{"id":804,"date":"2020-04-08T08:21:05","date_gmt":"2020-04-08T07:21:05","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=804"},"modified":"2020-04-08T08:21:05","modified_gmt":"2020-04-08T07:21:05","slug":"koronabirusaldia-2020","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/04\/08\/koronabirusaldia-2020\/","title":{"rendered":"KORONABIRUSALDIA, 2020"},"content":{"rendered":"<p>Sarri askotan esan izan dut aspaldian, ez dagoela mundu osoan norbere etxea baino hotel-jatetxe hoberik. Izan ere, bizikidetza kuttun-eztia baldin bada etxaldean eta eltzekari bikain-goxoa sukaldean, zein pello-txaldan inozentek ote du, bada, nahiago hala Paris nola Benidorm, nola Londres hala Tasmania, hobe bizitzeko bolada batez, zeinek!? Su eta gar defenditu izan dut ideia hori ezagun eta ezezagun askoren artean\u2026 Inoiz tokatzen zaigu, ordea, atzera martxa sartu beharra ere: zorioneko (!?) koronabirus honekin jadanik ia hilabete (eta auskalo noiz arte) etxetik inora ezertara irten ezinda gaudela, mira irizten diogu (mira irizten diogunez, alajaina), nora edo hara, igualtsu dio nora, sano bidaiatzeari\u2026<\/p>\n<p>Etxeak ere itotzen baitu. Ito, kuanto. Etxezuloak, jan-edan-lo eginagatik ondo, ez du eguratsak duen argi berbera\u2026 \u00a0Email, waxap eta hedabideetan a ze nolako zaparrada: ehunka aldiz ugaldu dira denborapasak, asmakizunak, sudokuak, umetxoen bideoak, balkoietako musika emanaldiak, bertsoak, lapiko joak\u00a0 eta txaloak\u2026 Horiek gaituzte entretenitu; denborarekin dena dugu, ordea, ahaztuko. Betiko ez ahazteko, egunotan waxapez jaso dudan txiste laburren zaparrada ekarriko dut hona (euskaraz, denak erderaz iritsi zaizkit eta). Geroak esan beza <em>birus bat izan zan<\/em>, edota hots emaiogun inork ahatz ez dezan. (Sortaka emango dizkizut koronabirusaldiko txisteok, bizpahiru orritan).<\/p>\n<p>(*) Aste Santuan gaude; Jaun Goikoak mezua digu bidali berri: \u00abAzken bolada honetan lurrean, Covid-19 delakoa medio, duzuen atarramendu latza ikusirik, aurten ez naiz Aste Santuz zuengana jaitsiko. Edozein moduz ere, zuek igoko zarete hona, noski, banan bana. Aurki elkar ikusi arte, hortaz\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>(*) Txori bat ageri da, kaiola kanpotik, itxialdian dagoen persona bati mintzo: \u00abAtarramentu txarra, e? Izorrai!\u00bb. (*) Espainiako Errege familia osoa ageri da argazkian; azpian iruzkin hau dator: \u00abZorioneko korona-birus honek berrogeitaka urte darama gurekin zoritxarrez\u00bb. (*) Ume koxkorra erreguka: \u00abEne Jaungoiko laztana, ezin ahalko zenuke, arren!, desinstalatu lehendabizi, eta berriz instalatu gero, 2020. urte hau!?\u00bb. (*) Hiru zakur dira ageri aho zabalik, zur eta lur eginik, beren artean esaka: \u00abZer arraio ari da gertatzen hemen\u2026!? Gizakiek muturrekoa daramate jarrita!\u00bb. (*) Irudian ET estralurtarra, eskutan daraman komuneko paper-erroiluari begira: \u00abMi tesoro\u2026!!!\u00bb esanez, bi begiak beteta. (*) Neska-mutiko parea dator irudian elkar besarkatuta; azpian mezua: \u00abZaindu, berriro ikusi nahi zaitut eta\u00bb\u2026<\/p>\n<p>(*) Ez ezazuela sinets, gero, sareetan esaten eta aholkatzen duten guztia; ez horixe. Niri hamaika aldiz ohartarazi zidaten, supermerkatura joateko aski nuela maskara eta guanteak eramatearekin. Ni bai halaxe joan! Baina, bertara orduko, agudo asko konturatu nintzen han jendeak galtzak eta alkandora eta oinetakoak ez ezik, zenbaitek abrigoa ere bazeramala. Hura lotsa nirea\u2026! (*) Gaur goizean Lan Kutxako atarian nengoen, ilaran, nire txandaren zain\u2026 Eta, hartan, hara non sartzen diren bi tipo beren maskarilla eta guzti. Ai ene, hango jendearen espantua eta ikara! Eskerrak, azkenean, lapurreta bat besterik ez zen izandu! (*) Baietz, hala omen da: parlamentu eta senatuko zenbait politikari kutsatu berri omen da koronabirusaz\u2026 Behi eroen garaian, kutsaturen bat detektatzen zenean, talde osoa \u201cgarbitzen\u201d, akabatzen zen errukirik gabe. Nik aitatu besterik ez dut egiten\u2026; horrekin ez dut ezer esan nahi\u2026; hor ikusi\u2026 <em>Bizargorri<\/em>, 2020-04-08\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <em>(Jarraituko du ondorengo batean\u2026).<\/em><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarri askotan esan izan dut aspaldian, ez dagoela mundu osoan norbere etxea baino hotel-jatetxe hoberik. Izan ere, bizikidetza kuttun-eztia baldin bada etxaldean eta eltzekari bikain-goxoa sukaldean, zein pello-txaldan inozentek ote du, bada, nahiago hala Paris nola Benidorm, nola Londres hala Tasmania, hobe bizitzeko bolada batez, zeinek!? Su eta gar defenditu izan dut ideia hori ezagun [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/804"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=804"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/804\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":805,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/804\/revisions\/805"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=804"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=804"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=804"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}