{"id":830,"date":"2020-06-17T07:12:23","date_gmt":"2020-06-17T06:12:23","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=830"},"modified":"2020-06-17T07:12:23","modified_gmt":"2020-06-17T06:12:23","slug":"esango-nuke-1","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/06\/17\/esango-nuke-1\/","title":{"rendered":"ESANGO NUKE&#8230;! (1)"},"content":{"rendered":"<p>Hamaikatxo ateraldi edo esaera zelebre bada ohar isiletan jasoa eta gordea, norberari behin ikusitakoan gustatu eta inori sekula adieraziko ez zaiona. Neuk baditut makina bat han-hemengo paper zaharretan galduak. Zeuk ere, seguruenera, izango dituzu beste mordoxka bat\u2026 Gogo beroan apuntatzen ditugu zirri-zarra, gerora lotsa hotzean hiltzeko karpeta zaharretan mutu. Gaur batzuei behintzat bultz-eragingo diet, plazara ager daitezen behingoagatik. Ez dira onenak, ez txarrenak; iritzira hautatuak, baizik, inoiz nire gustuko izanak.<\/p>\n<ol>\n<li>Sexua naturaren parte da. Ni primeran moldatzen naiz naturarekin.<\/li>\n<li>Duda daukat: alperrok zerura joan goaz ala bila etortzen zaizkigu?<\/li>\n<li>Begirik zoliena izanda ere, egundo ez dugu geure bizkarra ikusiko.<\/li>\n<li>Teknologiaren ironia, horra: urrutieneko pertsonengana hurbiltzen gaitu eta hurbilenekoengandik urrutiratzen. Teknologiaren azioa.<\/li>\n<li>Munduan beti izango da jendea \u201czarena zarelako\u201d maite zaituenik; baita, arrazoi berberarengatik, gorrotatuko zaituenik ere.<\/li>\n<li>\u201cEltxo maitea: ni banoa orain lotara eta mesedetxo bat nahi nizuke eskatu. Zergatik ez didazu, odola beharrean, gantza xurgatzen? Mesedez\u2026!<\/li>\n<li>Osasuna ez da dena; baina, hori gabe, beste guztia deus ez da.<\/li>\n<li>Onak zaratarik ez du; zaratak, onik ez.<\/li>\n<li>Amodioa kimika da; ezkontza, fisika; eta dibortzioa, matematika.<\/li>\n<li>Hiru eratara egin litezke gauzak: ondo, txarki eta nire erara.<\/li>\n<li>Bizitzaz nintzen enamoratu ziplo: bera delako bakar-bakarra utziko ez nauena, neuk bera abandona dezadan baino lehen.<\/li>\n<li>Euskaldunok jende gisa atsegin gaituzte Madrilen; ez euskaldun gisa.<\/li>\n<li>Artile beltzak ere, zuriak bezalaxe, berdin babesten gaitu hotzetik.<\/li>\n<li>Gure aitona oso gizon ausarta zen; ergel-tuntunen beldur zen soil-soilik. Behin galdetu nion ea zergatik, eta: \u00abAsko direlako \u2013erantzun zidan\u2013; gainera, gehiengoa direnez, Lehendakaria ere eurek dute hautatzen\u00bb.<\/li>\n<li>Edo arantzak maitatzen ikasten duzu, edo arrosarik ez hartu.<\/li>\n<li>\u201cPobrea naiz, baina ondradua\u201d. \u201cEzbeharrak ez datozela bakarka\u201d.<\/li>\n<li>Zezenak kultura baldin badira, kanibalismoa gastronomia da noski.<\/li>\n<li>Alkoholak ez ditu arazoak konpontzen, ez; esneak ere ez, ordea.<\/li>\n<li>Oporren presta-lanetatik deskantsatzeko hartzen ditugu oporrak.<\/li>\n<li>Hain ondo mintzatu zaizkit zutaz, ze pentsatu izan dut hila zinela.<\/li>\n<li>Ez nago batere ziur Jaun Goikorik badenentz; baina, ziur nago, ziur, Hura ez dela nire dudagatik kezkatan egongo batere.<\/li>\n<li>Beleari ere eder bere boza\u2026 Eta sukaldari bakoitzari bere arroza.<\/li>\n<li>Luzaroan pentsatu izan dut bizitzan bakarrik geratzea dela gauzarik okerrena. Eta ez. Okerrenik okerrena hau da: bakarrik zaudela sentiarazten dizun norbaitekin bizitzen amaitzea.<\/li>\n<li>Ikastolan ikasitako guztia ahanzten zaizunean geratzen den zera hori da, hain zuzen ere, zorioneko heziketa.<\/li>\n<li>Tentazio batetik urruntzen iheska, hurrengoan erori ohi gara saiheska<\/li>\n<li>Septies in die cadit iustus. Egunean zazpitan jausten da zuzenena ere.<\/li>\n<li>Bi erbiren atzetik dabilen zakurrak biak galdu baietz!<\/li>\n<li>Aldatzerik ez dagoenarekin bakean bizitzearen artea da heldutasuna.<\/li>\n<\/ol>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-06-17<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hamaikatxo ateraldi edo esaera zelebre bada ohar isiletan jasoa eta gordea, norberari behin ikusitakoan gustatu eta inori sekula adieraziko ez zaiona. Neuk baditut makina bat han-hemengo paper zaharretan galduak. Zeuk ere, seguruenera, izango dituzu beste mordoxka bat\u2026 Gogo beroan apuntatzen ditugu zirri-zarra, gerora lotsa hotzean hiltzeko karpeta zaharretan mutu. Gaur batzuei behintzat bultz-eragingo diet, plazara [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/830"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=830"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/830\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":831,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/830\/revisions\/831"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=830"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=830"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=830"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}