"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=80"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}