{"id":825,"date":"2020-06-03T07:15:32","date_gmt":"2020-06-03T06:15:32","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=825"},"modified":"2020-06-03T07:15:32","modified_gmt":"2020-06-03T06:15:32","slug":"kendu-dute-zakurra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/06\/03\/kendu-dute-zakurra\/","title":{"rendered":"KENDU DUTE ZAKURRA"},"content":{"rendered":"<p>Duela berrehun urte esaten zigun Juan Antonio Mogelek: \u00abTxakur handiak gatik esaten da zakurra; txikiagatik, txakurra\u00bb. Eta haren hitz horien aurretik eta ondorenean ere, sortuak badira makina bat ateraldi edo esapide gu guztion, etxeko ez bada auzoko, animalia bedeinkatu\/madarikatu honen onean eta gaitzean: \u00abZakurrak bere atarian indarra. Zakurrik ez den lekuan azeria errege. Zakurren biolinak! Zakurraren putza! Zakurraren ipurdira bidali\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Zakurra hizpide, eta C19 malapartatua medio bizi dugun itxialdia eta beldurra aitzakia, nire ohizko irakurle batek (Xabier Otaegi <em>Txirri-<\/em>k) ondorengo pasadizoa bidali zidan aurrekoan. Gainerako irakurleei ere intereseko gerta dakiekelakoan, hemen duzue testua, nik neuk ezer gutxi erantsita. Ea hor behean datorren esaldi ardatza, goiburua bera, famatzen dugun eta biziarazten.<\/p>\n<p>\u00abAspaldi ez dela kontatu zidan lagun batek. Bidasoaren bidean dagoen herrixka bateko tabernariak, negozioak babes ganorazkoa izan zezan, zakur bat eskuratu omen zuen. Txakur edo zakurtxo izan zen bitartean, ez omen zuen arazorik batere sortu; txikia, politta eta maitekorra baitzen animalia. Denbora pasa ahala, ordea, handitu eta zitaldu eta piztia beldurgarri bihurtu omen zen; haserre-usaineko zaunkak egiten zituen zakur salatia, beti ere zaunk-zaunk lodi-lodi aritzen omen zena\u2026 Tabernan sartu aldiro, haren orro eta begirada zorrotzak eta usainkada hurbilak jasan behar izaten omen zituzten ardangelako bezeroek. Hala, denbora joanean, tabernara sartzeko une gogaikarri hura gogoko ez inork noski eta, jendeak joateari utzi egin zion pixkanaka-pixkanaka.\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00abNegozioaren beherakada gaitza nondik arraio ote zetorkion ezin jakinik, nagusia herrian zehar galdezka hasi eta baten batek honela esanik izango zion argi eta garbi: \u201cKen ezak zakurra tabernatik!\u201d. Konbentzimendu handi-handirik gabe, baina krisi ekonomikoak behartuta, berehalakoan bete omen zuen gomendioa, badaezpada, probatze aldera\u2026<\/p>\n<p>\u00abBiharamunean bertan, apenas agertu zitzaion bat edo beste; hurrengo egunetan, antzeko parezido; eta geroagoko asteetan ere, inor gutxi bezero barran. Herritarrek, nonbait, zakurraren desagertzearen berririk ez zutelako, edo egunero tabernara joateko ohitura galdua zeukatelako, beste bide batzuk hartuak zituzten, taberna hartatik bederen pasatzen ez zirenak.<\/p>\n<p>\u00abTabernari gizajoak desespero gorrian jo omen zuen udaletxera laguntza eske: seguruxeagotan ere, hala jarraituz gero, herriko taberna bakarra derrigor itxi beharrean aurkituko omen zela. Udal aguazila bizkorra tokatu aholkulari eta hark honako gomendioa eman omen zion: \u201cGizona, gizona! Jendea ez duk enteratzen. Jar ezak taberna atari gainean kartel handi-handi bat KENDU DUTE ZAKURRA adieraziz, eta ikusiko duk\u2026!\u00bb. Baita tabernariak agudo jarri ere\u2026<\/p>\n<p>\u00abEta huraxe izan omen zuen gure gizonak salbamena, salbamena izan zuenez handik aurrera! Zakur amorraturik ez atariko atean, eta jendea mukuru barra betean. Izan ere, kartela ikusi bakarrik ez, berehalakoan zabaldu omen zen herrian notizia barra-barra: kendu dute zakurra, kendu dute zakurra\u2026! Eta ez hori bakarrik. Geroztik, herri horretan, arazoren bat gainditu dela edo dutela abisatzeko, horixe hain xuxen esaten omen diote elkarri: \u201cKendu dute zakurra\u201d.<\/p>\n<p>\u00abJakin berri dut, egunotan zain omen daudela, guztiak berriro ere esaldia zabaltzen hasteko. Noiz\u2026? Ditxosozko korona-birusak alde egiten duenean\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em> (2020-06-03)<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela berrehun urte esaten zigun Juan Antonio Mogelek: \u00abTxakur handiak gatik esaten da zakurra; txikiagatik, txakurra\u00bb. Eta haren hitz horien aurretik eta ondorenean ere, sortuak badira makina bat ateraldi edo esapide gu guztion, etxeko ez bada auzoko, animalia bedeinkatu\/madarikatu honen onean eta gaitzean: \u00abZakurrak bere atarian indarra. Zakurrik ez den lekuan azeria errege. Zakurren biolinak! [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/825"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=825"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/825\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":826,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/825\/revisions\/826"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=825"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=825"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=825"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}