{"id":833,"date":"2020-06-24T07:44:51","date_gmt":"2020-06-24T06:44:51","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=833"},"modified":"2020-06-24T09:50:12","modified_gmt":"2020-06-24T08:50:12","slug":"tipula-ustel-usaina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/06\/24\/tipula-ustel-usaina\/","title":{"rendered":"TIPULA USTEL USAINA"},"content":{"rendered":"<p>Nire lagunik handiena ez da trumoi aldian beste tximistatxo bat gehiago izan zale. Baina, oraingoan, ezin izan du eskandalua isilean eraman eta suak hartuta etorri zait bereak eta asto beltzarenak esanez, UP Unidas Podemoseko Pablo Etxenike (barka, Echenique) jauntxo pika-buztanak, egun batetik bestera, adierazi, eta atzerarazi, dituenak aditu bezain pronto. So esan orduko, arre.<\/p>\n<p>Ekainak 19. Agidanean, Estatu Batuetako zerbitzu sekretuen (CIAren) paper batzuen arabera, Felipe Gonzalezek (X jaunak), Espainiako Presidente zela, onartu\/bultzatu egin zuen GAL (Grupos Antiterroristas de Liberaci\u00f3n) talde kriminala sortzea eta zenbait euskaldunen odola nahierara isurtzea. Horren harira, EAJ, ERC, JxCat, CUP, EH Bildu eta BNG alderdi politikoek ikerketa batzordea eskatu dute, jakiteko: ea, 1, egiazkoak ote diren CIAren paper horiek; ea, 2, Gonzalezek ze ardura izan ote zuen GALen sorreran; eta ea, 3, Gobernu Sozialista (!?) hark ekintzotan parte hartu ote zuen\u2026 Eta zer uste duzu? -etorri zait nire laguna ernegu-aldi gogorrean galdezka-, ezetz asmatu!, zer erantzun purtzil eman dion Podemoseko Echenique zirtzil halakoak!? Paper horiek ez omen dutela deus berririk esaten; mundu guztiak ba omen zekiela hori dena; ez gaitzatela \u201cdistraitu\u201d. To! Joan eta harrapa ezak zapoa buztanetik. Eta PP, Cs, Vox eta\u2026 PSOEekin batera, ikerketarik ez irekitzearen aldeko botoa eman. Duela ehun urte Josep Pl\u00e0k esana geroz eta egia biribilagoa bilakatzen ari da: \u00abEspainiako eskuindar baten antzekoena Espainiako ezkertiar bat duzu\u00bb. Ez al zeukan gogoan bere alderdikide tokaio Iglesias \u201cmototsek\u201d esana duela lau urte doi, F. Gonzalez \u201cX\u201d-ek \u00abiragana kare biziz zikindua zeukala\u00bb\u2026? Ez al zeuzkan gogoan bere alderdikide euskaldun Pili Zabalak esanak eta jasanak urte askoan, anaia sekuestratu, torturatu, erahil, karetan hilobiratuaren kausaz? Oroimenetik zeharo galdu al ditu hemen urtetan izan den tortura sistematikoa? Rafael Vera, Jos\u00e9 Amedo, Intxaurrondoko Guardia Zibilak, Jos\u00e9 Barrionuevo, Rodriguez Galindo, Garc\u00eda Danborenea, Juli\u00e1n Sancristobal, Miguel Planchuelo, Alfonso Guerra\u2026 Bere onetik irtena zen nire lagunik handiena, haserre sutan: \u00abHau dek hau tipula ustek usaie\u2026!!!\u00bb.<\/p>\n<p>Ekainak 20. Jende askoren erreakzio purrustaden ostean, Pili Zabalaren \u201csinestezina, kezka, ezinegona, etsipena, aski da!&#8230;\u201d hitz minberen ondoren: \u00abUP-k babestuko du GALi buruzko ikerketa batzordea sortzea\u00bb. Atzera egin behar izan du. Gaitzerdi: galtzarik ez eta galtzerdi; lotsak bistan erdiz erdi.<\/p>\n<p>Ekainak 23. Kongresua, Justiziaren madrea, Madril: X eta GAL ikertzeko batzordea ireki? Ez. Ezta pentsatu ere. Aurten, San Juan sutara inor ez\u2026!<\/p>\n<p>Ekainak 24, gaur. Gauetik goizera notiziak aldatzen moldatzen joan dira. Tipula ustel usain hain gaixto honetan, bost galderok dizkit planteatu lagunak. 1. Malagan taxista batek, militar eta Voxekoen bizkar-zain izanak, PSOEko gobernari batzuen argazkiak tirokatu ditu\u2026 Zer, eman dezagun, euskaldun batek errege eta abarren fotoak balaz josi izan balitu\u2026? 2. Arestian aipatutako torturatzaile, hiltzaile eta bultzatzaileak non daude\u2026? Non nola zergatik daude Altsasuko mutilak isileko kartzela beltzean, oraindio\u2026!? 3. Zer gertatzen da politikan, inor jator ustekoa agintera iristen denean, total gaizto petraltzeko\u2026? 4. Vascook hain zitalak bagara, zergatik nahi ote gaituzte eurekin espainolek\u2026? 5. Euskaldunok jende gisa horren atsegin bagaituzte Madrilen, zer demontre dela eta gorrotatzen gaituzte eta zapaltzen eta arbuiatzen euskaldun gisa\u2026!?<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-06-24<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nire lagunik handiena ez da trumoi aldian beste tximistatxo bat gehiago izan zale. Baina, oraingoan, ezin izan du eskandalua isilean eraman eta suak hartuta etorri zait bereak eta asto beltzarenak esanez, UP Unidas Podemoseko Pablo Etxenike (barka, Echenique) jauntxo pika-buztanak, egun batetik bestera, adierazi, eta atzerarazi, dituenak aditu bezain pronto. So esan orduko, arre. Ekainak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/833"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=833"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/833\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":836,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/833\/revisions\/836"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=833"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=833"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=833"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}